Jauzi nabigazioa eta joan edukira
Imágenes presentando Navarra

Antolatu bidaia

  • Plazaolaren Natur Bidea

    Plazaolaren Natur Bidea

    Plazaolaren Natur Bidea

    Plazaolaren Natur Bidea


» Argazki guztiak ikusi

Plazaolaren Natur Bidea

Herria: LEKUNBERRI (31870)

Helbidea: Estacion de ferrocarril de Lekunberri

Zonaldea: Pirinioak

Esteka interesgarriak:

www.plazaola.org

www.viasverdes.com

Telefonoak: 948507204 - 948507205

1914tik 1953ra, Iruñea Donostiarekin lotu zuen lehenbiziko trenbidearen kilometro batzuk egokitu ditu Plazaolaren Natur Bideak. Inguru horretako Turismo eta Informazio Bulegoa Lekunberriko geltoki zaharberrituan dago. Herria Iruñetik 34 kilometrora dago. Bagoi txikia bisitatzen baduzu, Plazaolaren egun handi haietara joanen zaizu gogoa, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako testu ederren bidez.

Geltokitik, eta Uitziko tunela egokitu ondoren (2.680 metro), etenik gabe egiten ahal da Lekunberri eta Andoain (Gipuzkoa) lotzen dituen 38 kilometroko ibilbidea. Leitzatik iragan, eta 14 tunel txiki zeharkatzen ditu bideak, horiek ere ederki egokiturik. Geltokitik ateratzen da Iruñerantz doan eta Mugiro inguruan bukatzen den 2 kilometroko tartearen zati bat ere.

Natur Bidea oinez, txirrindulaz edo zaldiz egin daiteke, ez da aldapa pikorik eta era askotako paisaiak zeharkatzen ditu, den-denak berdeak.


Kokapena:


Cuaderno de viaje

Bidaiako koadernoak interesgarriak zaizkizun edukiak pilatu eta dokumentu bat sortzeko aukera ematen dizu; gero, gorde edo inprimatzeko aukera ere izanen duzu.

Partekatu

  • Gehitu informazioa zure koadernoan



Zure txanda da: esaguzu zer pentsatzen duzun
Sartu hemen zure iritziak, argazkiak eta bideoak

blog comments powered by Disqus