Antolatu bidaia

Donejakue bidea Orreagatik. Lizarratik Los Arcos herrira.

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

Monasterio de Irache
Villamayor de Monjardín
Los Arcos
Aberin
Monasterio de Irache
Lizarrako Erdi Aroko herrigunetik aterata, bidea gasolindegi batetik igaro eta hipermerkatu bat atzeko aldetik inguratzen duen bide batetik sartzen da, Aiegi herriraino iritsita. Aiegitik bi aukera dago: bata, Azketaraino jarraitzea; bestea, hurbil dagoen Iratxeko monasteriotik igarotzea (bigarren aukera hau hartuz gero, aurrerago Azketako bidea hartu ahal izanen dugu, edo arestian aipatutako Jurramendiko saihesbidea hartu, Lukinerako bidean, eta pixka bat aurrerago Los Arcos herrira doan bidea).

Azketara doan bidea aukeratzen badugu, Aiegi goieneko kaletik gurutzatuko dugu eta landutako soro batzuetaraino jaitsiko gara. Bidea iturri baten ondotik igarotzen da, mahastiz inguraturik, eta Iratxeko etxebizitza multzoan sartzen da, bertako bungalowak, txaletak eta hotela alboetan direla. Berriz ere landa zabalean, lurpeko pasabidetik gainditzen du Iguzkitzako saihesbidea eta artadi batean sartzen da. Herri mailako errepidea zeharkatu eta, basoa gibelean utzita, pista bat jarraitzen du Azketara iritsi bitarte. Herritik ateratzean bidea jaisten da eta behitegi baten aurretik igarotzen da; pistak, tarte batez bidexka bilakaturik, Villamayor de Monjardín herriko iturrira eramanen gaitu, eta luze gabe herriraino iristen da, itzal handiko gaztelu hondatuaren azpiko aldean dagoen horretaraino.Eliza iraganik, bideak porlanezko bidetik jarraitzen du. Hori, laster behera doan bidexka bihurtuko da, pista zabal batera iritsi arte. Urbiola-Olexua herri mailako errepidea gurutzatuta, legar xehezko pistatik jarraitzen du, eta handik gutxira Villatuertan utzitako beste bidearekin -Lizarratik igarotzea saihesten zuenarekin- elkartzen da. Bide lauan zehar jarraitzen du, mahastiak, laboreak, pinudiak, almendrondo bakanak eta erreka xumeak ezker-eskuin utzita, Kapanaldiara iritsi arte.

Abeltzaintzako habeartea atzean utzita, bideak aldi batez alde batera uzten du pista nagusia, hala-hola dagoen lurrezko bide bat hartzeko. Bideak muino bat inguratu -horretan Ukuilu Santua izenekoa dago- eta, berriz ere, aurreko pistara itzultzen da. Aurreraxeago, bideak angelu zuzenean bira egiten du eta soroak zeharkatuta sakangunearen beste muturrera doa, pinuak birlandatu diren mendixka batera hurbilduta (Raicilla izena du).Ibarra mehartu egiten da eta bidea milazka dagoen eremu batean sartzen da, Gardiel izeneko erroitza zeharkatuta, ihiz eta lezkaz inguraturik. Berriz ere pista zabala hartzen dugu eta laborez zein olibondoz osatutako parajetik Los Arcos herrian sartuko gara.

Hasiera: Estella-Lizarra (c/ De la Rúa)

Bukaera: Los Arcos

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa, Porlana

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Aparkalekua
  • Askaldegi
  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Iturria
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

¿Qué ver y qué hacer al terminar la etapa?

- Visita guiada a Los Arcos, desde la iglesia (es necesario cita previa, 649909514)
- Visita a la casa de cultura Carmen Thyssen.
- Disfrutar de un helado o una bebida en las terrazas de la plaza del Coso o en la plaza de la iglesia.
- Bendición de los peregrinos en varios idiomas al final de la misa de la tarde en la iglesia de Santa María (Horario de la misa: a las 19:00 en invierno y a las 20:00 en verano, (excepto domingos que es a las 12:30)
- Darse un baño en las piscinas municipales.
- Visita y cata en alguna de las bodegas de Los Arcos:
?Fernández Arcaya (en el propio casco urbano)
?Valcarlos o Alzania (a las afueras. Se puede llegar en 20 minutos a pie o en taxi 948 640764/650965250)
Otros datos de interés

- Para consultar información: Oficina de turismo de Los Arcos (948640021)
- Para sellar la credencial: albergues de peregrinos, oficina de turismo e iglesia de Santa María.

Nola iritsi eta mugitu

Tomar la Autovía del Camino A-12, desviarse en la salida 40 y continuar por la carretera N-122 llegar hasta Estella-Lizarra.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa