Nuevos servicios turísticos


22 eka. 18

Estella-Lizarrako Turismo-informazio Bulegoak San Martin enparantzako egoitza berrira lekualdatuko da

Aldaketa honekin bulegoaren beraren ikusgaitasuna eta bisitatzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen hobekuntza bilatzen da



Ostegunean,  ekainal 21, Estella-Lizarrako Turismo-informazio Bulegoaren egoitza inauguratu da San Martin enparantzan. Aldaketa honek, bulegoaren beraren ikusgaitasuna baita bisitatzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuen hobekuntza ere bilatzen du. Orain arte, bulegoa Gustavo de Maeztu Museoaren eskuin alboan zegoen kokatuta.

Egoitza berritik zerbitzu desberdinak emango dira, hala nola, turistenganako asistentzia, erromesenganako arreta bereziarekin; informazio baliogarriaren, planoen eta hiriko eta eskualdeko leku kultural xarmagarrien mapen entrega; baita sektore turistikoaren eragile desberdinekiko komunikazioa (jarduerak eta bisita gidatuak antolatzen dituzten enpresak, jatetxeak, landetxeak, hotelak, eta abar) eta Web gunearen etengabeko eguneratzea, tokiko jarduera nagusien ordutegi eta agendarekin. Berritasun aipagarria da ipini den  plasmadun telebista, Estella-Lizarrako, eskualdeko eta beste interes-puntuetako leku turistikoen argazkiak begiztan proiektatzen dituenak.

Nafarroako Gobernuaren sarearen barne dagoen Lizarrako Turismo Bulegoaren aldaketa hau, Udaletxearen eskaera baten bidez gauzatzen da, baliabide turistikoen eta bisitatzaileen atentzio zein harreraren hobekuntza lortzera bideratutako ekintza multzo batzuen barruan. Zergatia hau izanda, Gobernu foralari egin zitzaion eskaera antzinako Lizarrako Udaletxeak eta, 2010era arte, Epaitegiek hartutako eraikuntzara lekualdatu zezan.  

San Martin Plaza 4.an kokatua, Turismo Bulegoak beheko solairua okupatuko du, honelako banaketa jarraitzen duen 89 m2-ko gunea: turismo bulegoa (32,42 m2), erabilera anitzeko gunea (34,71 m2), ofizio-gela (12,29 m2)  eta komunak (9,80 m2), erabilera publikokoak izango direnak. Gainera, 18,73 m2 –ko biltegia edukiko du semisotoan.

Aldaketa honek bi hobekuntza garrantzitsu lortzen ditu: alde batetik, Museoan igogailu bat jartzeko aukera, mugikortasun urritua duten pertsonen irisgarritasuna ahalbidetuko duena; eta, bestetik, bulegoaren beraren ikusgaitasuna gora egitea, Donejakue Bideak Lizarratik igarotzean gurutzatzen duen enparantza nagusira lekualdatuko baita. Gainera, egoitza berri honek, sarbiderako oztopo arkitektonikorik ez izateaz gain, mugikortasun urriko pertsonendako mostradore baxuagoa edukiko du barnealdean, arreta pertsonalizatuagoa errazago eginez.

Nafarroako Gobernuak 23.362 euroko inbertsioa egin du bulegoaren egokitzapena eta funtzionamendua lortzeko, Foru-erkidegoko 10 bulego nagusietatik, hauxe etengabe aritu baita 1987.urtetik.
Higiezinaren kudeaketa asistentzia-teknikoko kontratu baten bidez egiten da, gaur egun Supernova Asistencias S.L-ri esleitua dagoena.

37.800 pertsonei arreta, horietako 6.900 erromesak

Zentzu honetan erromesenganako arreta ere hobetuko da, hain zuzen, goreneko unean dagoen sektorea eta udako hilabeteetan bere goi-denboraldia duena. 2017an, Lizarrako Turismo Bulegoak 6.889 pelegrin arretaz hartu zituen, hauetatik 2.356 nazional eta 4.533 internazional, zeinen eskaerak 3.511ra goratu ziren, 934 nazional eta 2.577 internazionalak.

Zifra orokorretan, iaz Turismo Bulegoak 12.113ko eskaera kopuruari kasu egin zion, 37.791 eskatzaileentzat. Eskaera gehienak bisitari nazionalak egindakoak izan ziren, 8.301, alegia, eta internazionalek, 3.809ko kopurua gehitu zuten. Konkretuki, monumentuzko Estella-Lizarrari buruzkoa izan da eskatutako informazio gehiena eta, bereziki, tokiko eta Nafarroako leku bisitatuenetariko bati buruzkoa, alegia, Urederraren Iturburua.

Bulegoa asistentzia-kontratu baten bidez gestionatzen da, hiru langile dituelarik. Behe-denboraldian, urtarrilaren 1etik martxoaren 21ra arte eta urriaren 15etik abenduaren 31ra arte, bulegoa 10:00etatik 17:00etara irekitzen zaio bisitatzaileari, eta igandetan, 10:00etatik 14:00ak arte. Goi-denboraldian, ordea, martxo erditik urriko zubira arte, ordutegia 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:00etara aldatzen da astelehen eta larunbatetan, eta 10:00etatik 14:00etara igandetan. Halaber, 948 556 301 telefono zenbakian erantzuten jarraituko dute baita oit.estella@navarra.es posta elektronikoan ere.