Propuestas turísticas


25 urr. 16

Zer egin Nafarroan azaroaren 1eko zubian

Udazkeneko kolore ikusgarriak erakusten dizkiguten basoetan paseatzea, Nafarroako hirietako gune monumentaletatik ibiltzea, familiarekin batera Sendaviva parkean Halloween igarotzea, sasoiko produktuez gozatzea edo kultura-agendak eskaintzen dizkigun aukeren artean hautatzea, eskaintza horren barruan baititugu Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, ‘Sevillako Bizargina’ opera edo txalapartariak Japoniako dantzariekin elkartzen dituen ‘Hybrid’ ikuskizuna, besteak beste. Hori guztia egin liteke Nafarroako Erresuman Santu Guztien hurbileko zubi honetan.



 
Naturazaleak zorioneko daude. Santu Guztien zubirako plan bikaina bilatzen dutenek Nafarroako basoez beren bikaintasunean gozatzeko egokiera izango dute Aukera handia dago. Iratiko Baso guztiz ospetsuarekin hasi (Europako bigarren pagadi-izeidi handiena eta hobekien kontserbatutakoena da, Alemaniako Oihan Beltzaren atzetik), Bertizko Jaurerriaren landaredia joritsuarekin edo Orgiko Basoko mila urtetik gorako hariztiarekin jarraituz eta Leurtzako Basoko mendi-bide zirkularrarekin, Kintoko Basoko pagadiarekin edo Urbasa-Andiako Parke Natural zoragarriarekin amaitzeko, parkean, beste zenbait sorpresaren artean, Urederra ibaiaren iturburuaren zirkuaren behatoki natural zoragarria ikusi ahalko dugularik.

Ostatu non hartu aukeratzeko garaian, xarmaz betetako hainbat txoko ditugu. Hiri nagusietako kalitatezko eskaintzaren alde egin dezakegu edo toki lasaiago eta bereziagoetara jo, landa-txango baten bidez.

Nafarroa monumentalena ere ezagutzeko aukera egokia da azaroaren 1eko zubia. Iruñeak eta Tuterak ondo gordetako sekretuak dituzte beren hirigune historikoetan. Hiriburuan, Zaldi Zuritik ikus daiteke hiriaren ikuspegi ederrenetako bat; Redingo Bastioiaren alderik garaienean dago, Iruñeko defentsagunerik hoberenean, eta xarmaz betetako hiriko txoko nabarmenetako bat da. Ezinbestekoa da, jakina, hirigune historikotik ibiltzea erromatarrek utzitako aztarna ikusteko, Katedralaren ondotik paseatzea, harresi zaharrak bisitatzea (gomendagarria da ilunabarrean egitea), Nafarroako Museoa bisitatzea, Udaletxea bisitatzea (bertatik jaurtitzen da txupinazoa Sanferminetan), Estafeta kalea bisitatzea (bertan egiten dituzte entzierroko lasterkariek lasterketa onenak) edo Gaztelu plaza bisitatzea, betiere bizitzaz betetako gunea.

Tuteran, jatorri islamiarreko Espainiako eta Europako hiri garrantzitsuenetako batean, musulmanek, juduek eta mozarabiarrek utzi dute beren aztarna bertako monumentu, pasabide eta talaietan. Gidatutako ibilbideak daude, eta haiei esker, besteak beste, Monreal Dorrea ezagutu ahalko dugu, bere Ganbera Iluna eta guzti, eta inguruko leku adierazgarrienetatik paseatu. 

Nafarroako Erdialdea zabalik dagoen historia-liburu bat bezalakoa da. Gotorlekuak, gazteluak eta jauregiak ditugu hainbat gunek Erdi Aroan izandako garrantziaren lekuko, hala nola ErriberrikZangozak edo Lizarrak.

Hegoalderago paisaia berdingabea aurkituko dugu, ia basamortukoa, horrelakoa baita Errege Bardearen Natur Parkea, Tronu Jokoa telesail ezagunak aukeratutako lekua. Marteren azaleraren antzekoa den eremu zabal horren parean dago Sendaviva, atrakzioak, ikuskizunak, animaliak eta jarduerak biltzen dituen parke handia. Zubi guztian Halloween oso berezia biziaraziko digu parkeak, familiei zuzendutakoa, zonbi tematikako beldurrezko pasarela berriarekin, hainbat pertsonaia dibertigarrirekin.

