Fiestas y tradiciones


25 uzt. 18

Tuterako Santa Ana Jaiek hasiera ematen diote Nafarroako herrien jaiei

Sanferminak igarota, herriko jaiak Nafarroa osotik zabaltzen dira uztailan, abuztuan eta irailean zehar



Nafarroak txuri-gorriz jarraituko du irailera arte gure geografia osoan barrena ospatuko diren herriko jai ugariengatik. Erriberako hiriburuak, Tuterak, uztailaren 24tik 30era arte bere patroiaren omenez ospatuko dituzten jaiei hasiera emango die. Tuteratarrek gustukoen dituzten ekitaldien artean, “Revoltosa” dantza nabarmentzen da. Gaueko 12ak pasata, eta jota eta Larraindantzaren ondoren, parte hartzaileek haien erresistentzia proban jarriko dute dantza honen hiru erritmoekin, Foru enparantzaren kioskoari bueltak emanez.

Uztailaren 26eko Santaren omenezko prozesioa, zezenen entzierroak, dantzaldiak, herri kirolak, haurrentzako ikuskizunak… Programa zabal batez gozatzeko jaiez beteriko zazpi egun.

Abuztuko hila, Estella-Lizarrako jaiekin hasten da (3tik 9ra). “Viernes de Gigantes” ezaguneko ostiraleko txupinazoa eta gero, Egako Hiriaren kaleak jaiez betetzen dira. Arratsalde horretan bertan, la “Bajadica del Puy” gertatzen da, mutilak Puyko basilikatik hiriko erdiguneraino dantzatuz jaisten direla eta, larunbatean, emakumeek errepikatzen duten dantza bera. “Pañuelada” ere nabarmentzen da, igandeko prozesioaren ondoren ospatzen dena, non lizartarrak banda munizipalari Udaletxeraino laguntzen diote haien zapi gorriak astinduz; edota Abadejada, ajoarriero lehiaketa, zazpi jai-egunei amaiera ematen dienak.

Abuztuaren 12tik 19ra arte, jaiak Falces erriberako herrira lekualdatzen dira, bere Piloneko Entzierroarengatik ezaguna dena. Bigantxak, gazteak eta mendia, Nafarroako zezen-hitzordu interesgarrienaren protagonistak bihurtzen dira. 800 metroko berebiziko lasterketa hau, aldapa beherako ibilbide estu eta malkartsu batetik igarotzen da. Alde batera, mendiaren murrua. Bestera, sakana. Ekintzari ikusgarritasuna eta emozioa gehitzen dion eszenatokia.

Abuztuaren 14an Tafallak, San Sebastianen eta Nuestra Señora de la Asunción-en omenez ospatzen dituen bere jaiei hasiera ematen die. Egun honetan bertan, Santa Maria Elizan egiten den Salbera igoera daukagu. Musikaren presentziak eta Peñak bezala ezagutzen diren gazte-koadrilen girotzeak, jai-giroa gailentzen dute, zezenen korrida eta nobilladekin batera, baita haurrentzako antzerki, herri kirolen erakusketa edo dantzaldi eta kontzertuekin ere. Jaiak uztailaren 20an amaitzen dira.

Hila, Bidankozeko Sorginaren Jaitsierarekin bukatzen da (abuztuaren 28tik irailaren 1era arte), txupinazo tradizionala ordezkatzen duena, San Agustinen omenez ospatzen diren jaiei hasiera emateko. Gauerdian, isiltasuna eta iluntasuna kaleekin egiten dira. Pitxorronga harkaitzean, su handia pizten da. Han, herriko gazteek, sorginez jantzita, haien argi-zuziak piztu eta Maruxa sorgina kable batetik jaisten da erratzean. Behin herrian daudela, gazteek suaren inguruan dantzatzen dute akelarre baten moduan eta, jaietako pregoia irakurritakoan eta Maruxari ongi etorria emandakoan, honi kalejiran laguntzen diote eta festa azkenik lehertu egiten da.

Iraileko hilean, festa Zangozan kokatzen da (irailaren 11tik 17 bitarte), entzierroak zezenen aurrean egiten diren laugarren udalerria (Iruña, Tafalla eta Tuterarekin batera). Egunean zehar dianak, erraldoi eta buruhandien irteera, haurrentzako antzerkia, zezensuzkoa txikienentzat eta herriko dantzak bezalako ekintzak daude. Ekimen tipikoen artean jota zaharraren dantza eta “Práu”-eko jaitsiera bereizten dira, azken hau, gaueko 1:20etan egiten da egunero, gazteek musika bandari laguntzen dioten unea, Foru Enparantzatik Udaletxeraino.

Egun batzuk geroago, Olite da bere jaiei hasiera ematen dienak (irailaren 13tik 19ra). Entzierroak, erraldoi eta buruhandien konpartsaren ekitaldiak, herri bazkariak, txarangak eta dultzaineroak… programatutako zenbait ekintza dira. Nabarmentzekoa da lehenengo egunean, arratsaldeko 17.30etan, egiten den Riau-Riaua. Udalbatzak, erraldoiez, dultzaineroz eta herriko bandaz lagunduta, musikaren doinura desfilatzen du Santa Maria la Real elizaraino.