Propuestas turísticas


23 eka. 18

Gurpilen gaineko turismoa: ekainaren 30etik aurrera, Nafarroako ibilbide desberdinetatik bizikletaz egiteko 44 paseo gidatu eskaintzen dira

Ibilbideak edozein adinetarako egokiak dira, 12 eta 36 kilometro artekoak eta pertsona heldu bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da



Nafarroako Turismoak aisialdi iraunkorreko ekintzen eskaintzara bizikletaz egiteko 44 paseo gidatu gehitu ditu, nafar geografiako 7 puntutatik igarotzen direnak. Bideak edozein adinetarako egokiak diren ibilbideetatik igarotzen dira, 12 eta 36 kilometro arteko luzera dutenak eta 10 eurorengatik bizikletaren alokairua barne hartzen dutenak.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, bide bateko jarduera inauguratu du larunbat honetan, Doneztebe-Santesteban eta Behobia artean pasatzen denarena, hain zuzen. Programaren aurkezpenean, Maitena Ezkutari Turismo eta Merkatal zuzendari nagusiak eta Marisol Garmendia Mugikortasunerako diputatu gipuzkoarrak Ayerdiri  lagundu diote.

“Instituzio eta entitate askoren arteko lankidetzari, baita bertan ez soilik lan eta esfortzu handia, baizik eta ilusio eta gogoberotasun handia ere utzi duten pertsonei esker izan da posible proiektu hau abian jartzea”, nabarmendu du Ayerdik. Halaber, presidenteordeak, Turismo Plan Estrategikoaren barne dagoen proiektu honen garrantzia azpimarratu du, Nafarroa turismo integralaren erreferente bilakatzea bilatzen baitu lurraldearen ondare natural eta kulturalaren balioa nabarmenduz.

Bi administrazioek, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia, bi lurraldeetako bidetatik igaroko den bizikletaz egiteko turismoa bultzatu dute. Instituzioen arteko lankidetzan oinarritutako proiektu berria da hau eta etorkizunean finkatuko den asmoarekin egin da, bereziki, Burdinbide Berdeen eta Natur Bideen esparruan. Nafarroa eta Gipuzkoaren xarmaren zabalpenari, ingurumen iraunkorraren aldeko turismo familiarraren balioa gehitzen zaio, erkidego foralaren eskualdetara helduko dena.

Bi administrazioen arteko lankidetza hau posible izan da Ederbidearen, Poctefa proiektuaren inguruan duten harremanari esker, europako finantzazioa duena. Honi ere, Pirinio Atlantikoen Departamentua gehitzen zaio, besteekin batera, mugikortasun handiagoa lortzearen helburua duelarik. Mugaz haraindiko proiektu honek ez du soilik 240 kilometroko bide trazatuaren bidez – horietako 90 sorkuntza berrikoak - Iruña, Donostia eta Baiona batuko, baita, alderdi turistiko eta aisiakoan, zein eguneroko desplazamenduetan, bizikletaren erabilera sustatzeko politika komuna ere garatuko du.

Marisol Garmendia diputatuak adierazi bezala, “Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentuak oso positibotzat jotzen du erakundeen arteko lankidetza hau eta bizikletaren eta burdinbide berdeen erabileraren alde bi lurraldeek egindako apustu bateratua, turismo iraunkorra eta tokiko eta eskualdeko ekonomia sustatzeko. Zumarragan, Gipuzkoako Burdinbide Berdeak Indarberritzeko I. Eguna ospatu ondoren, bizikleta-ibilbide horiek indarberritzeko urrats zehatzak ematen jarraitzen dugu eta Nafarroako Turismoak, haiek dagoeneko egiten ari direna partekatzeko aukera ematen digu”.

Paseoak, Nafarroako 7 lekuren inguruan multzokatzen dira: Bidasoako Burdinbide Berdea, Plazaolako Natur Bidea-Burdinbide Berdea, Natur Bide-Burdinbide Berde Eusko-Nafarra, Tarazonikako Burdinbide Berdea, Arga Ibaiondoko Paseoa (Pamplona/Iruña eta eskualdea), Bardeetako Natura Parkea eta Tierra Estella-Lizarraldeko BTT Tokia.

