
Abuztuaren azken igandean Artzai Eguna ospatzen da Uharte-Arakilen, Altsasutik minutu gutxira. Artzainen bizimoduaren omenez egiten den giro handiko festa bat da.
Egun osoan zehar ekitaldi anitz burutzen dira eta milaka bisitari hara hurbiltzen dira. Jarduera askoren artean, artzain txakurren lehiaketa, ardi haragien gisatuak edo ardien motzaldia gailentzen dira.
Era berean, tradizioko ardi gazta nola egiten den ikus daiteke, talde folklorikoen emanaldiak entzun daitezke eta ohiko artisautza azoka bisitatu.
Bestalde, aizkoraz baliatuz enborrak mozten dituzten aizkolariak eta harri-jasotzaileak edota esku-pilota partiduak aipatu beharrekoak dira, hauek guztiek bisitariari herri-kirolak bere baitan gordetzen duen tradizioaren zerizana erakusten diote eta.
*Fechas y horarios orientativos. Se aconseja confirmar con la entidad responsable.
Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak