Nuevos servicios turísticos


02 uzt. 18

Nafarroako Turismoak Donejakue Bidearekin loturiko erakunde eta elkarteak batu ditu bere garapen eta hobekuntza turistikoan aritzeko

Bidearekin inplikatuak dauden agenteei baita erromesei zuzendutako galdeketak, eta dinamizazio programak, berri eman diren ekintzetariko batzuk



Santiago Bidea markarik zehatz eta finkatuenetarikoa da maila internazionalean eta  Erkidego Foralaren helmuga turistikoarekin lotuta. 2018-2025 Nafarroako Turismo Plan Estrategikoak, hala hurbiltasuneko merkatu nazionalean nola merkatu europarrean landu behar diren segmentu espezifikoen artean azpimarratzen du bidea.

Zentzu honetan, Planak proposatzen dituen ekintzen barruan, Bidearen Mahaia sortzea dago, sektorearekin loturik dauden erakundeak batuko dituenak eskaintza estrukturatzeko, emandako zerbitzua profesionalizatzeko eta esperientzia turistikoa hobetzen saiatzeko, zeinaren lehenengo lan-bilera goizean ospatu den.

Bilera honetara Turismo eta Merkatal Zuzendari Nagusiak, Maitena Exkutarik deitu du, eta hogeita hamarna bertaratu izan ditu Udaletxeetako ordezkariak tartean, Nafarroatik igarotzen den Donejakue bidearekin lotutako lan-eremua duten elkarte eta erakundeak; eta Nafarroako Gobernuko beste departamentuetako ordezkariak; Toki-administrazioa, Kultura, Ingurumena, Lurralde-antolamendua, Herri-lanak, Barne-arazoetakoa, Industria, Nafarroako Osasun Zerbitzua, Babes Zibila eta Suhiltzaileak.

Ekintza nagusien garapena

Bideak suposatzen duen kalitatezko irudia eta esperientzia turistikoa distortsionatu ditzaketen elementuak antzematen direnez, Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusitik bere egoera sakonki ezagutzeko beharra ikusi zen, batez ere, bere protagonisten iritzien bidez: Bidea haien udalerrietatik igarotzen diren lekuko entitateenak, establezimendu, bisitatzaileentzako zerbitzu-enpresa eta enpresa turistikoenak, baita erromesenenak ere.

Bilera aurretiko pausu gisa, askotariko ekintzak garatu dira. Alde batetik, Tokiko Erakunde eta Udaletxetako ordezkariei, garapenerako agentei eta Turismo Bulegoei, ekintza-enpresetako pertsonal teknikoari eta elkarteen arduradunei elkarrizketatu zaie. Osotara 21 elkarrizketa egin dira, ikuspuntu desberdinetatik Bideak sortzen dituen beharrak, aukerak eta arazoak ezagutzeko aukera eman dutenak.

Bestalde, Bideko ostatuei eginiko inkesten bitartez ikerketa bat egin da. Bidean kokatutako 500 establezimenduetatik, kategoria eta tipologia guztietako 200 aukeratu ziren eta, apirila eta maiatza artean, galdeketa sakona bidali zitzaien sektorearen eta bere erabiltzaileen beharrak ezagutzearren. Gaurkoz, 150 jaso dira eta hartzeko-epea aste batzuen buruan itxiko da.

Era berean, Bideko egoeraz eta bere beharrez zer iritzi duten ezagutzeko, erromesen profilaren azterketa bat garatu da. Ekainetik aurrera, 800 inkesta egingo dira, 5 hizkuntzatan, Bideko lau puntutan eskuragai egongo direnak, ekainetik aurtengo urriaren erdialdera arte. Lau toki horiek honakoak dira: Gares, non Bide frantziarra aragoikoarekin bat egiten baituen, Lizarra, Los Arcos eta Viana. Ikerketa honi esker, erromesen iritziaren eta ikusten gaituzten moduaren inguruko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa eskuratu ahalko da, besteak beste.

Datu hauen bilketa, Bidearekin loturiko Nafarroako Gobernuko departamentuei, bakoitzaren eremu konpetentziala, jardunaldiak, arazoak eta konpromisoak ezagutzeko  egiten ari zaizkien inkesten datuekin osatuko da.

