Gastronomía


14 eka. 17

Milagroko ‘Gerezi Egunak’ musikari omenaldia egingo dio bere adin-nagusitasunean

Ekainaren 18an, igandea, bere XVIII. edizioaren egun handia ospatzen du, bertako fruta horri lotutako 20 salmenta-gunerekin eta 300 elikadura eta eskulangintza-stand biltzen dituzten bi zonarekin.Jai-egitarauak asteburu osoa hartzen du barne, eta hainbat jarduera biltzen ditu: postre-lehiaketa, eskulangintza-azoka eta ‘Urrezko Gerezia’ sariaren entrega, besteak beste. Asteburu horretan bertan Vianak ‘Mugacu Fest’ festibala inauguratuko du; festibal berezia eta magikoa izango da, San Pedroko harresien alboan.



Ekainean, gereziaren bilketarekin bat eginik, Nafarroako Milagro udalerriak balioa ematen dio bertan ekoizten den fruta horri eta bere 12 barietateei‘Gerezi Egunaren’ XVIII. edizioa ospatuz. Ekainaren 18an, igandean, Nafarroako Gobernuak Eskualde Interes Turistikoko Festa deklaratutako ospakizun honen ekitaldi garrantzitsuenak ospatzen dira, baina egitarauak hainbat jarduera biltzen ditu asteburu osoan zehar, eta bere adin-nagusitasunean musikari omenaldia egiten diote jarduera horiek.

Milagroko ‘pinta’ gerezia da barietate ezagunena, eta bere kalitateaz gain kolorea, gogortasuna eta zapore gozoa ditu bereizgarri; 15.000 lagunetik gora joaten dira urtero, eta programatutako jardueren artean, dastaketetan edo postre-lehiaketa tradizionalean gozatu ahal izango dute. Horrez gain, azoka-eremuak 20 saltoki izango ditu, eta bertan 20.000 kilo gerezi baino gehiago jarriko dira salgai. Eskulangintza eta Elikadura Azoka, musika-emanaldiak eta ‘Urrezko Gerezia’ sariaren entregak osatzen dute jai-egitaraua.

Milagro, ia urteko 400.000 kilorekin, Nafarroan gereziak produzitzeko ahalmen handiena duen udalerria da, Arga-Aragon Erriberaren eskualdean kokatuta eta Ebro eta Aragon ibaien artean dagoen udalerri horren nortasun-adierazgarri bihurtu den produktua izanik. Bere paisaia ibarbaso eta zumardiz beteta dago, eta paseo lasaiak emateko ezin hobea da; horrez gain, Bisoiaren lurraldea eremuaren barnean dago.

Bisitariek, bestalde, aprobetxatu dezakete hurbil dagoen Errege Bardeetako Natura Parkea ezagutzeko, 42.500 hektareako paisaia erdibasamortutarra, UNESCOk Biosferaren Erreserba deklaratutakoa; edo bestela, Tuterara joan daitezke, jatorri islamiarreko Espainiako eta Europako hiri garrantzitsuenetako bat, era berean ospetsua dena Erriberako barazki bikainengatik. Oso hurbil, Arguedas udalerriaren alboan, Sendaviva parkea dago; penintsulako familia-aisiarako parkerik handiena da, eta merezi du bisita egitea.

‘Mugacu Fest’ Vianan, festibal berria, berezia eta magikoa

Asteburu horretan bertan, ekainaren 16, 17 eta 18an, Vianak hasiera emango dio ‘Mugacu Fest’ festibal berri, berezi eta magikoari, musika, gastronomia eta kulturarekiko gustu onaren inguruan. Ospakizuna ingurune paregabe batean egingo da, San Pedroko harresietan, izen bera duen XIII. mendeko elizaren aurri ederren atzealdean. Elizak oso egoera onean dagoen XVIII. mendeko ate barroko bat dauka, baita San Pedroren irudia biltzen duen horma-hobi bat ere. Gainera, parke bihurtu duten hilerri zaharretik, erdi aroko harresien eta Errioxako eta Arabako lurraldeen ikuspegi zoragarriaz goza daiteke.

Egitarauak askotariko jarduerak ditu, hala nola: garagardoaren prestakuntza eta uztartzea, hitzaldiak edo txoko gastronomikoa, inguruko ardorik onena eta bi pintxo dastatzeko aukerarekin. Gainera, San Pedro eliza bereziki apainduta, argiztatuta eta sonorizatua egongo da, eta musika independenteko talderik onenak hartuko ditu barnean, adibidez Iseo&Dodosound eta Grises.

Nafarroako Erdialdean eta muino baten tontorrean dago Viana, eta historian zehar Gaztelarren aurkako defentsarako gotorleku eta erregeen egoitza izan da maiz. Bere harresiak ateak zabaltzen ditu orain leinu-etxe, jauregi eta eliza interesgarri ugari ikusteko, XVI. eta XVIII. mendeen artean bizi izan zuen une gorenaren adierazgarri. Gainera, Done Jakue Bidearen Nafarroako azken hiria da, eta Nafarroako Gaztelu eta Gotorlekuen Bidean dago.