Acciones promocionales


26 urr. 18

Nafarroak bere aberastasun natural eta kulturala kazetari eta touroperadore internazionalei erakutsi die

Mexikotik, Frantziatik, Herbehereetatik eta Singapurretik etorritakoek, Donejakue Bidearen inguruan antolatutako bidai bat egin dute zaldiz



Grupo de periodistas y touroperadores internacionales en su visita a Navarra.

Kazetari eta touroperadore internazionalen talde batek Nafarroa bisitatu dute bost eguneko bidaian, gure Erkidegoko aberastasun naturala, kulturala eta gastronomikoa zaldi gainean ezagutzeko aukera eman dienak. Mexikotik, Frantziatik, Herbehereetatik eta Singapurretik etorritakoak izateagatik, profilen heterogeneotasun honek, Europako hurbiltasuneko merkatuaren estrategia turistikoan bai eta merkatu berrien irekieran lan egitea ahalbidetu du, arreta berezia Mexikon ipiniz.
 
Herrialde amerikarrak laugarren helmuga turistikotzat jotzen du Espainia eta aukera hau urtero doa pixkanaka areagotzen. Bizi ari duen ekonomia-hazkundea kontutan izanik, lehentasunezko merkatutzat hartzen dute, bai lan egiteko bai eta turista mexikarrak Nafarroako marka ezagutu eta sendotu dezan beren lehentasunei egokituko diren proposamenak diseinatzeko.

Egonaldia Donejakue Bidearen inguruan antolatu da, hau da, maila internazionalean finkatuenetariko marka nafarraren inguruan, bere ibilbideak (Bide frantziarra, baztandarra eta aragoiarra) zaldiz egitea bultzatzeko ideiarekin.  Halaber, landa eta natur turismoa sustatu da, Orgiko Basoa, Irunberriko Arroila edota Errege Bardeak bezalako enklabeetan ibiliz; baita turismo kulturala ere, Orreaga, Xabierko Gaztelua edo Leireko eta La Olivako monasterioak bisitatuz, besteak beste. 

Fokua ere, Nafarroako gastronomiaren transbertsalitatean jarri da. Kazetariek eta touroperadoreek Michelin izarra duen jatetxe batean jan egin ahal izan dute, baita Iruñeko Alde Zaharretik pintxoak bota eta gure sukaldeko sukaldari gazteak ezagutu edota Reyno Gourmeti esker antolatutako gatzatu elaborazio tailerrean parte hartzeko aukera izan dute. Azken ekintza honen ondoren, Nafarroako produktuetan oinarritutako afaria eskaini zieten Leire Monasterioa bezalako inguru pribilegiatuan.


Era berean,  Nafarroako markarik internazionalenean egin da lan, alegia, Sanferminetan. Mexikon, gure jaien inguruko ezaguera handia dute, eta hauen gaineko itxaropen altuak dituzte. Taldeak zezen plaza bisitatu ahal izan du eta San Fermin bitartean Iruñeko hiriak dituen detaileak eta ohiturak ezagutu ahal izan dituzte.

Bidaia, Nafarroako Hipika Federazioak eta Zaldizko Turismoko Garapenaren aldeko Elkarte Nafarrak (Anatre), eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak antolatu dute.

Merkatu mexikarraren pixkanakako hazkundea

Kontseilu Nazional Enpresarial Turistikok bildutako datuak islatzen duten moduan,  Espainia atzerrira bidaiatzeko mexikarrek aukeratutako laugarren jomuga da (AEB, Kanada eta Frantzia ondoren). 2017an atzerrira bidaiatu zuten turista mexikarren kopurua 11.921.900koa da, %4’8ko hazkundea eta gastu totalaren %4ko hazkundea suposatzen duena. Datu hauek Mexikok bizi ari duen berreskuratzea eta hazkundearen islada dira, eta lan egin beharreko lehentasunezko merkatuan bihurtzen dute.

Mexikarrentzat, Espainiak jomuga desiragarria izaten jarraitzen du, hirugarren postuan egonik bere lehentasunen rankingean. Hauxe,  faktore bereizgarri batzuk direla eta, hala nola: aireko konexio onak, komuneko hizkuntza, bi herrialdeen arteko harreman ekonomiko, kultural eta odoleko lotura sendoak, Espainiako irudiaren aintzatespen eta balorazio handia, eta espainiar eskaintza turistikoaren aberastasuna, dibertsitatea eta kalitatea, ostatu eskaintza zabala eta zerbitzu osagarriak dituena.

Azkeneko urteetan, gure herrialdea bisitatu duten turista mexikarren kopuruak pixkanaka gorantz egin du. FRONTURen (INE) datuei erreparatuz, 2017an, 451.893 bidaiatu zuten Espainiara, %22,12a. Eta egindako gastuari dagokienez, EGATURen (INE) datuen arabera, 2017an totala 1.153.850.000 €-koa izan zen, %12 handiagoa. Eguneroko batez besteko gastua 209€-koa da eta pertsona bakoitzeko batez besteko gastua 2.497€-koa.

Igoera hau Nafarroara ere estrapolatu daiteke, non turista mexikarren bisitak %4,6an igo ziren 2016arekin alderatuz, Informazio Turistikoaren Bulegoen sareak bildutako datuen arabera, eta aurtengo 2018an, joera hau mantentzen ari da. Erromes mexikarrei dagokienean, 2017an, 475 erromesek Orreagan zigilatu zuten haien txartela, 2016an baino %42 gehiago.