Antolatu bidaia

Donejakue bidea Orreagatik. Zubiritik Iruñera.

Camino de Santiago
Senderismoa

Multimedia

Larrasoaña
Zabaldika
Trinidad de Arre
Pamplona
Larrasoaña
Zubiri herrian sartu gabe, bidea Erdi Aroko zubitik abiatzen da porlanezko pista batetik, hilerri eta etxe-multzo baten aldera. Landaresien artean doan bidexka hartzen da, pista batera eramanen gaituena. Laster Osteritz herriko errepidea aurkitu eta jarraituko dugu. Gora doa, suabe baina etengabe, pista bateraino. Horren mugan berriz ere bidexka hartuko dugu, harritsua oraingoan, eta horri jarraituta Ilarratz herri txikiraino igoko gara.

Ilarratz herritik asfaltozko errepidetik jarraituko dugu Ezkirotz herriraino, Santa Luzia eta ondoan duen hilerri txikia iraganik. Ezkirotzen, iturri baten ondoan, haritz handien artean doan bidexka batek abeltzaintzako habearte batzuetaraino eramanen gaitu. Han, bidexka pista bilakatzen da. Tarte labur baten ondoren, Setoaingo errepidea gurutzatuko dugu bidexka bat hartzeko. Hori, hasieran belardi zabalez eta gero landaresiz inguratuta dago, eta Larrasoañako Erdi Aroko zubiraino eramanen gaitu.

Zubitik abiatuta, betiere Arga ibaiaren ezkerraldeko bazterretik, errepide batek, gorako bidean, Akerreta herriraino eramanen gaitu. Herrian landaresiz apaindutako bidexka hartuko dugu, eta horri jarraituta herrira doan beste errepide bat gurutzatuko dugu. Bidea pinu gorriz osatutako pinudian sartzen da. Gero behera egiten du trenbideko trebesa zaharrez eginiko tarte batetik, Arga ibaiaren bazterreraino. Bidea, meharra baina atsegina, Zuriain herriraino doa. Hara iritsiko gara, ibaia zubi batetik igarota.

Herria gurutzatu eta errepide nagusira aterako gara. Errepideko bazterretik, erne eta adi, Ilurdozko bidegurutzeraino iritsiko gara. Bide hori hartu behar da. Arga ibaiaren gaineko zubia igarotakoan, txalet artean dagoen pista batek harrobi zahar baten hondakinetaraino eramanen gaitu. Honetatik, erdiko magaletik doan bidea -ibaiaren gaineko ikuspegi ederra dago bertatik-, Irotz herriraino iristen da. Bideak jarraitzen du ibaira jaisten den porlanezko pistatik, zubi batetik gurutzatzen du, eta Iruñerriko Ibai Parkeko aisiarako gune bateraino iristen da. Parkeko bide zolatuaren gainean sortzen den bide mehar batetik Zabaldika herrira iritsiko gara.

Bideak Zabaldikako beheko auzoa gurutzatzen du, eta bidexka batetik, errepidera ateratzen da. 200 metro harago, aisiarako beste gune bat ikusten da, eta hara abiatzen gara, errepidea gurutzatuta. Bide batek, meharrak baina argiak, ibaiaren aldapa bertikalari heltzen dio. Hor babes-hesiak daude, eta laster iristen da Arletako lursailera. Lur soilean zehar muino batera iristen da. Han, oraindik ere, Santiagozar eremuaren hondakinak daude. Ekialdeko Ingurabidea (Iruña inguratzen duen errepidea) lurpeko pasabide batetik gaindituta, Miravalles mendia inguratuko dugu bide honen paraleloa den pista batetik. Gunerik altuenetik, errepide txiki bat zuzenean jaisten da Arreko Trinitatearen ermitaraino. Hara iritsiko gara Ultzama ibaia gurutzatuta.

Bidea Atarrabiako kale nagusi osoan barna dabil, eta la Trinidad de Arrejarraitzen du N-121 errepidea gurutzatu arte. Gero, Burlatako bidetik jarraitzen du, zuhaitzen azpian lehen, errepideko bazterretik gero, Magdalenako zubiraino iritsi arte. Honek Iruñeko ateak zabaltzen dizkigu.

Hasiera: Zubiri

Bukaera: Pamplona

Bidexkaren katalogazioa: Beste batzuk

Bide mota: Errepidea, Hartxintxarra, Lurrezkoa

Forma: Lineala

Zerbitzuak

  • Askaldegi
  • Baliabide turistikoak
  • Informazio-gunea
  • Iturria
  • Komun publikoak
  • Seinaleak
  • Taberna

Oharrak

¿Qué hacer y qué ver al terminar la etapa?

-Visita guiada al casco viejo de Pamplona
-Misa en la Catedral (días laborables a las 9:30; sábados a las 9:30 y a las 20:00; vísperas de festivos a las 20:00; domingos y festivos, a las 10:00 y las 12:00)
-De pinchos por el casco viejo
-Descanso en la plaza del Castillo
-Paseo por la murallas
-Aquavox de Pamplona
-Teatro, cine u otros espectáculos
Otros datos de interés

- Para consultar información: Oficina de turismo de Pamplona
- Para sellar la credencial: Albergues de peregrinos, oficina de turismo, iglesias, museos y establecimientos hoteleros.

Nola iritsi eta mugitu

Desde Pamplona tomar la N-135 dirección Francia.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa