Propuestas turísticas


02 uzt. 18

Nafarroak, Euskadik eta Errioxak ‘Hemingway Traveler’ aldizkaria aurkezten dute

Argitalpenaren ekintzarekin dagoeneko laugarrenez aritu dira elkarlanean hiru erkidegoak ‘Destino Hemingway-Hemingway Bidaide’ sustatzeko.



Gaur goizean aurkeztu da ‘Hemingway Traveler’ aldizkaria, Nafarroak, Euskadik eta Errioxak elkarrekin editatua. Bizilagun diren hiru erkidego hauen apustuaren helburua ‘Destino Hemingway-Hemingway ’-aren bitartez  posizionamendu internazionala bultzatzea da, 1923. urtean Ernest Hemingway maitemindu zuen lurraldetako lurraldea.

‘Hemingway Traveler’ hemengo eta atzerriko bidaiariei dago zuzenduta eta hiru Erkidegoen lurraldea bultzatzeko asmoa du Hemingway-ren irudia eta berezitasuna ardatz nagusi duten bidai-konbinazio eta ateraldi anitzen bitartez. Doanekoa eta urtekoa, ele biko 10.000 ale argitaratu dira gazteleraz eta ingelesez, euskarazko testuekin, eta Hemingway lurraldeetako ehunaka baino hotel gehiagotan banatu dira, baita turismo bulego eta Elkar dendetan ere.

Aldizkariaren argitalpenean Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusia izan da; baita Eduardo Rodríguez Osés, Errioxako Gobernuko Turismo eta Kultur zuzendari nagusia; Harkaitz Millán, Basquetour-eko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako turismo agentzia; Stephanie Mutsaerts, Northern Spain Travel enpresaren jabea eta ‘Heming-way’ produktu turistiko berriaren aurkezlea; eta Edorta Jiménez idazlea, Javier Muñoz kazetariarekin batera ‘Territorios Hemingway’ proiektuaren koordinatzailea.

Halaber, han egon dira Marcedes Larumbe Bidegain eta Jon Martínez Larumbe, Policarpio Bidegain eta Carmen Roncalen iloba eta biriloba, zeinen Eslava kaleko etxean hartu baitzuten ostatu Ernest Hemingwayk eta bere emaztea Hadley Richardsonek Iruñeara lehengoz iristi zirenean 1923ko uztailaren 6an.  

‘Destino Hemingway-Hemingway Bidaide’ pakete turistikoaren laugarren ekintza

‘Hemingway Traveler’-en helburua ‘Destino Hemingway-Hemingway Bidaide’ pakete turistikoa garatzen jarraitzea da.  2016an, ‘Comer con / Eat with / Manger avec… Hemingway’ gida argazkiliterario-gastronomikoarekin hasita, 2017an bi ekintza gehiagoren bitartez handiagotu zen: ‘Hemingway Mapa’-rekin, Fiturren aurkeztua, eta ‘Hemingway-ren Bidai-Liburua’-rekin.

Laugarren ekintza honi emandako babesarekin, Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusiak, kulturan, gastronomian, paisaian eta nafarroako historian eragin duen  idazle amerikarra erreferentetzat duten bisitarien esperientzia turistikoa hobetzeko haien ikuspegia indartu dute, honela, lur honekin eta bere jendeekin sakonki maitemindu zen Nobel eta Pulitzer sariaren arrasto kulturala berreskuratuz.


Hemingway lekuetako argazkien bilketa

Aldizkariak Hemingwayk lurralde bakoitzean bizitako esperientziak aurkezten ditu Hemingway lekuen bitartez: Iruñea, Agoiz, Burguete; Orreaga/Roncesvalles, Iratiko Oihana; Lekunberri, Sunbilla eta Tutera, Nafarroan; Tolosa, Donostia-San Sebastián, Hondarribia, Irún, Hendaia, Txingudiko Badia, Zarautz, Zumaia, Loiola, Deba, Geoparke Markina, Etxebarri, Eibar, Museo de la Industria Armera, Ermua, Gernika, Udaibai, Mundaka, Bermeo, Bilbao-Bilbo, Urduña-Orduña, Vitoria-Gasteiz eta Ollauri, Euskadin; Haro, Logroño y Calahorra, Errioxan.

Idazlea egondako leku hauen argazkiak erakusten dira, 1923-1960 bitarte, Hemingway-ren esaldiak tartekatuz eta haien ezaugarri eta urteroko gertaera nagusiak aipatuz. Probintzi bakoitzean, jatetxe zaharrenetarikoek egindako errezeta eskaintzen da:  Nafarroan, Benta de Miguel, Orkineko Bentak (1800); Gipuzkoan, Hondarribiko Alameda (1880); Bizkaian, Los Fueros de Bilbao (1878); Araba-Álavan, El Portalón de Vitoria-Gasteiz (posta etxea eta ostatua XV. mendetik); eta, Errioxan, Casa Terete de Haro (1877).

‘Hemingway Traveler’-ek, Nafarroak, Euskadik eta Errioxak eratzen duten lurraldea hartzen du, gune oso desberdina baina bere kultura, tradizio eta harreman sozialengatik batua, dituen dimentsioengatik bakarra Europan eta kotxez bi ordu baino gutxiagoko bidaiak egiteko aukera mordoa eskaintzen dituenak.

‘Heming.way Tours’  eta afari berezia El Búho jatetxean

Bere aldetik, Stephanie Mutsaertsek, Northern Spain Travel enpresa iruindarrekoak, ‘Heming.way Tours produktu turistikoa aurkeztu du, bidai antolatu baten bidez eta idazle iparamerikarraren irudi eta obran adituak diren gidarien bitartez, bidaiariari Hemingway Lekuak  ezagutzeko aukera ematen dienak. Paketea, bisitariek Hemingay Destinoan gehienez 12 gau pasatzeko pentsatua dago, hala ere, haiek erabaki dezakete egonaldi motzagoa nahi duten, baita zein ostatu, esperientzia gastronomiko edo bisita gidatu ere.

Aurkezpena El Búho skybar-ean izan da. Ana Gorostizak, bere gerenteak, Hemingwayk balkoi berbera horretan bizitako sentsazioak deskribatzen dituen ‘Fiesta’ eleberriaren pasartea irakurri du. Sanferminetan, El Búho jatetxeak afari eskaintza berezia eskainiko du entzierrilloari begira. Esperientzia bakar honetan parte hartuko duten pertsonek ‘Destino Hemingway-Hemingway Bidaide’ pack bat jasoko dute, ‘Comer con Hemingway’ liburua edukiko duenak, baita mapa zabalgarria eta Hemingway Lekuen bidai liburua ere.