Mapa interaktiboa
Ikusi Nafarroaren kokapen mapa
Festa guztien 'festa' Iruñean izaten da. Uztailaren 6ko txupinazoarekin, Sanferminak hasten dira, eta kaleak bete egiten dira: anaitasun sentsazioa hedatzen da, kaos alai eta umoretsuaren erdian. Gainera, urte osoan zehar, hamaika ospakizun izaten dira Nafarroako geografia osotik. Iparraldeko festetan, dantzek eta herri kiroleko erakustaldiek betetzen dituzte kaleak. Hegoaldekoetan, aldiz, bigantxak dira protagonistak, eta gorria eta zuria nabarmentzen dira ospakizun guztietan.
Horrelakok dira eta horrela bizitzen dira festak Nafarroako erresuman. Ospakizunek lur honetako ohituretan parte hartzeko gonbita luzatzen digute.