Antolatu bidaia

Donejakue bidea Jakatik. Elotik Garesera

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

La Valdorba
Eunate
Valdizarbe
La Valdorba
Eloko karriketan barna ibilita, bideak garai bateko gaztelua zegoen muinoa inguratzen du eta herritik ateratzen da pista batetik behera. Makal handiz zainduta dagoen Elorz ibaira doa. Ertzera iritsita, landarediak itzala emandako bide eder batetik jarraituko dugu tarte batean, zubi bateraino. Han ibaiaren beste aldera igaroko gara. Berriz ere pista batetik ibiliz, bideak gora egiten du soroen artean, mendiko magalaren eta landutako larreen arteko mugaren bila. Gorago, mendian, Diablozulo izeneko amildegi basatiaren sakana irekitzen da. Bidexka batetik ibiliz, harrobi utzi baten azpitik igaro eta Iharnotz herrira iritsiko gara.

Iharnotz elizaren ondotik pasa eta hilerriko bide asfaltatua jarraituko dugu. Hemendik aitzinera eta Tiebas herrira iritsi arte, bidea Alaitz mendiaren magaletik doa, landutako soroen mugaren hurbiletik. Gure bidetik gertu, Pirinioetako urak doaz Nafarroako Ubidean barrena. Hurbileko paisaian Iruñerria eta hirigunea dira nagusi.

Bidexka batetik, gehienetan, eta pista tarte labur batzuetatik, besteetan, belardiak eta berritzen ari diren basoak dituen hegaletan aurrera eginez, Otano eta Ezperun herri txikietatik doa bidea. Azkeneko herri hori bertan behera utzitako harrobi baten azpian dago. Bidea Gerendiainen sartzen da, poliki eta arreta bereziz zaindutako herrian. Gerendiainetik lekutzean, bidea utzitako harrobi baten azpian igarotzen da. Artadian sarturik, horma-bular bat inguratzen da, bidexka atsegin batetik. Ikuspegian ditugu beti Iruñerriko labore-lur emankorrak.

Bidea lotzen zaio Tiebaseko errepidera jaisten den pista bati, hain zuzen ere, gaztelu baten hondakinen azpian. Herriaren gainetik Alaizko harrobiak ikusten dira. Bideak herria gurutzatzen du eta ateratzean futbol zelaira doan errepidea hartzen du. Gero, artadi eta abariztietan barrena autopistaren bila doa, eta horren ondotik jarraitzen du tarte zabal batez. Lotune baten ondoan, autopistaraino jaitsi eta zeharkatzen du lurpeko bi pasabideei esker. Berriz ere landan, pista batetik pinudi bat zeharkatu eta garai bateko militarren kuartel bat inguratzen du.

Muru Artederretara iritsita, lurpetik igaroko dugu trenbidea. Herritik ateratakoan, hegoaldera doan errepidetik, asfaltozko pista hasten da, ordokian zehar eta zuzen-zuzen, Olkotz herrira doana. Bideak herria inguratzen du eta lurrezko pista batetik behera egiten du. Ibarrean zehar, muinoz muino eta bizkarrez bizkar ibiliko gara, altuera pixkana-pixkana galduta. Barreiatutako herrien ikuspegi zoragarria daukagu: Añorbe, Ukar, Tirapu... Hondarrean, Robo ibaiaren ibilbide bihurria antzematen da. Bidelagun izanen dugu Gareseraino. Bertan bat eginen dugu Orreagatik datorren bidearekin.


Bidexka tarte baten ondoren, pistak behera egiten du ibarraren hondoraino nekazaritzako pista batetik barna. Han, Robo ibaia gurutzatu eta ezkerreko ertzetik jarraituko dio Añorbeko errepideraino. Bide batetik jarraituko du, betiere ibaitik gertu. Lehenbiziko txaletek iragarriko digute Eneritz herrira iritsiak garela. Herri honen alde zaharra igaro eta bide eroso batetik ibarraren hondoan zehar ibiltzen jarraituko dugu. Eunateko Andre Mariaren eliza erromanikoa ikusteko moduan dagoela, bidea elizara zuzen doan bidexkara desbideratzen da. Hemendik norabide horretantxe jarraitzen du eta, aurrerago, Robo ibaia eta errepidea gainditu eta Obanos herrirantz doa, ibarraren hondoa utzita eta hilerriaren ondotik igarota. Obanos herriaren kanpoaldeko karriketan ibili eta berriz ere errepidera jaisten da. Azkenean, pista batetik jarraituta, Garesen bukatuko dugu etapa
De nuevo en el campo, por una pista se atraviesa un pinar y se rodea el recinto de un antiguo cuartel militar. En Muruarte se salvan las vías del tren y nada más salir del casco urbano, por la carretera que va hacia el sur, se sigue una pista asfaltada que, de forma directa y por terreno llano, se dirige a Olcoz. El camino bordea el pueblo y sigue por una pista de tierra en descenso. Pronto se va perdiendo altura y se obtienen magníficas vistas sobre los pueblos diseminados de Añorbe, Úcar, Tirapu, etc. Al fondo discurre el sinuoso trazado del río Robo, que nos acompañará hasta Puente la Reina.

Cruzamos una regata y seguimos por su margen izquierda hasta cruzar la carretera de Añorbe. Continúa por un camino, siempre cerca del cauce del río. Los primeros chalets nos anuncian la llegada a Enériz. Atravesamos su casco urbano y por una cómoda pista seguimos recorriendo el fondo del valle. A la vista de la bella y original iglesia románica de Santa María de Eunate, el camino se desvía por una senda que se dirige directamente a ella. Desde aquí prosigue un trecho en la misma dirección para, más adelante, cruzar el río Robo y la carretera y por una pista llegar a Obanos. Callejea Obanos por su periferia y vuelve a bajar a la carretera para concluir la etapa en Puente la Reina.
[+ ikusi fitxa osoa]

Hasiera: Monreal

Bukaera: Puente la Reina

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Iturria
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

¿Qué ver y qué hacer al terminar la etapa?

- Bodegas Sarría, cata.
- Visitar la Iglesia de Santa María de Eunate.
- Visita guiada de Puente la Reina: abiertas las iglesias del Crucifijo, Santiago y en verano San Pedro. Consultar en la oficina de turismo (948 34 13 01).
- Darse un baño en las piscinas (abiertas del 15 de junio al 15 de septiembre.Jueves y viernes pote y pintxo 2€ en diferentes bares de la localidad.
- Bendición al peregrino: Iglesia del Crucifijo (del 11 de julio al 31 de agosto): adoración, lavatorio de pies y bendición del peregrino a las 18:45h.
- Misa en la Iglesia de Santiago a las 10:00 y 19:30 de lunes a sábados. Domingos y festivos a las 12:00 y a las 19:30.
- Vinoteca de Puente la Reina.


Otros datos de interés:

- Para consultar información: Oficina de turismo de Puente la Reina (948 341 301)
- Para sellar la credencial: Albergue de peregrinos y oficina de turismo.

Nola iritsi eta mugitu

Desde Pamplona tomar la A-21, desviarse en la salida 16 y continuar por la carretera NA 2420 hasta Monreal.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Bidexka tematikoa *Donejakue bidea
  • Luzera 30,4
  • Zailtasuna Erdi
  • Desnibela 263 m
  • Egokia hauentzat: Bizikletaz