Acciones promocionales


04 abu. 17

Nafarroako Turismo Bulegoetan uztailean artatutako kontsulten % 25,5 nazioarteko turistenak izan ziren

Nafarroako Turismo Bulegoen Sareak turisten eta txangozaleen 56.354 kontsulta artatu zituen guztira uztailean. Iruñeko bulegoak izan zituen bisita gehien, uztaileko guztizko kontsulten % 36,98arekin.



Nafarroako Turismo Bulegoen Sareanjasotako estatuko eta nazioarteko turista eta txangozaleen kontsulta presentzialak 56.354 izan ziren guztira uztailean, eta kontsulta horietatik 41.981 (% 74,5) estatuko bisitarienak izan ziren eta 14.373 (% 25,5), aldiz, nazioarteko bisitarienak.

Aurreko hilabetean, Iruñeko bulegoak izan zituen bisitari gehien, guztizkoaren % 36,98 bilduta, atzetik Orreaga eta Erriberri zituela (% 11,09 eta % 10,40, hurrenez hurren). Turisten jatorriari dagokionez, estutukoak batez ere Iruñeko, Erriberriko eta Orreagako informazioguneetara hurbildu ziren (% 29,80, % 11,64 eta % 9,62, hurrenez hurren), eta nazioarteko kontsultak ere hiru bulego horietan kontzentratu ziren, baina ordena honetan: Iruñea (% 57,94), Orreaga (% 15,37) eta Erriberri (% 6,78).

Bestalde, hiru bulegok nabarmen gehitu dute bisitarien kopurua uztailean 2016arekin alderatuta, estatuko zein atzerriko bisitariei dagokienez. Bertizko, Erriberriko eta Orreagako bulegoak dira (% 23, % 15 eta % 14,85, hurrenez hurren).

Kontsulten gorakada txikia urtarriletik

Urteko lehenengo zazpi hilabeteetan, Nafarroako Turismo Bulegoen Sarean artatutako eskaerek gora egiten jarraitu dute, bulegoek 2017ko uztailaren 31ra arte bildutako datuek adierazten dutenez. Gorakada hori nabarmenagoa izan da bisitari atzerritarren artean estutuko bisitarien artean baino (% 1,38 eta % 0,98, hurrenez hurren, 2016arekin alderatuta). Horrela, 2017ko urtarriletik uztailera egindako informazio-eskaerak 228.524 izan dira (2016ko aldi berean baino 2.434 gehiago), hau da, % 1,08ko hazkundea 2016ko datuen gain.

Uztaileko 31ra arte, Iruñeko, Erriberriko eta Orreagako bulegoek jaso zituzten bisitari gehien. Iruñeak bisitarien guztizkoaren % 31,29 jaso zuen; Erriberrik % 12,64 eta Orreagak % 10,55. Estatuko turistek Iruñeko, Erriberriko eta Tuterako bulegoak bisitatu zituzten batez ere, eta bisitari atzerritarrek, aldiz, Iruñekoa, Orreagakoa eta Lizarrakoa.

Nafarroako baliabide turistiko nagusiak

Nafarroako zenbait baliabide turistikoren kudeatzaileek emandako datuen arabera, Erriberriko Errege Jauregia eta Zugarramurdiko Kobazuloak izan dira Nafarroan bisita gehien izan dituzten helmugak, guztira 24.246 eta 17.365 bisitarirekin, hurrenez hurren. Hirugarren lekuan Urederra ibaiaren Iturburua dugu, 14.245 bisitarekin. Atzetik Xabierko Gaztelua (9.004), Iruñeko Andre Mari Katedrala (5.831) eta Sorginen Museoa (5.429) ditugu.