Bideak

Iruña eta ingurua gurpil-aulkiarekin

Centro de interpretación de las fortificaciones de Pamplona. Ibilbide hau Nafarroako hiriburuaren inguruan egiten da, Iruñean eta bere ingurunean. Turismo-aukera irisgarrien sorta zabala eskaintzen da, hiri-inguruneetan ez ezik, baita naturan dibertitzeko moduko aire zabaleko jarduerak dituzten landa-inguruneetan ere.


Ba al zenekien...?

Donejakue bidean dago Iruña, eta makina bat erromes heltzen dira egunero, hirian sartzen baitira Magdalenako zubi gotikotik eta Frantziako portaletik igaro eta gero, harresien oinaldean.

Centro de interpretación de las fortificaciones de Pamplona.
Centro de interpretación de las fortificaciones de Pamplona.
Catedral de Pamplona con silla de ruedas
Catedral de Pamplona con silla de ruedas
Planetario
Planetario
Batán de Villava con silla de ruedas
Batán de Villava con silla de ruedas
Parque fluvial del Arga con silla de ruedas
Parque fluvial del Arga con silla de ruedas
Molino San Andrés. Villava
Molino San Andrés. Villava
Parque fluvial del Arga con silla de ruedas
Parque fluvial del Arga con silla de ruedas
Batán de Villava con silla de ruedas 3
Batán de Villava con silla de ruedas 3

Iruña eta ingurua gurpil-aulkiarekin

Ostiral goizean

Iruña

Iruñeko txokoak eta bere historia ezagutuz hasiko gara. Turismo-bulegoak zero kotan du sarrera, eta gurpil-aulkian joaten diren erabiltzaileentzako egokitutako zona bat informazio-mahaian. Udaletxea hiriko monumentu enblematikoa da eta haren ondoan dago. Hortik jaurtitzen da urtero, uztailaren 6an, mundu osoan ezagunak diren San Fermin jaien hasiera iragartzen duen txupinazoa. Hortik abiatuta, alde zaharrean galduko gara, entzierroaren ibilbide mitikoari jarraituz. Erdiguneko kaleak, oro har, oinezkoentzakoak dira eta plataforma bakarra dute errepidearen eta espaloiaren artean. Zoladura uniformea denez, ez da arazorik izango gurpil-aulkiarekin paseatzeko. Ibilbidean ezin ditugu bisitatu gabe utzi:
Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa , hiriak Espainian ongien kotserbatutako gerra-konplexuetako bat zergatik duen ulertzeko. Barruan ikusitako informazioa kanpoan egiten den 5 km-ko ibilbidean egiazta dezakegu. Erdigunea irisgarria da eta komun egokituak ditu.
Andre Mariaren Katedrala eta bere harribitxi garrantzitsuena: klaustro gotikoa. Sarrera nagusiak eskailera-maila bat du, baina bada beste sarrera bat arrapalarekin. Tenpluaren barrualde ia osoa da irisgarria gurpil-aulkientzat.   Katedralaren barruan Elizbarrutiko Museo interesgarria ere aurkituko duzu.

Kondestablearen jauregia kale nagusian dago eta Iruñeko XVI. mendeko arkitektura zibilaren adierazle bakartzat jotzen da. Aldapa txikiko arrapalarekin du sarrera eta igogailu bidez hel daiteke gainerako solairuetara. Gainera, ibilbide egokituak ditu.
Ziudadela, Espainiako errenazimenduko arkitektura militarraren eredu onenetakotzat jotzen dena, hiriko birika handia da. 280.000 metro karratuko eremua da. Hango pabiloi, hobi, bastioi, rebellin eta gotorlekuak aisiarako, kirolerako eta kulturarako leku publikoak dira gaur egun.
Planetarioan Unibertsoko sekretuak eta misterioak ezagutu ahal izango dituzu, espazioan barrena bidaiatuz zure aulkitik mugitu gabe. Eraikin osoa da irisgarria gurpil-aulkientzako eta komun egokitua ere badu.
Bazkaltzeko ordua iritsi da, eta Iruñean aukerak agortezinak dira. Sukaldaritza tradizionala aukera dezakezu, sagardotegiak edo erretegiak, edo egile-sukaldaritza edo pintxo tradizionalak alde zaharreko taberna gehienetan zerbitzatzen direnak.

