Antolatu bidaia

Bidasoaren natur bidea

Bide berdeak

Multimedia

Vía junto al río Bidasoa
Ciclistas vía verde Bidasoa
Caminantes vía verde Bidasoa

Eguraldia

Vía junto al río Bidasoa Bidasoako trenbidea 1898an sortu zen, meatzaritzako tren gisa; Irun eta Endarlatsako meatzeak lotzen zituen. 1916an Elizondoraino luzatu zen linea hori, bidaiari-tren bilakaturik. Bidea, orain erabili gabea, bide berde bilakatu da. Guztira 35 kilometro dira Legasatik Endarlatsara, Bidasoa ibaia bidelagun dela. Ibilbidean zehar paisaia ikusgarriak ikusiko ditugu: han-hemenka baserriak dituzten zelai berdeak, tunel pintoreskoak, herri tipikoak eta, baita ere, atzendutako bunker bat edo beste. Oinez edo bizikletaz, beti izanen da bide erraza eta atsegina, profil kasik lau-laua duena.

Tren Txikito esaten zitzaion bere trenbidearen zabalerarengatik (0,92 m), eta 1950eko hamarkadan ingelesek bere meategi-zentroa lehen aldiz antolatu zuten baserrien auzoraino egin zuen bere azken bidaia. Gaur egun, Bidasoa ibaiari jarraitzen dion paseo luzea da.

Bidea Oieregi herrian, Bertiz Natur Parkearen ondoan, hasten da bere lehenengo tartean etxetzarrez inguratuta dagoen Legasako plaza ederreraino iristeko.

Bidea Legasako plaza ederrean hasten da, etxetzarrez inguratua. Gero bat egiten du Bidasoa ibaiarekin, zuhaizti sarri bat ondoan duela, Donezteberaino. Tarte horretan ibilgailu motordunak eta ganadua ibiltzen dira askotan; beraz, kontuz ibili hor. Sunbillara iritsi baino lehen, baso sarriak inguratutako 3 tunel zeharkatzen ditu bideak.

Bera herrirako norabidean, eta N-121-A errepidearen paraleloan, Igantziko eta Lesakako tren-geltokietan zehar igarotzen da, arrastorik gelditzen ez bada ere. Eremu horretan gerra zibilaren bunker bat dago. Berako alde zahar ederra da nabarmentzekoa, trenbideari bidea zabaltzen diona ibaiaren eta Pirinioetako hegal malkartsuen artean, Endarlatsaraino.
[+ ikusi fitxa osoa]

Ba al zenekien...?

Bide berde honen ibilbidea "Ederbidea" proiektuaren eta Norvegiako Ipar Lurmuturretik abiatu eta Portugaleko hegoalderaino iritsiko den Eurovelo ibilbide sarearen 1. ibilbidearen, "Atlantikoko Kostaren Bidea" delakoaren, parte dela?

Kokapena

Oharrak

Tuneletatik igarotzean kopeta-argiak edo eskuargiak erabiltzea gomendatzen da.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da