Lanbide arloa

Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek 2016-2019 “Ederbidea” proiektua abiarazi dute; garraio iraunkorreko ekimen bat da, mugaz haraindiko lankidetzakoa, joan-etorrietan bizikletaren erabilera bultzatzekoa, bai egunerokoan bai turismoaren arloan.

“Bide eder” horrek Iruña, Donostia eta Lapurdiko hiriburua lotuko ditu 240 kilometro inguruko bizikleta-bidexka baten bidez –haietako 90 inguru, sortu berriak–. Eta, halaber, bizikleta bultzatzeko politika komun bat garatzeko aukera emanen du hala aisialdiko eta turismoko alderdian nola eguneroko joan-etorrietan.

Hona hemen helburu batzuk: isurketa kutsagarriak murriztea eta aurrera egitea garraioaren iraunkortasunean, zirkulazioa arintzea, herritarren osasuna hobetzea eta turismo arloko produktu komun bat sortzea.

Helburu horretarako, hainbat jarduketa eginen dira: mugikortasun-jarduketak (seinaleak, hiriko joan-etorrietan bizikletaren erabilera areagotzeko neurriak, trukatze teknikoak); mugitzeko ohituren gaineko sentsibilizazio- eta prestakuntza-lanak (ekitaldiak, ibilbideko gidak); eta zerbitzuen sustapena (alokairua, konponketa, transfer zerbitzuak, eta abar).

Bizikletaz mugitzeko 2016-2019 garraio iraunkorreko planak 9,4 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu guztira, eta joan den maiatzean 6,1 milioi euroko laguntza jaso zuen Poctefa-Interreg programaren aldetik (%65 Europaren ekarpena da), Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bitartez.

 

Mapa descargable
Folleto proyecto Ederbidea (castellano), (euskera), (francés)

Hona hemen proiektuaren bazkideak: Nafarroako Gobernua; Pirinio Atlantikoen Departamendua; Gipuzkoako Foru Aldundia; Donibane Lohitzune, Hendaia, BiarritzIrun eta Imozko udalak; Hego Lapurdiko Hirigunea; Cederna Garalur elkarteaPlazaola Turismo Partzuergoa eta Baztan Bidasoa Turismo Elkargoa.

Ederbideari esker, hiru hiriburuak konektaturik egonen dira bizikletaz ibiltzeko prestatuta dagoen 238 kilometroko sare baten bitartez. Gaur egun, mugaz haraindiko lurraldeak 132 kilometro ditu. Ederbideak jarraitutasuna eta konektibitatea erraztuko ditu beste 90 kilometro eginez; haietarik, 46 bide ziklistetatik (bizikletetarako soilik) edo bide berdeetatik joanen dira (motorrik gabeko erabileretarako: oinezkoak, ziklistak, patinatzaileak, mugikortasun urriko pertsonak) eta gainerako 44ak ibilgailu motordunetarako intentsitate gutxiko bideetatik.

INTERREG POCTEFA

Interreg V A Espainia-Frantzia-Andorra (Poctefa) 2014-2020 programak Espainia, Frantzia eta Andorrako muga-lurraldearen garapen iraunkorra bultzatzen du mugaz haraindiko lankidetzaren bitartez. Lurraldeko garapen-aldeak gutxitzen lagundu, eta indarrak batzen ditu lurraldearen garapen iraunkorra eta hura osatzen duten eskualdeen kohesioa lortze aldera. Europar Batasunak parte hartzen du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du hein batean.







BERRIAK

30/11/2017 Mugikortasun iraunkorrari eta bizikletaren bidezkoari buruzko mugaz gaindiko 1. jardunaldia
07/08/2017 2017ko Abuztuaren Newsletter
08/06/2017 1ª Ederbia Zikloturista 2017, ekainaren 24an sunbillatik
26/05/2017 Uitziko Tunela berriro Zabalik
28/04/2017 Ederbidea, bizikleta bidezko garraio jasangarriaren proiektua, Zaragozan aurkeztu da
10/06/2016 Ederbidea martxan