Antolatu bidaia

Granja-escuela Ultzama

Naturaren interpretazio guneak / Baserri-eskola

Meteorologia


Ultzamako granja eskola Lizason dago; Ultzamako herrixka pintoresko bat da, Iruñetik oso hurbil, eta oso bisita erakargarria proposatzen digu, batez ere txikientzat.

 

Lehenbizi oilategia bistatzen da, ea gero baratzeko laboreak. Jarraian bordara joanen gara, bertan Antonio astoa, ardiak, Peggy eta Chan txerriak eta Flandesko Erraldoia arrazako untxiak baitaude, munduko handienak; haien guztien nondik norakoen berri emanen digute hantxe. Belardian, bestalde, poneyak, behorra, antzara txinatarrak Pili astemea eta Dexter behiak daude bazkatzen; haiek ikusteko, ukitzeko eta elikatzeko aukera izanen dute haurrek, eta, nahi badute, ogi lehorra eta fruta ekartzen ahal dute haiei emateko.

 

Eta bukatzeko, Ultzamako gaztanbera ospetsua egiteko prozesu tradizionala eta gaurkoa erakutsiko digute, eta horren txupito gozo bat dastatzeko aukera izanen da; gainera, hala nahi izanez gero, bertako dendako oroigarri bat ere eraman dezakegu, granjako produktuak nahiz bertako artisau-lanak saltzen baitituzte bertan.

 

Ultzamako granja eskola irabazi-asmorik gabeko fundazio gisa kudeatzen da, gizarteratzea eta iraunkortasuna bultzatzen dituena; hori dela-eta, bertan bildutako dirua gizartetik kanpo gelditzeko arriskua edo desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzera bideratzen da.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada.

PREZIOAK

Precio entrada:5,00 €

Oharrak:menores de 12 años, 3€. Menores de 1 año, gratis.

Bisita gidatua

Deskripzioa: es necesario concertar la visita con antelación,  a través de la web o del teléfono. La duración aproximada de la visita es de 1h 30min más 30 minutos de taller para aprender a hacer cuajada.

Bisitaren prezioa:

  • Menores de 12 años, 3€.
  • Menores de 1 año, gratis.
  • Grupos máximo 25 personas

Oharrak

Posibilidad de venta directa, de recoger los productos de la huerta y degustarlos.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da