Naturaleza


14 ira. 18

Uitziko tunela Plazaolako Natur Bidearen Maratoiarako berriz irekiko da

Martikonea tunela ere berriro ireki da errepideko lanak guztiz bukatu ostean



Asteburu honetan, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusiak Uitziko tunela berriro irekiko du Plazaolako Natur Bidearen Maratoia ospatzeko. Lur-jotze baten ondorioz tunela itxi, bisitariei eta bertako bizilagunei sarrera ekidituz, eta sortutako segurtasun arazoak konpontzearren egindako errepide lanak bukatu eta gero gertatuko da irekiera hau.

Harrien-erortzea, eusteko piketak zituzten hausturen eta guztiz atxikirik ez zeuden sareen ondorio izan zen. Honek, Turismo eta Merkatal Zuzendaritza Nagusiari tunelaren sarrera ixtera eta bost fasetan garatu diren konponketa lanak egitera behartu zion. Lehengo bi fasetan, guztiz bukatu direnak, sare zaharrak konpondu eta berriak pikekin finkatu dira. Halaber, errepide tarte bateko abombamenduaren konponketa egin da, pisu-arintzea eginez eta pikekin finkatutako sare hirukoitza bat jarriz.. Ekintza hauei esker, tunela segurtasunez irekiko da berriro kirol-proba honen parte hartzaileentzako.

Irailaren 16an ospatuko den Plazaolako Natur Bidearen Maratoia, bi probaz egongo da osatua. 42K lasterketa Lekunberriko Plazaola Geltokitik eta 26K lasterketa Leitzako Udaletxe Plazatik abiatuko dira biak goizeko 9tan eta Andoain eskualde gipuztarran amaituko dira. Ibilbide osoa Plazaolako Bide Berdetik igaroko da. Maratoia bukatutakoan, Uitziko tunela berriro itxiko da azkeneko egokitzapen-lanak bukatzearren.

Halaber, Leitzako udalerrian dagoen Martikonea tunela, irailaren 10ean berriz ireki da egokitzapen-lanak bukatu ostean. Harri eta lur-erortzeen ondorioz, ekainaren 27tik sarrera itxita mantendu behar izan da segurtasun arazoak zirela eta. Konponketa lanak abuztuaren 27an hasi dira eta bi aste iraun dute.

Plazaolako Bide Berdea eta Ederbidea proiektua

Plazaolako Bide Berdea, Nafarroako Gobernuko Merkataritza eta Turismo Zuzendari Nagusiari atxikitzen zaion azpiegitura, Eurovelo1-Ederbidea trazaduraren barruan aurkitzen da, POCTEFA Mugaz-haraindiko Landkidetzarako Proiektu Europearraren barnean, alegia. Honen helburua, Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantiko mugakideetan bizikletaren garraio iraunkorra sustatzea da.

Proiektu honen gauzatzeari esker, Iruña, Donostia eta Baiona hiriak lotu ahalko dira bizikletaz egiteko 240 kilometroko trazadura baten bitartez, horietako 90 berriak izanik. Gainera, bizikletaren erabilera bai alderdi turistikoan baita aisialdiko eta eguneko desplazamenduetan bultzatzeko, komuneko politika baten garapena eragingo du. Konkretuki, bide hau Eurovelo 1-en parte izango da, hau da, Norvegia eta Portugaleko Algarbea lotuko dituen bidea eta Nafarroatik igarotzen den Donejakueko Bide frantziarrari ere lotuta egongo dena, hain zuzen.

Proiektua, egun, POCTEFA-ren 4. Ardatzean dago sartuta: “ondasun eta pertsonen mugikortasuna” eta FEDER-rretik %65eko funtsak jasotzea suposatzen du, POCTEFA 2014-2020 Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz-haraindiko Lankidetza Programaren barruan dagoelarik. Ederbidearen kideak, honakoak dira: Pirinio Atlantikoen Saila, Nafarroako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Imotz, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia eta Irungo Udaletxeak, Sud Pays Basque Hirigune Elkargoa, Baztango Elkarte Turistikoa-Bidasoa Turismo Elkargoa, Caderna Garalur Elkartea eta Plazaolako Patzuergo Turi