Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Logotipo de Camino de Santiago e ilustración de un peregrino

Donejakue bidea

2012

Iruña bi gurpilen gainean

Caballo Blanco. Arga. Pza Castillo. P. Magdalena

Caballo Blanco. Arga. Pza Castillo. P. Magdalena

Iruña beste modu batez ezagun dezazun, 4 bide eskaintzen dizkizugu bizikletaz egiteko.

Hartu kaskoa eta bizikleta, edo alokatu bat, eta Iruña ezagutu pedalei eragin bitartean, bizikletaz ibiltzeko moduko 4 bidetan zehar; bide tematikoak dira, eta hiriko leku interesgarrienetan barna doaz.

“Harresiak eta Ziudadela” da lehena, eta Iruñeko defentsa-perimetroari jarraitzeko aukera emanen dizu horrek; harresiak, bastioiak eta Ziudadelako harresien barneko lorategi ederra ikusiko dituzu. “Argako ibai-parkea” da bigarrena; ura, landareak eta historia nahasten dira Nafarroako ibai horren ertzetik doan bidean, honako hauek guztiak ikusteko parada izateaz gainera: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, ontziralekuak, merenderoak eta baratzeak. “Alde Zaharra” da hirugarrena; horretan Erdi Aroko eliza nagusiak, nobleen jauregiak, museoak, plazak, eta bazter ederrak –besteak beste, Zaldi Zuria– ezagutzeko aukera izanen duzu. Eta laugarrena, “Donejakue Bidea” da; erromesek Arga ibaia Magdalenako Erdi Aroko zubitik zeharkatzen dutenetik Alde Zaharreko karrika harritsuetaraino egiten duten ohiko ibilbidean barna doa.

Guztira, 36 kilometro baino gehixeago, doako foiletoetan bilduta daudenak; bideei buruzko planoak eta datu praktikoak dituzte, baita gomendatutako zenbait geraleku ere, Iruñeko izaera bertatik bertara miresteko. Artea ezagutu kirol “bizi-bizia” eginez, eta bat egin "Pamplona Nbici" ekimenaren izaerarekin.

Informazio osagarria:
Zer?
1. bidea: Harresiak eta Ziudadela
Distantzia, guztira: 7,77 km.
Zailtasun maila: Txikia
Abiapuntua: Zezen-plazako ‘nbici’ geltokia.
Helmuga: Gaztelugibelako ‘nbici’ geltokia.

Zer?
2. bidea: Argako ibai-parkea.
Distantzia, guztira: 13,84 km.
Zailtasun maila: Ertaina
Abiapuntua: Zezen-plazako ‘nbici’ geltokia.
Helmuga: Nafarroako Unibertsitatea (CIMA) ‘nbici’ geltokia

Zer? 3. bidea: Alde Zaharra
Distantzia, guztira: 6,54 km.
Zailtasun maila: Txikia
Abiapuntua: Zezen-plazako ‘nbici’ geltokia.
Helmuga: Zezen-plazako ‘nbici’ geltokia.

Zer? 4. bidea: Donejakue Bidea
Distantzia, guztira: 8,21 km.
Zailtasun maila: Ertaina
Abiapuntua: Zezen-plazako ‘nbici’ geltokia.
Helmuga: Nafarroako Unibertsitatea (CIMA) ‘nbici’ geltokia

Gomendioak: Eraman arropa egokia, baita kaskoa ere. ‘nbici’ zerbitzuko bizikletak aloka daitezke zerbitzuan alta emanda izanez gero.

 

<< Itzuli