Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Zergatik Nafarroa

Lur Anitza

Nafarroa aniztasunaren lurraldea da.  Mendeetan zehar herri eta izaera anitzak itxuratu dituen paisaiek, kontrastez beterikoek, tradizio anitzek, klima anitzek eta labore anitzek ematen diote erresumari aniztasuna.  Aniztasuna, zentzumenak nahasten diren lekuan.

Laztandu Pirinioetako silueta berde eta malkartsua eta begiratu nola izurtzen den, nola lausotzen den Erriberako lugorriaren profil leunerantz hurbildu ahala.

Entzun iparraldeko mendietatik jaisten den urdin lasaia, hegoaldeko laranja koloreko lautadaren libertatea edo gure geografian ugari-ugari diren monasterio eta jauregietako horma sendoen xuxurla.   

Antzeman Donejakue bideak helarazten duen tradizioz eta ahaleginez beteriko usaina Nafarroako tartean, Orreaga bazter legendazkotik bideari agur esaten dion Viana hiri nobleraino.     

Dastatu festaren koloreak: zuria eta gorria nagusi dira Sanferminetan zein udako herri ospakizunetan.

Ez ezkutatu begien bistatik lur honetako gastronomia oparoa: haragi gozo-gozoak eta Erriberako baratzearen barazki zaporetsuak, hori dena bertako ardoek lagunduta.

Utzi bertako jendearen izaerak zu liluratzen: lasaia eta barnerakoia, iparraldean, eta alaia eta zalapartatsua, hegoaldean.

Nafarroa, kontraste handiak aurkitzeko bidean jarriko zaituen erregio txikia.  Aniztasun osoa sentitzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Nafarroa aurkitzeko arrazoiak