Propuestas turísticas


27 abu. 18

Bizikletaz egiteko paseoak asteburuetara bueltatuko dira irailean

‘Ipuin-ostiralak’ eta ‘Egun batez Aktore’ programak hilabete honekin batera amaituko dira



Nafarroako Turismoak ekainaren 30ean abian jarritako Bizikletaz egiteko paseo gidatuen programa, berriro ere larunbata eta igandetan eskainiko da hurrengo bi hilabeteetan, alegia, irailean eta urrian.

Ibilbide horiek, adin guztietarako egokiak izateaz gain, 12 eta 36 kilometro arteko luzera dute eta zazpi bidetatik igarotzen dira: Bidasoako Bide Berdetik, Plazaolako Natur Bide-Bide Berdetik, Eusko-Nafar Natur Bide- Bide Berdetik, Arga Ibaiondoko Paseotik, Tierra Estella-Lizarraldeko BTT zirkuitutik, Errege Bardeetako Natura Parketik eta Tarazonikako Bide Berdetik.

Heldu bakoitzeko prezio orokorra 10 eurokoa da bizikleten alokairua barne eta izen-ematea jarduera enpresa bakoitzak egingo du. Adingabe bakoitzeko prezioa, kasu bakoitzean zerbitzua eskaintzen duen enpresak ezarriko du. Haurrentzako bizikletak ere badaude, baita tandemak ere. Bidasoako Bide Berdeko prezioa 15 eurokoa da eta abiapuntura bueltatzeko lekualdatzea barne hartzen du. Bardeetako eta Tarazonikako Bide Berdeetako prezioa, ordea, 25 eurokoa da bizikleta elektrikoa alokatuz gero.

Paseo gidatuak, Nafarroako Turismoaren 2018-2025 Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira, bere helburuen artean bide eta ibilaldi historiko eta tradizionalen eskaintza bultzatzea duelarik, baita espazio naturaletako turismoa sustatzea ere tokiko ezaugarriak eta beharrak errespetatuz.

Dinamizazio turistikorako programa aukera aunitz

Bizikletaz egiteko paseo gidatuen programa, uda honetan zehar, erkidego foraleko eskualde guztietara heltzen den aisialdi iraunkorraren aldeko turismo familiarren balioa azpimarratzeko helburuari jarraituz abian jarritako beste dinamizazio ekintzekin osatzen da.

Honela, Oinez egiteko paseoak eskaintzen dira 16 bidetatik igarotzen diren 120 ibilbide gidatuetan baita Donejakue Bide Frantziarraren 7 ibilbidetan, Nafarroako dibertsitate naturala, kulturala eta paisai-aniztasuna erakusten dutenak, hain zuzen ere. Bidexketako paseo horietan, bestelako ekintza erakargarri eta osagarriez gozatzeko aukera badago, hala nola, dastatze gastronomikoak, herri eta monumentuei bisita gidatuak edo natura-tailerrak; baita Bide Xakobeoak ezkutatzen duen ondareari buruzko azalpenez aberastutako paseo motzak Donejakue Bideko tartetatik.

Ostiralak, ‘Ipuin-ostiralak’ izatera pasako dira. Erromesei eta Donejakue Bideko arte eta kondairetan modu atsegingarriago batez sakondu nahi duten familiei zuzendutako programa da hau, Inés Bengoa gure erdi-aroko erromes Ipuin-kontalariaren bitartez. Arratsalde honetan Aibar/Oibarreko San Pedro Elizan egingo da eta hurrengo saioak Iruñean (irailaren 7an), Torres del Rion (irailaren 14an) eta Vianan (irailaren 21ean) izango dira.

Eta igandetan, bisitariek ‘Egun batez aktore’ bilakatzeko aukera izango dute gure erkidegoan filmatuko diren hiru filmetako grabaketetan parte hartuz. ‘Zugarramurdiko Sorginak’ filmean, Zugarramurdiko Leizean egingo den akelarrearen parte izan daiteke (irailaren 2an); ‘Robin eta Marian’ filmean, berriz, “Sherwood” basotik zamalkatu daiteke Urbasan zehar (irailaren 9an); eta ‘Anakleto; isileko agente’ filmean, Errege Bardeako Natura Parkean isileko agente izan daiteke (irailaren 16an). Aurtengo nobedade bezala, filmatzearen ondoren, tokiko artisau produktuez osatutako menu zaporetsuaren dastatzea egongo da eta, gainera, produktu horiek, erosteko eskuragarri egongo dira filmazio gunean.