Acciones promocionales


28 aza. 18

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak tokiko entitateei zuzendutako Merkataritza Sektoreko Gobernantza Publikoa bultzatzeko formakuntza jardunaldiak eskaini ditu

Saioak Tafalla, Tutera eta Iruñean garatu dira udaletxeetako, garapenerako agentzietako eta merkataritza elkarteetako pertsonalaren parte hartzearekin



Un de las sesiones celebrada en Pamplona.

Turismo eta Merkataritza Nagusiak toki-administrazioei zuzendutako Merkataritza Sektoreko Gobernantza Publikoa bultzatzeko formakuntza jardunaldiak antolatu ditu, Hurbiltasunezko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko (2018-2010) Planaren barne. Jardunaldi hauen helburu nagusia tokiko entitateek hurbiltasunezko txikikazko merkataritzaren garapenean duten garrantziaz ohartaraztea izan da.

Saio hauek, txikikazko merkataritza funtsezko sektorea dela nabarmentzea izan dute helburu, baita hura sustatzean Nafarroako herri eta hiriak ekonomikoki eta sozialki iraunkorragoak bihurtuko direla gogoraraztea. Hortaz agente guztien esfortzuak batzearen eta tokiko entitateen inplikazio aktiboaren beharra egotea, haiek gabe merkataritzako garapena ez baita posible. Helburu hau, merkataritza sektorean eragina duten erabakien gaineko eraginkortasunezko testuinguruaren barruan ulertu behar da. Foru Erkidegoaren kasuan, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari eragiteaz gain, beste zuzendaritza nagusiei ere eragiten die, hala nola, Lurralde Plangintza edo Toki-administrazio zuzendaritzari, baita udaletxeei ere merkataritzaren esparruan bere funtzioak gauzatzen dituztenean.

Formakuntza proposamena Nafarroako toki entitateen pertsonalari eta Toki Garapenerako Agentziei zuzendu zaie. Interesatuak egon zitezkeen merkatari zein elkarteei ere luzatu zaie gonbidapena. Ekintza hau aipatutako planaren 1.1.4 neurriaren barruan kokatzen da. Hark, merkataritzako sektorean eragina duten erabakiak hartzeko prozesuan inplikatuak dauden agente guztien koordinazioaren hobekuntza aurreikusten du, merkataritza tradizionalaren lehiakortasuna bultzatzeko, ekintzailetza laguntzeko eta egungo enpresa-ehuna indartzeko.

Prestakuntzarekin, tokiko entitateek merkataritza arloan dituzten eskuduntzetan sakondu da, merkataritzako araudiaren inguruan duten ezagutza zabaltzeko asmoarekin eta, bereziki, merkataritzako plangintza eta dinamizazioa lortzeko tresnen garrantzia azpimarratuz.  Nafarroako merkataritza sistemaren zehaztapena esparruko erreklamazio nagusienetarikoa denez, horren antolamendua funtsezkoa dirudi zerbitzuaren efizientzia handitzeko eta, besteak beste, hiriko guneen suspertzea eta garapen komertziala lortzeko planak martxan jarri ahal izateko. Lerro honi jarraituz, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia “Merkataritzako Erakarpen eta Antolamendu Planak” egiteko gida aurkeztu du (“Planes de Atracción y Ordenación Comercial (PAOC)”). Foru Erkidegoko 17/2001 Legeak, Nafarroako merkataritzaren arautzaile, Plan Munizipalen garapenaren barne beharrezkotzat markatzen ditu horiek.

Aipatutako gida hurrengo helburuekin idatzi da: merkataritza antolatzeko tresna espezifikoa izateko (Merkataritza Antolamendurako Plan Zuzentzailea edo antzekoa), hurbiltasunezko txikizkako merkataritza eredua sustatzeko (hiri- edo landa-eredua), merkaturatzeko saturazioa duten guneak baita suspertze beharra dutenak zehazteko, jarduera egokiekin lurraldeen arteko desorekak zuzentzeko, merkatal guneen egokitzapen urbanistikoa babesteko eta enpresa-modernizazioan laguntzeko, beste ekintzen artean. Neurri honek ere, egungo araudiaren alorra eta garapena berrikustearen edota bere betetze maila ebaluatzearen beharraren inguruan hausnartzeko balio du.

Azkenik, prestakuntza jardunaldi hauen bitartean, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak 2019rako merkatal jarduerari bultzada emateko aurreikusita dituen neurriak aurreratu ditu. Horri buruzko informazio guztia www.comercio.navarra.es web orrian dago bilduta.

Saioak Tafallan azaroaren 15ean, Tuteran 20an, eta Iruñean azaroaren 22an garatu dira, eta horietan ARPA Consultoreseko pertsonal teknikoa, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberakoa, eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusi berako pertsonala ere egon zen. Bertitzen eta Lizarran egiteko bi jardunaldi gehiago aurreikusi ziren arren, bertan behera utzi behar izan ziren quorum faltagatik. Hala ere, tokiko entitateak interesa erakutsiz gero, 2019an merkataritza alorreko bi formakuntza jardunaldi horiek berriro antolatzeko aukera aurreikusi da.