Bideak

Baztan harana eta Pirinio Atlantikoak, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat

Cueva de Zugarramurdi. Baztan haranean eta Nafarroako Pirinio Atlantikoetako lur mitikoetan barrena txango bat egitea proposatzen dizugu, naturak, elezaharrek eta magiak sentsazio ikaragarriak eskaintzen baitituzte. Zugarramurdin sorginkeriaren munduan murgilduko gara eta Urdazubin kobazuloen lur azpiko erreinuan. Bertizko jaurerriko basoan, bertako Lorategi Botaniko harrigarrian eta Bidasoako Bide Berde baketsuan barrena ibiliko gara. Eskuz ukitu ahal izango ditugu Arizkungo Santxotena museoko zurezko eskulturak, Dolores Redondoren Baztango Trilogia arrakastatsuko parajeetan barrena ibili ahal izango gara eta Zubietako errota bisitatu. Zatoz gurekin. Trekkingeko botak eta makila beharko dituzu.

Ba al zenekien...?

Elizondon gertatzen da Dolores Redondoren trilogia arrakastatsuaren trama; eta, bestalde, Zugarramurdin grabatu zen 8 Goya eskuratu zituen "Zugarramurdiko sorginak" filma.

Cueva de Zugarramurdi.
Cueva de Zugarramurdi.
Señorío de Bertiz.
Señorío de Bertiz.
Museo Santxotena. Arizkun
Museo Santxotena. Arizkun
Cueva de Ikaburua. Urdazubi/Urdax
Cueva de Ikaburua. Urdazubi/Urdax
Recogiendo harina
Recogiendo harina
Trilogía del Baztan. Dolores Redondo
Trilogía del Baztan. Dolores Redondo
Vía verde del Bidasoa
Vía verde del Bidasoa
Baztan
Baztan

Baztan harana eta Pirinio Atlantikoak, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat

Ostiral goizean

Zugarramurdi

Zugarramurdi herri ospetsutik abiatuko gara. Sorginen museoan bisita gidatua erreserbatzeko iradokitzen dizugu. Ordubeteko bisitan, iragan sinestezin bezain kezkagarriko lurretako historia eta elezaharrak ezagutzeko parada izango duzu. Ezagutarazi ikusteko duzun desgaitasuna eta museoko gidariek hainbat objektu harrigarri ukitzen utziko dizute, esaterako, ahari-buru bat. Ikus-entzunezkoen bidez jakingo duzu gizakiak nola jazarri eta zigortu dituen gauza desberdinak eta ezezagunak.  Interaktiboak entzunez ezagutuko dituzu sorgintzat jo eta sutara kondenatu zituzten pertsonak, haietako asko neskatilak.


Jendearen esanetan akelarreak egiten ziren koban, “Infernuko erreka” entzungo duzu, basoa eta mendia zeharkatzen dituen errekastoa. Ingurune magikoa eta limurtzailea da.
Zugarramurdin jatetxe-eskaintza zabala duzu atseden hartzeko eta indarberritzeko. Kontsulta ezazu hemen.

Ostiral arratsaldean

Mendi-ibilia eta Cuevas de Urdazubi/Urdax

Mendian ibiltzea gustatzen bazaizu, sorginkeria-goizaren eta esperientzia gastronomikoaren ondoren, zure lagunekin batera Zugarramurdi eta Urdazubi lotzen dituen Koben, Kontrabandisten edo Pottoka Urdinaren ibilbidea egitea proposatzen dizugu. Zati txiki batzuk errepidez egiten ditu eta zatirik handiena harri solteko bidezidor batean. Ez du zailtasunik baina ohituta egon behar duzu lurzoru irregular horretara. Jantzi botak eta gozatu ganaduaren eta erreka jauzilarien musikaz. Kalkulatu ordubete joaten eta beste bat itzultzen. Iristen zarenean Urdazubi herria izango duzu zain. Ikaburu kobara bisita gidatua egitea eta lur azpiko benetako erreinua ezagutzea gomendatzen dizugu. Ikusteko desgaitasuna duzula jakinarazten baduzu, gidari-taldeak estalagmitak ukitzen utziko dizu, gainerako bisitariek debekatuta duten arren. Esperientzia paregabea da ukitzen ari zaren unean sabaitik ura erortzea. Urtxuma ibaiak 14.000 urte daramatza haitzuloa sortzen. Haitzuloan arriskurik gabe ibil zaitezke, eskaileretan sokazko eskudel baten laguntzarekin eta zenbait tokitan makurtuz. Taldea igarotzean audioak aktibatzen dira, eta gidariek euren azalpenekin osatzen dituzte. Zugarramurdira oinez itzuli behar baduzu, kontuan izan eguzki-orduak.

