Antolatu bidaia

Oreinak Lesakenean

Agroturismo

Meteorologia

Zinez bitxia da oreinen ustiategi estentsibo hori, Gorriztaranen, Leitzako herrigunetik 3 bat kilometrora eta Iruñetik ordu erdira. Baserriz, mendiz eta larrainez inguratuta dago 20 hektareako eremu hori, animalia horien bizimodua ezagutzeko ezin aproposagoa.
 
Urrian eta azaroaren hasieran, ikuskizun paregabea eskaintzen du naturak, oreinaren araldiarekin bat: marrualdia. Maiatz eta ekainean, erditzeak izaten dira eremu zuhaiztu eta menditsuenean; astebete geroago jaitsiko dira belardira oreinkumeak. Otsail eta martxoan, adarrak erori, eta, abuzturako, berriak sortuko zaizkie erabat, handiagoak. Horrela, emeak erakartzeko prest daude berriro harrak, marrualdi berrian, bizi-zikloa osatuta.
 
Hurbilduz gero, adarren erakusketa eta tratamendu-eskorta ikusi ahalko dituzu, eta bazka eman ahalko diezu orein emeei, sare-begietatik; oso gogoko dute ogia eskutik jatea.
Bi landa-etxe (Lesakenea I eta Lesakenea II) eskaintzen ditu nekazal turismoko alojamendu honek, esperientzia paregabe eta osoa izan dezazun: ardurak baztertu, eta bat egitea natura-ingurunearekin. Plazaolako Bide Berdetik ibiltzeko edo mendi gozoak, hala nola Aizan, Ezkurra eta Zuparrobi (1.000 metrotik gorakoak), igotzeko abiapuntua izan daiteke tokia. Oskarbi egonez gero, Pirinioetako gailur batzuk, eta Kantauri itsasoa ere, ikusi ahalko dituzu haietatik. Toki pribilegiatua da Lesakenea, zalantza-izpirik gabe.

Ba al zenekien...?

Los ciervos conviven con una exposición de esculturas de hierro de gran tamaño que representan escenas de distintos tipos de deporte rural.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: concertar con antelación.

PREZIOAK

Precio entrada:3,00 €

Oharrak:niños hasta 4 años, gratis. Grupo mínimo para realizarse la actividad, 5 personas.

Bisita gidatua

Deskripzioa: incluída en el precio de la entrada.

Bisitaren prezioa: 3€. Niños hasta 4 años, gratis. Grupo mínimo para realizar la visita, 5 personas (mayores de 4 años).

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

Reserva online