Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Zergatik Nafarroa

Nafarroa, maila ona

Gustura egoten da Nafarroan. Nafarroak bizi kalitateko adierazle onenetarikoak ditu, eta bidaiariak milaka gauzatan antzeman dezake hori: herri eta hirien ezaugarri den estetika zaindua, batetik, eta, bestetik, herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak.  

Iruñeak hiru unibertsitate ditu, mundu osoko ikasleei tituluak emateaz gain, ikerketa eta kongresuak ere bultzatzen dituztenak.  

Nafarroako ospitale sistemak ospe handia lortu du eta osasun erreferentzia bilakatu da nazioarteko mailan.  
Nafarroa, gainera, bere natur ondare oparoarekin bat bizi da. Ingurumenarekiko begirunea herritarren, erakundeen eta enpresen ardura da. Horren froga da energia alternatiboen gorakada eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala sortu izana.  Beste hainbat zentro teknologiko garrantzitsu ditu, Nafarroako berrikuntza eta garapena bultzatzen dituztenak. 

Bisitaren osagarri gisa, kultur eskaintza anitza zein ondare historiko eta artistiko oparoa daude.  Nafarroa biztanle bakoitzeko espazio eszeniko gehien (BALUARTE, Gayarre antzokia eta beste kultur azpiegitura batzuk) duen erkidegoetako bat da, eta jendeak inon ez du gehiago inbertitzen kultur jadueretan Nafarroan baino.  

Nafarroako erresuman ongi egoten da... eta etortzen denari ere ongi etorriko zaio bisita. 
Nafarroa aurkitzeko arrazoiak