Antolatu bidaia

Donejakue bidea Orreagatik. Los Arcos herritik Logroñora

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

Torres del Río
Viana
Viana
Viana
Torres del Río
Bideak Muesko errepidea eta Odrón ibaia erromesen zubitik igarotzen du Los Arcos herriko hilerrirantz, platanondo lerro baten itzalpean zehar. Azkeneko etxeak gibelean utzita, kalea (izen argigarria du: Donejakue bidea) pista bilakatzen da, eta horrek Viana herriko errepideari paraleloan jarraituta aurrera egiten du ordokian zehar. Olibondo batzuen alboan dagoen kupula itxurako etxola baten ondoan -lanabesak gordetzeko erabilia-, eskuinaldera egiten du eta bide zabaletik jarraitzen du, nahiz eta zola okerrago dagoen. Horretatik, makalez apaindutako errekara iristen da, eta ibiaren zubitik igaroko dugu erreka. Tarte honen bukaera da. Ibiaren zubia igarota, pista Santsol-Desojo herri mailako errepidera doa, eta horretatik lehen herri horretaraino jarraituko dugu.

Bideak Santsol gurutzatzen du errepidetik, N-111 errepideraino iristen da eta berehala del Cerrillo deitzen zaion bidea hartzen du. Bidexka horrek Elizagorriara doan herri mailako errepidea igarotzen du lurpeko pasabide batetik, eta Linares ibaiaren gaineko zubira ateratzen da. Torres del Río herria zeharkatzen du oin oktogonala duen Hilobi Santuaren eliza ederretik igarota, eta hilerrira doa. Egoera onean dagoen pista batetik barna, eta amildegiak, muinoak eta soro mediterranearrak nahasten dituen erliebe malkartsuan aurrera eginez, hala moduzko egoeran dagoen bidetik jarraituta -harritsu batzuetan- errepide nazionalera hurbilduko gara. Trenbidera bitan hurbildu eta gero, azkenean hura igaro eta birlandatutako pinudi batean zehar Poyoko ermitaraino iristen da.

Bidexka errepide nagusira jaisten da ermitatik eta laster, berriz ere, galtzada igaro eta lurrezko pista batean gora abiatzen da. Baltsako ukuiluaren hondakinetaraino hurbildu eta gero, Bargotako errepidera eramaten gaitu.Honen beste aldean, bidea Cornavako ibar txikiraino jaisten da. Honi bidean behera laguntzen dio harik eta zeharkatu arte. Ukuilu bat igarota, Cornavako erditze lekua, berriz ere errepide nagusia gurutzatzen du bihurgune batean bidezidorra erabilita. Hemendik aitzinera, ordokian zehar jada, errepidea jarraitzen du, bai bazterretik, bai hura saihesten duten bide tarteetatik.

Errepidea bidexka batetik uzten du, Viana herria begi-bistan dela. Pista batetik jarraitzen du, trenbidea igaro eta hirian sartzen da ekialdetik mendebaldera zeharkaturik. Bidea Vianatik ateratzen da baratzeetako hesien arteko pista batetik eta Moredako errepidea gurutzatzen du, berehala N-111 errepidera aterata. Hau gurutzatuta, asfaltatutako bideari jarraitzen dio -jende anitz ibiltzen da bertatik- Virgen de las Cuevas Ama Birjinaren ermitaraino. Bideak asfaltozko bidea utzi eta lurrezko pista zabal bat hartzen du, errepide nagusira hurbiltzen dena. Gurutzatu egiten du eta horren paraleloa den bidexka batetik, pinudi bat zeharkatuta, Foru Komunitateari agur esaten dio Errioxara sartzeko. Logroño 3 bat kilometrora dago.

Hasiera: Los Arcos (Albergue)

Bukaera: Viana (Ayuntamiento)

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Iturria
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

¿Qué ver y qué hacer al terminar la etapa?

- Iglesia de Santa María de Viana y tumba de César Borgia
- Visitas teatralizadas en época estival
- Recorrido por el conjunto urbano amurallado. Posibilidad de visita guiada concertando previamente (948446302)
- Bendición de los peregrinos en iglesia de Santa María (invierno: de lunes a viernes, a las 19:00. Sábados, a las 20:00. Domingos, a las 11:00 y 12:30. Verano: de lunes a sábado, a las 20:00. domingos y festivos, a las 11:00 y 12:30).
- Vistas desde las ruinas de San Pedro
- Piscinas y centro spa de Viana (948646152)
- Visitas al trujal Hacienda Ortigosa, situado a la entrada de Viana (948646550)
- Visita o cata en bodegas de Viana: Ondarre/Rioja Vega en ambas es imprescindible concertar cita previa. Accesibles a pie o en taxi (663921888)

 

Otros datos de interés:

- Para consultar información: Oficina de turismo de Viana (948 446 302)
- Para sellar la credencial: Albergue de peregrinos, oficina de turismo e iglesia de Santa María de Viana
- Tienda de ultramarinos (El rincón de los placeres) en Sansol y en Torres del Río

Nola iritsi eta mugitu

Tomar la Autovía del Camino A-12, desviarse en la salida 58 y continuar por la carretera N-129 llegar hasta Los Arcos.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa