Propuestas turísticas


14 mar. 18

Aste Santuko bisitariek zain dauzkate Nafarroako natura eta kultura-ondarea

Foru Komunitatea helmuga bikaina bihurtzen da datozen jaiegunetan ihesaldi bat egiteko. Mota guztietako kultura- eta natura-proposamenak eskaintzen ditu, ekitaldi erlijiosoz osatutako egitarau zabalaz gain.



Aste Santuak berriz ere ekarriko ditu Nafarroara errituak, antzinako tradizioak eta baita Foru Komunitatera hurbiltzen diren pertsona guztiak urtero harritzen eta emozionatzen dituzten ekitaldi bitxiak ere. Paraje natural bereziak ezagutzeko, Iruñeko eta gainerako herrietako pintxoak (miniaturazko gastronomia zoragarria) dastatzeko, eta Done Jakue Bidearen inguruan eraikitako kultura ondare aberatsa ezagutzeko aukera emango duen bidaia bat.
 
Aste Santuko datorren oporraldia garai bikaina da Erresuma zaharrean barrena Done Jakue Bidearen kultura-ondarea ezagutzeko, izan ere Nafarroak ibilbide osoaren 300 kilometro dauzka berean. Nafarroara bi ibilbidetatik datorren bidea da, Frantziatik datorrena Luzaide/Valcarlosetik eta Orreaga/Roncesvallesetik eta Foru Komunitatean hurbileko Aragoitik sartzen dena.

XI. mendean Nafarroako errege Antso III.a Nagusiak ibilbide ofizial gisa sustatu zuelarik, Done Jakue Bideak Nafarroan du penintsularako sarrerako atea, eta gainera zatirik erakargarrienetako bat ere bada Foru Komunitatea iparretik hegora zeharkatzen duena Bide Frantsesaren bidez, eta ekialdetik mendebaldera Bide Aragoiarraren bidez. Horrez gain, Nafarroak bi ibilbide txikiago ere badauzka: Baztango Bidea eta Ebroko Bidea.

Horrela, merezi du Orreaga/Roncesvalleseko multzo monumentalera hurbiltzea, Iruñeko katedralera, Garesko erdi aroko hiribildura, Estella-Lizarrako hiri erromanikora, Zangoza hiri mugako, abegitsu eta monumentalera, edo Tuterara, Espainiako eta Europako jatorri islamikoko hiri garrantzitsuenetako bat izaki.

Ez dugu ahaztu behar, halaber, leku enblematikoen eskaintza ere, hala nola Europako erdi aroko gaztelu dotoreenetako baten bisitaldia, Oliteko Errege Jauregia, bisita gidatuak eskaintzen dituelarik, Estella-Lizarrako Hilobi Santuaren Elizak bezalaxe; Xabierko Gaztelua, harkaitzaren gainean X. mendearen amaieran eraikitako gotorlekua; Leireko Monasterioa, Nafarroako multzo monumental erakargarri eta maitatuenerako bat.

Udaberriko hilabeteetan lurralde nafarra kolorez gainezka janzten da. Horregatik, ia nahitaezko geldialdiak izango dira Bertizko Jaurerria, edertasun zoragarriko txoko berdea Nafarroako Mendebaldeko Pirinioan; edo Iratiko Oihana, Oihan Beltzaren ondoren Europako bigarren pagadi/izeidi zabalena eta hobeto kontserbatuena. Hurbiltzea merezi du halaber Erronkariko haranak, Pirinioan, harriztatutako kaleak dituzten bertako herrietan barrena ibiliz. Piriniotako berdearekiko kontrastea Errege Bardeetako Parke Naturalak ezartzen du, 42.500 hektareako erdi basamortua UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaratua.

Nafarroako alojamendu-eskaintza paisaien aniztasuna bezain askotarikoa da. Bisitariak Nafarroako Pirinioko baserri tradizionaletan eta landetxetan hartu ahal izango du ostatu, edo hiri-ingurunetako hotel modernoagoetan, eta baita leize-etxeetan, iraganean erriberako biztanle batzuek egiten zuten moduan. Naturarekiko zuzeneko harremana nahi dutenentzat Nafarroak badu halaber kanping eta bungalow sare zabala ere.

Tradizio erlijioso eta antzinako errituak

Nafarroako Aste Santuko ekitaldi erlijiosoen programari dagokionez nabarmentzekoak dira Kristoren pasioa, heriotza eta berpizkundearen antzezpenak, baztertu ezin diren hainbat hitzordurekin.

Iruñean, ekitaldi berezkoena Ostiral Santuan izango da (martxoak 30) Ehorzketa Santuaren prozesioarekin. Egun berean, Corellak bi ekitaldi garrantzitsu izango ditu. Alde batetik, eguerdian egiten den antzezpena: Zazpi Hitzen Funtzioa, eta bestetik, pausu barrokoen prozesioa, Interes Turistiko Nazionaleko gisa deklaratua. Ostiral Santuan halaber, AndosillanGurutzebide biziduna antzeztuko dute, non 30 auzokidek baino gehiagok parte hartzen duten.

Larunbat Santuan (martxoak 31) eta Berpizkunde Igandean (apirilak 1) arreta Tuteran ezarri behar da. Erriberako hiriburuak Interes Turistiko Nazionaleko Jai gisa aitortutako bi ekitaldi izango ditu, hala nola Volatinaren erreketa, zeinak Judas Iskariote irudikatzen duen eta Larunbat Santuan egiten den; eta, hurrengo egunean, Aingeruaren jaitsiera Mariari San Gabriel goiaingerua agertu zitzaionekoa azaltzen duena.

Tuteratik kilometro gutxira, Cabanillasen, Berpizkunde Igandea antzezten da, baita Judasen Harrapaketa ere, non herriko gazteek Judas jazartzen duten hil eta burua mozteko, XIX. mendetik bizirik dirauen tradizioa izanik. Egun berean, Luzaiden Bolantak dira protagonista, eta bolanten kaskabiloek durundi egiten dute Nafarroako dantza deigarri eta zaharrenetako baten erritmoan.

Aisialdia familian

Aste Santuko oporraldia aukera bikaina da familian gozatzeko. Nafarroak abentura-parke sorta eder bat dauka helduei eta txikiei zuzendutako naturako jarduerekin. Nafarroako ErriberanSendaviva Abentura eta Jolas Parkeak publiko guztiei zuzendutako hogeitamar atrakzio baino gehiago eskaintzen dizkie bisitariei, baita Hegaztien Erakustaldia ere, Europan errekonozimendu handienetakoa izan duena, edota Zirkua, eta animaliekin egindako jarduerak.

PirinioanIrisarriland parkeak Espainiako tirolina handiena dauka, 140 metroko zubi tibetarra, 1600 metroko indoor gune bat txikientzako jolasez betea, abentura-ibilbideak, jaitsiera-pistak, bike park…

Natura eta abentura dira protagonista halaber Baztan Abentura Parkean, guztientzako tirolina-zirkuituekin eta 200 metroko bide ferrata batekin; Parque de Aventura Bertiz Abentura Parkea ere badago, arborismo eta paintball jarduerak eskaintzen dituena; Artamendia Abentura Parkea, zintzilikatutako zubiekin, tirolina eta zuhaitzen arteko sareekin; eta Urbasa Abentura Parkea, non eskalada, orientzaioa eta leizeen bisitak egin daitezkeen.


Informazio gehiagorako:
Daniel Gil Larráyoz
turismodenavarra@navarra.es
640 284 366