Bizikleta bidezko paseo gidatuak, erantsitako programaren arabera, ekainaren 30etik urriaren 28ra arte eskainiko dira, normalean larunbat eta igandetan, abuztuan izan ezik. Hilabete horretan asteazkenetan eta ostiraletan egiteko proposatzen dira.  Heldu bakoitzeko prezio orokorra 10 eurokoa da bizikleten alokairua barne; izen-emateak jarduera-enpresa bakoitzean egingo dira. Adingabe bakoitzeko prezioa kasu bakoitzean zerbitzua eskaintzen duen enpresak ezarriko du. Haurrentzako bizikletak badaude, baita tandemak ere.

Bidasoako Burdinbidean zehar igarotzeko prezioa 15 eurokoa da eta abiapuntura bueltatzeko lekualdatzea barne hartzen du. Bardeetako eta Tarazonikako Burdinbide Berdeetako ibilbideen prezioa, ordea, 25 eurokoa da bizikleta elektrikoa alokatuz gero. 

Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako ekimena, bisitak egingo dituzten enpresa turistikoen parte hartzeari esker izan da posible baita bizikletaz egiteko proposatutako ibilbideen entitate kudeatzaileei esker. Gobernuak diru-laguntza ematen du bizikletak alokatzeko eta nafarroako tarteetan gida egingo duen pertsona kontratatzeko. Tarte gipuzkoarretan, Gipuzkoako Diputazioak parte hartzaile eta bizikleten lekualdatzea finantzatzen du Behobia eta Doneztebe artean.

Halaber, programaren konfigurazioan Teder garapenerako partzuergoak, Uraren Bailarak (Cederna de Baztan-Bidasoa), Iruñeako Udaletxeak, Tierra Estella-Lizarraldeko partzuergo turistikoak, Tarazonikako Burdinbide Berdekoak eta Plazaolako partzuergoak lagundu dute.

Ibilbideak eta kontaktua

Aurkeztutako zazpi bideak eta haietan zerbitzua emango duten enpresak, honako hauek dira:
- Bidasoako Burdinbide Berdea: Doneztebe/Santesteban (Nafarroa)- Behobia (Gipuzkoa), Behobiatik abiapuntura lekualdaketa ibilgailuan. 6 irteera. Enpresa: Centro BTT Ameztia - Kontaktua: maribigonzalez@hotmail.com
- Plazaola Burdinbide Berdea- Natur Bidea: 6 irteera Nafarroan (Lekunberri-Leitza 4 irteera eta Leitza-Lekunberri 2 irteera) (joan-etorria) 4 irteera Gipuzkoan (Leitzaran Aldea Andoaindik irtenda (joan-etorria). ).  Irteera horien guztien ondoren, pintxo-potea egingo da. Laburpena: 10 irteera (6 Nafarroan y 4 Gipuzkoan). Enpresa: Bizibiziki (Gipuzkoa) - Kontaktua: info@leitzaran-andoain.com
- Eusko-Nafar Burdinbide Berdea- Natur Bidea: 6 irteera (3 ibilbide desberdin): Lizarra-Murieta, Camping Acedo- Ancín, Murieta-Zúñiga) (joan-etorria). Enpresa: Mugitu. Kontaktua: info@mugitu.net .
- Arga Ibaiko Parkea: 7 irteera Pamplona/Iruña-Atarrabia (joan-etorria). Enpresa: Oraintxe - Kontaktua: info@mundoraintxe.com.
- Bardeeak Natura Parkea: 3 irteera Bardeetako Informazio Zentrotik ateratzen da eta zirkuito zirkularra egiten da Bardena Blanca Bajatik. Enpresa: Compañía Guías Bardenas. Kontaktua: info@turismobardenas.com
- Tarazonicako Burdinbide Berdea- Natur Bidea: 7 irteera Cascante-Tarazona (joan-etorria). Enpresa: Activa Experience. Kontaktua: info@activaexperience.com
- BTT Tierra Estella-Lizarraldea: 5 irteera (3 ibilbide desberdin leku berean hasi eta bukatzen direnak: Lerate- Santa Catalina, Camping Lizarra- Baigorri, Lodosa - Mendavia). Enpresa: Mugitu - Kontaktua: info@mugitu.net

Informazio guztia PDF formatuan deskargatu nahi izatekotan hemen klikatu.