Antolatu bidaia

Aragoiko adarreko etapak. 1. Etapa: Artiedatik Zangozara

Senderismoa

Multimedia

Monasterio de Leyre
Monasterio de Leyre
Javier
Sangüesa
Monasterio de Leyre
Artiedatik bidea pixkana-pixkana jaisten da errepidetik, eta gero galtzadak eta bideak tartekatuz jarraitzen da. 10 kilometro lau ibili eta gero, Arrosta herri-gotorlekuan sartzen da.

Malda handiko jaitsieraren ondoren bertako kanpinean kokatzen gaitu bideak. Hortik, bidea aldapa handi samarrean eta luzean barna igotzen da. Zortzi kilometro gogor ditu, eta erromesari ura eramatea gomendatzen zaio, tarte horretan ez baitago iturririk edo jana eta edaria lortzeko aukerarik hurrengo herriraino. Undoze Lerda da herri hori.

Bidea Nafarroan sartzen da Undozeko bidetik. Lurrezko pista da, Bardeako Ubideko errepidea gurutzatzean jaisten dena, Arbeako ukuiluren ondoan. Hemendik, pista sendo eta zabal bat labore soroen eta abaritzez osatutako muinoen artean igarotzen da. Hurbil, muino baten gainean, Laguntzako Andre Mariaren ermita ikusten da. Hegoaldean Sause ikusten da, Erdi Aroko herria.

Muino soil baten parean dagoela, pista nagusia utzi eta ureztatze-lur batean sartzen den txikiago beste batetik desbideratzen da. Gero eta gehiago ikusten diren eraikinek, mota anitzekoek, Zangoza hurbil dagoela iragartzen digute. Herrian asfaltozko errepidetik sartzen gara, San Lazaroren gurutzaduraren ondo-ondoan. Zangoza zeharkatuko dugu Aragoi ibaiaren gaineko metalezko zubiraino.

Hasiera: Artieda (Aragón)

Bukaera: Sangüesa

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

Zer egin eta zer ikusi etapa bukatu ondoren?

- Bisita gidatua Zangozan
- Bisita gidatua Andre Maria Erreginaren elizan.
- Leireko monasterioan kantu gregorianoak (12 kilometrora)
- Xabierko gaztelua (8,5 kilometrora)

 

Interes xehetasun gehiago

- Informazioa lortzeko: Zangozako turismo bulegoan
- Kredentzialean zigilua jartzeko: erromesen aterpean / turismo bulegoan
- Kredentzialen salmenta: turismo bulegoan

Nola iritsi eta mugitu

Tomar la Autovía del Pirineo A-21 hasta Yesa y continuar en Aragón por la carretera N 240 y la A-1601 hasta Ruesta.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da