Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Carrusel de imágenes presentando Navarra

Zergatik nafarroa

Historiaz blaiko bideak

Bideak komunikaziorako dira, eta historia sortu eta tradizioak sustatzen dituzte. Nafarroako erresumako bide bat aipatu beharko bagenu, Donejakue bidea aipatuko genuke, arrastoak utzi dituena Nafarroko ohituretan eta arte ondarean betiko. Nafarroa atea da, Frantziatik, eta gurutzebidea, Frantziako bidearen bi atalek (bata, Orreagatik, eta bestea, Zangozatik) bat egiten dutelako Garesen. Hortik, Lizarrara jotzen du bideak, eta, gero, Vianan, Nafarroatik ateratzen da.

Mende eta mendeetako tradizioa duten beste bide batzuk galtzada erromatarrak dira. Egoera onean daude oraindik Ziraukikoa eta Belatekoa. Nafarroak ibilbide labur zein luzeko makina bat bidexka ere eskaintzen ditu. Horietako batzuek basoak zeharkatu, urtegiak inguratu edo milurteko kobazuloak lotzen dituzte. Beste batzuek trikuharrietara hurbildu, errekak gurutzatu edo antzinako trenbideetako trazatuei jarraitzen diete. Azken horien adibideak Plazaolako eta El Tarazonica izeneko bide berdeak dira.

Erronkariko ibarretik beste bide batzuk abiatzen dira: errege ardibidea. Artaldeak Pirinioetako larreetatik Ebroren ibaiertzera eramaten zituen transhumantziaren aztarna da. Almadiazainek ere egin zuten bide hori, urte eta urteetan, ibaitik, egurra Nafarroako iparraldetik hegoaldera garraiatzeko ofizio gogorrean arituz.

Eta hiriburuan, Iruñean, tradizioz eta jaieraz betetako bide bizia: entzierroa. Zortzi ehun metro dira, eta, uztailaren 7tik 14ra, zezenen aurrean korritzen dituzte ausartenek, mundu mailan ospetsu-ospetsuak diren Sanferminetan.

Nafarroa aurkitzeko arrazoiak