Ostiral arratsaldean

Argaren Ibai Parkean

Argaren Ibai Parkean, Iruñetik 4 km-ra dagoen Atarrabia parean dago San Andres errota, irina egiteko errota zaharra, etnografia- eta kultura-gune gisa gaitu dena eta bere erabilerak ezagutzeko aukera emango dizuna. Eraikina irisgarria da gurpil-aulkientzat: sarrerako arrapala, barruan igogailua eta komun egokitua ditu. Kanpoaldean terrazak aukera ematen du zerbait hartzeko eta natura bere osotasunean ikusteko. Argaren Ibai Parkerako beste proposamen bat Trinitateko ur-saltoaren ondoan dagoen Atarrabiako Batana bisitatzea da. Antzinako ehule lanbidearen interpretazio-zentroa da gaur egun.

Larunbat goizean

Albergue Gure Sustraia

Umeekin bazoaz eta landa-mundua eta natura gustatzen bazaizkizu, Gure Sustraiak aterpetxera joan eta “Baserritar egun batez” jardueraz goza dezakezu. Animaliak zaintzen eta ingurumena errespetatzen ikasiko duzu.  Zentroa guztiz irisgarria da gorputz- eta zentzumen-desgaitasuna eta desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat.  Gainera, ez dago zentrotik irten beharrik otordu bikain bat egiteko eskualdeko produktu tipikoekin.

Larunbat arratsaldean

Oteiza Museoa

Arratsaldean Jorge Oteiza XX. mendeko eskultore adierazgarrienetako baten obra ezagutzea proposatzen dizuegu. Oteiza museoa Altzuzan dago, Iruñetik kilometro gutxi batzuetara dagoen herrian. Artistaren 1.600 eskultura eta bere laborategi esperimentaleko 2.000 piezako bildumaz gozatu ahal izango duzu. Museoak hainbat solairu ditu, eta ibilbide irisgarria du igogailu eta arrapalen bidez. Bi komun egokitu ere baditu.

Igande goizean

Otazu upategian

Iruñetik 8 km-ra, Etxauri herrian dagoen  Otazu upategian bisita gidatua dastaketa eta guzti egitea proposatzen dizugu. Upategiak arkitektura, natura, artea eta ardoa uztartzen ditu. Ametsetako paisaia batean kokatuta eta "Frantziako château” baten estiloan, upategi hau ardo beltza egiten duen Espainiako iparraldekoena da. Irisgarria da gurpil-aulkientzako eta komun egokitua du. Ez zaigu modu hoberik bururatzen asteburuari amaiera emateko upategiko ardoak dastatuz eta ardo horien usain eta zaporeez gozatuz egitea baino.

Igande arratsaldean

Orgiko basoan

Naturaz gozatuz, amaiera bikaina emango diogu asteburuari. Orgiko basoan paseoa egitea proposatzen dugu. Milaka urteko hariztia da eta Ultzama haranean dago, Iruñetik 25 km-ra. Denok gozatu ahal izateko egokitutako bidezidor ugari aurkituko dituzu. Batzuetan, ordea, lurra trinkotuta egoteak beharrezkoa egiten du gurpil-aulkian doazen erabiltzaileei laguntzea. Ibilbideak handbike elektrikoarekin egiten badituzu, autonomia gehiagorekin mugituko zara. Gainera, baso-sarreran komun publikoak aurkituko dituzu eta kabina bat egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat. Eta gurpil-aulkian doazen erabiltzaileentzat erreserbatutako zona duen behatokitik hegaztiak ikus ahal izango dituzu.