Naturaleza


11 urr. 18

Nafarroako Gobernuak eta Aezkoa eta Zaraitzuko Ibarrek Iratiko Oihaneko sarbide-kontrol protokoloa martxan jarri dute

Kontrol gailua urriaren 12ko zubirako aktibatu zen eta azaroaren 1eko zubian ere berriz ezarriko da



Una niña recoge castañas en Bertiz (Foto: Patxi Úriz)

Nafarroako Gobernuak, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia eta Foruzaingoaren bitartez, eta Aezkoa eta Zaraitzuko Ibarrek, Iratiko Oihaneko sarbidea kontrolatzeko erregulazio sistema jarri dute martxan urriak 12 eta azaroak 1eko zubietarako, bisitari gehien jasotzen duen datak baitira.

Honen helburua da bisitariak modu ordenatuan sartu dadila eta bere bisita behar bezala egin dezatela, inguruarenganako afekzioak ekidituz eta bisitariei koordinazio, seriotasun eta segurtasun irudia emanez.

Protokoloa Irabiako urtegira daramaten Oihaneko sarbidetan aktibatuko da soilik: Ochagavía / Otsagabiatik Casas de Iratira NA-2012tik, eta Orbaitzetatik urtegiko presara. Sarrera bakoitzean, sartu daitezkeen ibilgailuak zenbatuko dira parkingetan dauden leku libreen arabera; behar adina leku ez dagoenean sarbidea moztuko da, berriro irekiz libre gelditzen diren ahala. 

Kontrol eta moztearen lana Foruzaingoa eta guarden artean burutuko da, sarbideen egoeraren gaineko edozein aldaketa denbora errealean komunikatuz bai Nafarroako informazio turistikoaren zenbakian 848 420 420 baita Ochagavía / Otsagabia, Orreaga / Roncesvalles eta Aribeko Turismo Bulegoetan ere.

Aipatutako protokoloa udazkeneko beste larunbatetan aktibatu ahalko da, bere momentuan jakinaraziko delarik.

Erregulatutako sarbide hauetaz gain, Iratiko Oihanak baditu beste sarrera batzuk, Pikatuatik edo Orbaitzetatik Azpegira, eta bere inguruak  bisitariei bista panoramikoez disfrutatzeko gune natural ugari eskaintzen dizkie, baita udazkeneko koloreak ikusteko basoetan barnako paseoak edota Zaraitzuko edo Aezkoako herrien tokiko bidexketatik egiteko ibilbideak, bereziki www.iratiaritza.com-eko sarekoak.

Gainera, berriki, lau lurraldeen arteko mugaz haraindiko SASC IRATI kooperazio proiektuaren App bat aurkeztu da oinez eta bizikletaz egiteko ibilbideekin: Aezkoa eta Zaraitzuko Ibarrak, Cize-Garazi eta Soule-Zuberoako Ibarrak, www.irati.org tokian kontsultatu daitekeena eta beharrezko informazio guztia eskaintzen duena. 

Nafarroa udazkena da

Iratiz gain, Nafarroak ezagutu beharreko baso, paisai eta enklabe natural anitz ugari ditu. Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak udazkeneko jarduerak; basoak eta mahastiak programa berezia martxan jarri du, urtaro honi dagozkion jardueren alde apustu eginez, hala nola, mahats-bilketa, perretxikotara joatea, oreinen orroa edota zaldiz ibiltzea basoetan barna. Argazki tailerrak eta I. Nafarroako Rallyak adin guztientzako publikoari zuzendutako eta esperientzia paregabeak bizitzeko programa dibertsifikatua osatzen dute.