Erkidego txiki bat, txundigarria bere jatortasun eta dibertsitateagatik, natura, gastronomia eta kulturaren arloetan. Egiazta ezazu...
Zerbitzuak eta tresnak eskaintzen dizkizugu, zure bidaia planifikatzen laguntze aldera.
Zure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.
Hemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.
Lokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.
Itxita egon ohi diren tenpluen irekiera berezia da, eta Foru Erkidegoa zeharkatzen duen Done Jakue Bidearen hiru adarretan banatuta dauden beste 23ri elkartzen zaizkie.
Nafarroaren monumentu-aberastasuna estuki lotuta dago lurraldetik igarotzen den Done Jakue Bideari. Hiru ibilbidek, hau da, Frantziako Bideak, Baztango Bideak eta Ebroren Bideak, erkidegoa gurutzatzen dute, bisitarien zain dauden eliza eta monasterioz betetako mapa bat saretuz.
Horietatik guztietatik, 14 tenplu erabat doan bisita daitezke abuztuaren 31ra arte, ordutegia 10:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara izanik. Ohiz kanpoko irekiera eta Done Jakue Bideak Nafarroan utzi duen ondare historiko eta artistikoa ezagutzeko aukera bakarra da, Nafarroako Gobernuko Turismoko eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiaren ahalegin eta finantzaketari esker. Izan ere monumentu horiek normalki itxita egoten dira.
Horrela, jendearentzat ateak zabaltzen dituzte Santa María (Los Arcos), San Miguel (Lizarra), San Pedro (Gares), San Román (Zirauki), La Asunción (Villatuerta), eta San Andrés (Villamayor de Monjardín) elizek, Lizarraldean; La Natividad (Elo), San Pedro (Aibar) eta San Esteban (Esa) elizek, Zangotzako Merindadean; San Salbatore Monasterioak (Urdazubi), eta Santiago (Elizondo) eta San Salvador (Irurita) elizak, nafar Pirinioetan; eta erriberan La Magdalena (Tutera) eta San Juan de Jerusalén (Cabanillas) eliza erromanikoak.
37 monumentu Done Jakue Bidean Nafarroan
14 monumentu horiek urte osoan ateak zabalik dituzten beste 23ri batzen zaizkie, Nafarroan Done Jakue Bidearen inguruan eraikitako 37 tenplu eta monasterio biltzen dituen turismo-eskaintza osatuz.
Horietatik 22 Frantziako Bidean daude, Luzaide eta Viana artean, eta bederatzi Aragoiko Bidean daude, Zangoza eta Viana artean; hiru Baztango Bidean, eta beste hiru Ebroren Bidean.
Azpimarratzekoak dira oso ezagunak diren Iruñeko Katedrala edo Tuterakoa, Orreagako Kolegiata, Ruako San Pedro eliza Lizarran, Torres del Rioko Hilobi Santua eta Leyreko Monasterioa , eta hain ezagunak ez diren beste bitxi batzuk, adibidez San Esteban eliza Zabaldikan edo Arreko Trinitatea.
Done Jakue Bidearen paseo gidatuak Nafarroan
Orreagatik Viana arte, Done Jakue Bideak Nafarroa gurutzatzen du, 100 kilometro baino gehiago dira eta zazpi etapa tradizionaletan zatituta daude, non bidegileak dibertsitatez betetako paisaiak aurkituko dituen, mendi berdeak nahiz zereal-soroak.
Maiatzetik aurrera, Nafarroako Gobernuko Turismoko eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak paseo gidatuak antolatu ditu, Done Jakue Bideak Nafarroan dituen zazpi etapen zati bat oinez egiteko aukera eskainiz.
Urrira arte honako tarte hauek egin ahal izango dira: Izkotik Elora (abuztuaren 26an), Villatuertatik Iratxeko Monasteriora (Irailaren 30ean) eta Los Arcosetik Torres del Riora (urriaren 27an). Ibilaldi horiek batez beste bi orduko iraupena eta zortzi kilometro dituzte, eta maila erraza eta ertaina bitartekoak dira, jende guztiak egin ditzakeenak. Larunbatetako irteeren prezioa lagun bakoitzeko 12 euro da, eta Iruñetik joan-etorria egiteko autobusa hartzen du barnean.