Larunbat goizean

Bertizko Jaurerria Natur Parkea

Hasi eguna Bertizko jaurerriko baso misteriotsu eta berdean barneratuz. Sarreran, lorategi botanikoaren ondoan, pagadi misto oparo honetan egin daitezkeen hainbat ibilbideri buruzko informazioa dago. Denek dituzte ibilbide errazak mendi-ibiliak egiteko ohitura baduzu. Ibiltzeko gogoaren arabera, bata edo bestea aukera dezakezu. Pare bat orduz paseatu eta soinu magikoz hornitutako isiltasuna sentitu nahi baduzu, “Hasperena” izenekoa gomendatzen dizugu. Errekaren bat edo besteren gainetik jauzi egin beharko duzu, baina arazorik gabe. Ibiltzen ohituta bazaude, zure ibilbidea “Plazazelai” da, 4 orduko iraupenekoa. Bide zabalagoa da eta lurzoru uniformeagoa du. Pare bat zubiren bidez igarotzen dira erreka urduri eta kantariak. Kontzentratzen bazara, uraren soinuan entzun dezakezu lamien kantua, urrezko orraziarekin ilea orrazten duten sirena mitikoena. Lorategi botanikoan braillez idatzitako gida dago eta basoari eta jaurerriari buruzko historia kontatzen duen bideoa. Sekuoia handi bat ere badago, eta indar magiko batek besarkatzera bultzatuko zaitu.
Bazkaltzeko ordua heldu da eta hemen erakutsiko dizkizugu parkearen inguruko jatetxeak. Aukeratu gehien konbentzitzen zaituena.

Larunbat arratsaldean

Santxotena museoko eta Bidasoako Bide Berde

Arratsalderako artea laztantzea proposatzen dizugu, jarduera atsegina eta sentsazioz beterikoa. Arakatu zure eskuekin Santxotena museoko zurezko eskulturak, artistaren museoko 9 bordak hartzen dituen zelai magikoan ikusgai daudenak. Arte sentsualenaz gozatu ahal izango duzu eta artisau-herri baten iragana ezagutu: Agoteena. Braillez idatzitako interpretazio-gida bat duzu, ibilbidean modu autonomoan mugitu ahal izango zara lurzoruaren testura-aldaketei esker eta ikus-entzunezkoak entzun. Ukimen-sentsazioz beteriko 90 bat minutu.
Arratsalderako beste jarduera lasai bat zure lagunekin batera Bidasoako Bide Berdearen tarte batzuk igarotzea izan daiteke. Adibidez, Bertizko jaurerriaren ondoan Oieregin hasi eta etxetzarrez inguratutako Legasako plaza politeraino iristen dena. Ondoren, Bidasoa ibaiarekin bat egin eta zuhaizti hostotsu batez lagunduta iritsiko da Doneztebera. Zati horrek gurpil-aulkientzako egokiak ez diren aldapa batzuk ditu, baina oinez egiteko erosoak. Doneztebetik aurrera bidea lauagoa da eta haraino bezain xarmangarria.

Igande goizean

Zubietako errota

Bertizko jaurerritik 15 bat km-ra dago Zubieta, lauzaz estalitako kaleak eta baserri nobleak dituen herria, Ezkurra ibaiak zeharkatzen duena. Uraren indarrak mugitzen ditu hango errotaren erraiak, Zubietako Errotarenak. Ehotze bidez lortzen da herriko talo tradizionalak egiteko arto-irina. Edorta errotariak bere lanbidearen erakustaldi bat egingo dizu. Artoaren usainak, uraren musikak eta errotaren engranajeen soinuak zentzumenen alarde bihurtzen dute esperientzia. Errotaria itsua izan daitekeela diote, makineria barruan zer gertatzen den soinuaren bidez soilik hautematen delako.  Ez utzi ihes egiten zure eskuetan erortzen den irinaren ukipen fin eta leunari. Sustrai sakoneko inauterira ere hurbildu ahal izango zara 1. solairuan eskaintzen duten ikus-entzunezkoari esker.
Bidean geldialdia egitea gomendatzen dizugu bazkaltzeko.

Igande arratsaldean

Elizondo

Haranarekin izango duzun azken harremana Elizondo herriko txokoetan barrena ibiliz egitea proposatzen dizugu. Txoko horietan paseatzen du Amaia Salazar inspektoreak Dolores Redondoren Baztango Trilogiako nobeletan. 3 ordu inguruko bisita gidatuari esker, zauden tokiak deskribatzen dituzten pasarteak entzungo dituzu bisitako gidariek irakurrita eta haraneko hiriburuaren magia, ibaiaren orroa eta hilerriko lasaitasuna sentituko dituzu. Txantxigorri zaporetsuak dastatu ahal izango dituzu eta baita hilarriko hilobi bat dekoratzen duen harrizko aingerua zure hatz-muturrekin ukitu ere.