Aspektu guzti hauen analisitik, gabeziak eta hutsuneak ondorioztatuko dira, baina baita aukerak eta oportunitateak ere jardunaldi-plan ordenatua eta koordinatua lortzeko asmoz Bidearen Mahaiaren inguruan gaur bildu diren entitate guztiekin.

Beste ekintza batzuk eta Bidea dinamizatzeko plana

Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusiak, bere Marketing Plan Estrategikoan, Donejakue Bidea sustatzeko eta garatzeko beste ekintzak biltzen ditu, horietako batzuk, urteetan zehar jarraitu direnak. 

Hauetako bat, Bidearen seinaleztapen-sistema eta mantentze-lana da. Pasaden urteko seinaleztapenaren egoerari buruzko azterketaren ondorioz, paldo, panel eta mugarrien birjarpena bezalako hobekuntzei ekin zaie Xakobeo Kontseiluaren ildoei jarraituz.  Eta Donejakue Bidearen Lagunak Elkartearekin lankidetzan, gezi hori bereizgarriak birpasatuko dira Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusitik emandako txantiloi estandarrak erabiliz. Halaber, pertsonen kontadoreak eta bizikletak jarri dira Bidearen bi tartetan.

Era berean, Predif-i (Plataforma Representativa Estatal de Personas con Discapacidad Física) Donejakue Bideko irisgarritasuna aztertzeko ikerketa egiteko ardura eman zitzaion 2017an. Honen helburua, beharrezko datuak pilatzea zen, desgaitasuna edo beste behar berezi duten turistei Bideko etapa desberdinen irisgarritasun-mailari eta baliabide turistikoei buruzko informazioa eskaintzeko, esperientzia planifikatua izan zezaten. Horretarako, 40 gune turistiko eta 7 etapa bisitatu dira.

Bidearen komunikazioa eta sustapenari dagokionez, bidexken dinamizazio planaren barruan, 2017an Donejakue Bidearen ibilbidera 7 ateraldi egin ziren gida batez lagunduta eta autobus zerbitzuarekin, aurtengo ekainetik azarora arte berrargitaratu den programa: paseo gidatuak oinez edo bizikletaz. Halaber, uda honetan eliza eta monumentuen irekiera programa hobetuko da, eta ekintza berri batekin osatuko da, ‘Ipuin-ostiralak’.

65.000  erromes ibili ziren Bide nafarrean

Donejakue Bidea bigarren markarik sendoena da gure erkidegoan, Sanferminen ondoren, eta bai hurbiltasunezko merkaturako bai europarrerako lehen-mailako segmentu espezifikotzat aldarrikatzen da. 2017 urtean zehar, Nafarroatik 65.102 erromes igaro ziren, zeinak 46.404 (%71,3) atzerritarrak baitziren eta 18.698 (%28,7) nazionalak. 65.102 erromes hauetatik, 60.465 (%92,88) oinez ibili ziren, 4.583 (%7,04) bizikletaz eta 52 (%0,08) zaldiz.

Donejakue Bidea egiteko denboraldiari dagokionez, hemengoek apiriletik urrirako hilabete tartea nahiago dute, 2.650ko batez bestekoarekin, abuztua izanda hilabeterik nabarmenduena, 4.300ra arte igotzen denean. Jatorriari dagokionean, Katalunia da erromes gehien ekartzen dituenak, 4.603 (%24,6) pelegrinekin, ondoren Valentzia Erkidegoak  2.526 (%13,5), Madrilek 2.483 (%13,3) eta Euskadik 2.042 (%10,9)

Atzerritarren aldetik, hilabete berdinak atsegin dituzte, hala ere, maiatza eta iraila hilak ere nabarmentzekoak dira. Apirila eta urria arteko batez bestekoa hilero 6.771 erromes internazionalekoa da. Herrialde atzerritar gailenduena zenbakian Frantzia da, 6.906rekin (%14,9), ondoren Italia, 6.278rekin (%13,5), AEBk, 5.728rekin (%12,3) eta Alemania, 4.446rekin (%9,5).