Antolatu bidaia

Club de Golf Ulzama

Actividades deportivas y culturales

Multimedia

Ultzama Golf Kluba
Ultzama Golf Kluba
Gustatuko al litzaizuke ametsezko paisaiaz gozatzea gogoko duzun kirolari uko egin gabe?, edo gustatuko al litzaizuke mila urteko oihan batez inguratua egotea swing bat egiten duzun bitartean? Golfean aritzea gogokoa baduzu eta Nafarroako ipar-mendebalak turismoarentzat dituen gauza erakargarriak beste ikuspegi batetik ikusi nahi badituzu, zatoz Ultzama ibarreko golf klubera. Zure abilezia neurtzeko parada izanen duzu 18 zuloko zirkuituan. Ibilbide horretan, ezker-eskuin ageri dira ehunka urteko haritz sendoak. Gainera, leku ezin hobea da ondoan dagoen Orgiko hariztira joateko edo, bestela, ibarrean harat-honat dauden herriak bisitatzeko.

Ultzama Golf Kluba Iruñetik 24 kilometrora dago, Nafarroako ipar-mendebaldean. Inguru horretako paisaiak itxura gozoa, belar-soro berdeak eta ehunka urteko oihanak eskaintzen ditu; azken buruan, leku ezin egokiagoa da kirol horretaz gozatu bidenabar naturarekin harremanetan sartzeko.

1963koa da Ultzaman golf kluba sortzeko ideia. Zehazki, Gerendiain eta Eltso arteko hariztian kokatu zen. Hainbat familiak lursail horiek errentan hartu zizkioten ibarrari ehun urterako. Diotenez, klubeko etxea Espainiako gizarte-txaletik politenetakoa da.

Hasierako urte haietatik istorio politak gelditu dira. Gaur egun, gurdi elektrikoak eta buggiak erabiltzen dira, baina garai hartan bazkideek caddien zerbitzua eskatzen zuten. Klubaren inguruan dauden herrietako mutilak arduratzen ziren poltsak eramateaz eta, ordainez, 4tik 25 pezetara bitarte kobratzen zuten, garai hartako pezetetan, alegia.

40 urteko historian, Ultzama Golf Klubean ekitaldi nabarmenak egin dira, bai Espainiakoak bai nazioartekoak. 2004ko Europako txapelketa (emakumezkoentzat) izan zen nabarmenetako bat, eta Carlota Ciganda nafar golf-jokalaria atera zen garaile.

Zirkuitua
Zelaia 1965ean zabaldu zen eta Javier Arana arkitektoak diseinatu zuen hasierako trazatua, hots, Espainiako golf zelai diseinatzailerik ospetsuenak. Gero, beste zulo batzuk egin zitzaizkion, harik eta gaur egun ibilbidean dauden 18ak osatu arte.

Zirkuitu osoan dauden haritzek jokalarien abilezia neurtzeko parada ematen dute. Horrexek ematen dio berezitasuna. Aurreneko bederatzi zuloak teknikoagoak dira, eta kaleak hartu behar dira emaitza ona lortuko bada. Beste bederatziek kale zabalagoak dituzte eta horrek jokalarien jokoa errazten du. Ibilbidea gogorregia ez bada ere, kasu egin beharko diozu 4. zuloari, trebeziaz saihestu beharko baituzu hantxe dagoen lakua.

Ultzamako Golfetik 4 kilometrora, Lizason, "Pitch and Putt" zelai bat sortu da. Golf modalitate horretan zuloak laburragoak dira, 40tik 120 metrora bitartekoak, eta denak par 3koak.

Ultzama
Ultzamako bazterrak eder ederrak dira eta aukera izanen duzu turismoaren aldetik balio handia duten lekuak ezagutzeko, esaterako, Orgiko Oihana. Zehazki, 4.000 urteko hariztia da, baditu 50etik gora zuhaitz, landare eta zuhaixka espezie, bai eta 40 hegazti klase ere. Inguru horretako herriez gozatzeko parada ere izanen duzu: Zenotz, Eltso eta Gerendiain. Etxe handi ederrak dituzte, armarridunak. Halaber, merezi du Auza ikustea, hots, errekaz bi aldeetan lerrokatutako etxeek osatzen duten herri xarmanta. Ez zaitez joan inguru honetako sukaldaritza dastatu gabe. Hortxe daude haragiak, zizak eta gaztanbera, denak ahogozatzeko modukoak.
[+ ikusi fitxa osoa]

JARDUERAK

  • Golfa (Pirinioak)

Oharrak

**Horario: de lunes a viernes, de 9:00 a 21:00. Sábados, domingos y festivos, de 08:00 a 21:00 **Imprescindible estar federado.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da