Eventos culturales


21 abu. 18

Flamenco On Fire jaialdiak flamenkoa ulertzeko modu berri bat aurkezten du ‘El pincho de Sabicas’ ibilbide gastronomikoaren bitartez

Abuztuaren 21etik 26ra bitarte, Iruñeko 30 jatetxek maisu flamenkoaren irudi eta artean inspiratutako euren sorkuntzak aurkeztuko dituzte



Merkatal eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak, Flamenco On Fire jaialdiaren ospakizunean lagunduko du aurten ere. Musika eta gastronomia fusionatzen dituen jaialdi honek, bere ‘El pincho de Sabicas’ edizio berriarekin, flamenkoa ezagutzeko modu berri bat eskaintzen du. Iruñeko Alde Zaharrean, Zabalgunean, Iturraman eta Donibanen kokaturik dauden hogeita hamarna establezimenduk, Sabicas Maisuaren irudi eta artearen inguruan egindako sukaldeko sorkuntzak garatuko dituzte.

Nafarroako Gobernuko Turismoko Marketingaren Zerbitzuaren zuzendaria, Ana Lizarragak; David Aztarainek, Jaialdiaren antolakuntza taldekoak; Natalia Ecayk, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko kideak; Santiago Guillermo Sayasek, Heineken Espainiako, Gipuzkoako eta Nafarroako Area Managerrak; eta David Palaziosek, Nafarroa Jatorrizko Deiturako Ardoak marka kolaboratzailearen presidenteak, bide gastronomikoaren edizio berri hau aurkeztu zuten. Abuztuaren 21ean, asteartean, hasi eta Jaialdiarekin batera, 26ean, igandean, amaituko da. 

Ana Lizarragak adierazi duenez, “Sabicas-en irudiak, aniztasunez eta aberastasunez beteriko Nafarroako parte esentzial hori, merkatu desberdinetan zabaldu ahalko dugun produktuan integratzeko ahalmena ematen digu”. Bidearen sarrera doakoa da, beraz, ez da aurreneko inskripziorik behar. Hala ere, marinatu edo marinatu gabeko pintxoen prezioak, establezimendu bakoitzak erabakitzen ditu. 

Aurtengo Flamenco On Fire edizioaren gaia ‘Emakume Flamenkoa’ izango da, horrenbestez, emakumearen inguruko ekintza desberdinak proposatuko dira, hala nola, ‘Ciclo de mujeres tocaoras’, non munduko ‘tocaora’ onenetarikoek euren abestiak interpretatuko baitituzten.  Aurten lehenbizikoz, Iruñeko kaletan zehar aurreikusitako 15 balkoi eta 6 kontzertuez gain, esku-hartze artistikoa egongo da Udal Enparantzan Alba Eredia ‘bailaora’ eta Mikel Belascoainen eskutik.

Bost urte ibilbide gastronomikoarekin

‘El Pincho de Sabicas’ ibilbide gastronomikoa, Flamenco On Fire jaialdiarekin batera ospatu izan da azkeneko 5 urtetan zehar. Urtez urte, flamenkoa nafarroako hiriburuaren kale eta jatetxetan barna sartzen da errezeta aparten bitartez, bisitarientzat eskaintza tentagarria izateaz gain, Jaialdiaren eskaintza zaindua zabaltzen dutenak.

Jaialdiarentzako funtsezkoa da Iruñea hiriaren inplikazioa esparru guztietan eta, zentzu honetan, gastronomia bezain garrantzitsua den kidea aurkitu dute Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearen elkar-lanari esker. Nabarmentzekoa da Iruñeko ostalari guztien inplikazioa, sormena et ilusioa, ibilbidea burutzen baitute jaialdiaren beste edozein atal bat bezala. Halaber, jaialdia ez litzateke posible izango Nafarroa J.D eta Cruzcampo markaren elkar-lanarik gabe.      .

Dagoeneko, Iruñeko gastronomia famatua da mundu osoan, eta ‘El Pincho de Sabicas’ ibilbide gastronomikoa eragingarri garrantzitsua da Iruñetik kanpo datozenentzat, bai nazional zein internazionalentzat, pasaden urtean jada guztizko %30a suposatu baitzuten.