Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
Nafarroak antzinako zaporea eskaintzen die bisitariei; izan ere, otorduak gizarte gertakari bihurtzen dituen sukaldaritzako tradizioa gordetzen jakin da.
Herriko sukaldaritzak nafar paisaiak eskaintzen dituen produktu guztiak ditu hornigai. Sukaldaritza establezimenduek nazioarteko mailako ospea lortu dute, tradizioaren eta sukaldaritza berriaren arteko oreka baten bidez, eta, noski, lehengaien kalitate gorenekoari esker.
Eta Nafarroako sukaldaritza osatzearren, zer hobe bertako ardo beltz, gorri eta zuriak baino? Nafarroako eta Errioxako jatorrizko deituraren bermea ematen diete.
Utzi baratzeko gozamenek zu seduzitzen: zainzuriak, alkatxofak, kardoa, pikillo piperrak edo "potxa" motako babarrunak. Gozatu ajoarrieroa, txuletak eta haragi erreak. Eta ez joan postreak dastatu gabe: gazta, mamia, kanutilloak eta esne-torradak.
Iruñean, oso errotuta dago otordu nagusien aurretik "pintxoak hartzera" joateko ohitura. Miniatura-sukaldaritza zoragarri hori alde zaharrean ezezik gainerako auzoetan ere gozatu daiteke. Ostatu gehienek eskaintzen dituzte ahosabai zorrotzenak ere asebetetzeko moduko gozamenak: pintxo tradizionaletatik bertako produktuen oinarritutako pintxo sofistikatuenetara. Hori egiaztatu ahal izateko, Pintxoaren Astea etortzea da onena. Apiril-maiatz inguruan egiten da, Nafarroako hainbat lekutan, eta aukera ezin hobea da irudimenezko artisau fin horien proposamen berritzaileenak gozatzeko.