Nuevos servicios turísticos


25 uzt. 18

Toki-erakundeentzako laguntzen deialdia onartu da merkataritza berrindartzeko ekintzekin

290.000 euro esleitu dira eta Hurbiltasunezko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020ko Planaren barne sartzen dira



Garapen Ekonomikorako Departamentuak toki-erakundeen merkataritza berrindartzeko laguntza-deialdia onetsi du, 290.000 eurorekin hornitua dagoena eta 2018ko otsailean onartu zen Hurbiltasunezko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2020ko Planaren barne dagoena.

Helburuen artean, txikikazko merkataritza garatzen den hiriko espazioen egokitzapenerako ekintzak bultzatzea, merkatu munizipalen merkatal hornikuntza publikoak hobetu eta berritzea, eta merkataritza-antolamenduko planak elaboratzea daude. Laguntza hauetan esleitutako kopurutik, 30.000 euro “merkatal-erakarpenerako planen diseinura” zuzenduko dira; gainontzeko 260.000 euroak, berriz, merkataritzaren berrindartzera bideratuko dira zuzenean. Laguntzen eskaera epea uztailaren 24an, asteartea, hasi da eta 2018ko abuztuaren 23an bukatuko da.

DeialdiakHurbiltasunezko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planean (2018-2020) ezartzen dena garatzen du. Harekin, Nafarroako merkataritzaren sustapenean, Nafarroako Gobernuaren koordinazio eta parte hartze aktiboa hobetu nahi da, tokiko administrazioekin batera. Halaber, merkataritza espazioen egokitzapen urbanistikoan aurrera egin eta tokiko merkataritza sustatzeko ekipamendu publikoen hobetzea lortu nahi da.

Zehazki, laguntzak bi jardunbidetan aurreikusi dira: Merkatal-Erakarpen eta Antolamendurako edota dinamizatzeko Planen elaborazioa; eta espazio urbanoen egokitzapen eta hobekuntzarako inbertsioak, merkatu munizipalen modernizazioa, merkatu ibiltarientzako tokien egokitzapena edota saltokiak martxan jartzeko titulartasun munizipaleko lokalen egokitzapena.

Laguntzak, inbertsioak egingo diren instalazioen, higiezinen edota espazioen jabeei daude zuzenduta.

Subentzio-objektu diren ekintzak 2018ko urtarrilaren 1a eta azaroaren 5aren artean egon behar dira eginak, ezarritako denboraldia baino lehen abonatuak izan behar direnak.

Deialdia lehiarako izaerarekin ebatziko da, eta espedienteak baloratzeko 5 irizpide desberdin ezarriko dira, esate baterako, 2017ko urbanismo deialdietatik jasotako subentzioetan izandako ekintzen eragin-maila  neurtzea, edo udal merkatuaren merkatal potentziala, non, besteak beste, postuen kopurua aintzat hartuko den.

Eskatutako inbertsio minimoa, merkataritza dinamizatzeko planetan 2.000 euro izatetik, 10.000 eurokoa izatera pasatzen da udal merkatuen modernizazio kasuetan edota 2.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalen titulartasuneko lokalen egokitzapen kasuetan.  Diru-laguntzaren denboraldian zehar toki-entitate batek jaso dezakeen laguntza kopurua ezingo da 70.000 euro baino gehiagokoa izan.

Deialdia lehiarako izaerarekin ebatziko da, modu honetan, diru-laguntzak, ezarritako baremoaren ondoriozko ordenan emango dira, puntuazio altuetatik baxuetara, eta aurrekontu-esleipena dagoen bitartean.