Done Jakueren Bideabeti da alternatiba egokia egun batzuez gozatzeko, eta bideak nahitaez igaro behar du Nafarroatik, atseden hartzeko leku eroso ugari eskaintzen dituen lurraldetik.

Paseoz paseo, ba al da Nafarroako edozein herritan sasoiko produktuak dastatzea baino gauza hobeagorik? Orain dugu perretxiko eta onddoen, trufen eta gaztainen unea, baita ehiza-haragiarena ere, edo Ebro ibaiaren erriberak Tuteratik igarotzean eskaintzen dizkigun berdura ugariena ere bai. Eta ezin ahaztu Nafarroako ardoen (beltzak, zuriak eta gorri tradizionala) aromak eta Erronkari edo Idiazabal gazten zapore biziak.

Nafarroako gastronomiak hamabost produktu ditu guztira Babestutako Jatorri Deiturarekin eta, horrekin batera, sei adierazle geografiko babestu eta beste lau kalitate-ziurtagiri, guztiak ere gourmet zorrotzenak ezin gusturago eta poz-pozik uzteko modukoak.

Kultura-agenda

Zubirako Nafarroan kultura-jarduerak bilatzen dituztenek ere eskaintza zabala izango dute. Musika klasikoaren zaleek aukera dute Iruñeko Baluarteko Auditoriumean, bertan eskainiko baititu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu, hilaren 27an, ostegunarekin, eta 28an, ostiralarekin, Broström-en, Pablo Sarasateren eta Dvorák-en lanak biltzen dituen programaren barruan, Stefan Solyom arituko delarik zuzendari-lanetan eta Angela Wee biolin-jotzailea solista gisa.

Opera ere ikusi ahalko da Iruñeko Gayarre antzokian. Zehazki, hilaren 29an, larunbatarekin (eta baita 27an ere, ostegunarekin), agertoki batean ikus daitekeen obrarik dibertigarrienetako bat dago programatuta, ‘Sevillako Bizargina’, Rossinik idatzitakoa eta aurten bere estreinaldiaren 200. urteurrena betetzen duena.

Esperientzia abangoardistagoak nahi dituenak ‘Hybrid’ emankizuna aukera dezake, Oreka TX bikotearen txalaparta Tokioko New National Theatre taldeko sei dantzarirekin uztartzen dituena, Motoko Hirayama emakumezko koreografo japoniarren zuzendaritzapean. Azaroaren 1ean (asteartea) ikusi ahalko da Gayarre antzokian. Eta Nafarroako bere egonaldia zubiaz haratago luzatzen duenak ‘Cabaret’ musikala ikusi ahalko du Baluarten azaroaren 3tik 6ra bitarte, obra horrek Broadway-n estreinaldia izan zuenetik 50 urte betetzen diren honetan.

Tuteran izango da zubi osoan Opera Prima Zinemaldia, zinemagile espainiarrek film luzean egiten duten debuta bere programazioaren ardatz hartzen duen estatu osoko zinemaldi bakarra. Murillo el Frutoko herrian izango da larunbatean Raimundo Lanas Jota Lehiaketa, genero horren bultzatzaile nagusietako baten ohorez antolatutako ekitaldia.

Egun horietako agendan bilduta daude, Nafarroako iparraldeari dagokionez, Elizondoko Feriak, ganaduarena zein nekazaritza eta elikadurarena, hilaren 28an eta 29an, ostiralarekin eta larunbatarekin, hurrenez hurren. Ehunak prezio merkeagoetan bila daitezke zenbait ekitaldi berezitan, hala nola ‘Atso Ferie’ deitutakoan.

Aibarren, Nafarroako Erdialdean, hilaren 29an, larunbatarekin, Erdi Aroko Jardunaldiek aspaldiko garai haiek birsortuko dituzte, kale estuak eta harrizko etxeak nagusi diren ingurunean.

Elizondoko, Baztango edo Bertizko paisaia berdeez gozatzea nahiago duten guztientzat, Pirinioetako mendebaldeko muturrean, egun horietan izango dira Ehizaren Jardunaldi Gastronomikoak, zehazki hilaren 29an eta 30ean, larunbatarekin eta igandearekin, hurrenez hurren.

Ikus daitekeenez, aukera ugari eskaintzen dizkigu Nafarroak Santu Guztien zubirako. Aukeratzea eta gozatzea baino ez zaie geratzen bisitariei.