Bideak

Nafarroako Erdialdea gurpil-aulkiarekin


Museo y el yacimiento arqueológico de Andelos Nafarroako erdialdeak historiako eskola ematen die bisitariei. Hura bisitatzean iraganean barrena bidaiatzen da erromatarren hondakinen, gazteluen, gotorlekuen eta Erdi Aroko jauregien bitartez. Boilurraren sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzue Metautengo Boilurraren Museoan. Dastatzeko aukera emateaz gain, fruituarekin zerikusia duten jarduerak eta lantegiak antolatzen dituzte. Zona honetan ardoak protagonismo berezia du. Upategietan nahiz Erriberriko Ardoaren Museoan ezagutuko dituzu bere sekretu guztiak. Eta, jakina, ez utzi bisitatu gabe Urbasa-Andia Natur Parkea. Interpretazio-zentroa izateaz gain, bidezidor egokitu batean paseatzeko aukera izango duzu aparteko edertasuneko ingurune natural batean aire garbia arnasten duzun bitartean.

Ba al zenekien...?

Erriberriko Errege Jauregian, garai hartako monarkia europarretan bezalaxe, animalia exotikoen zoo txiki bat zegoen XV. mendean, lehoi, bufalo, ostruka, zisne eta gamelu edo jirafez osatua.


Museo y el yacimiento arqueológico de Andelos
Museo y el yacimiento arqueológico de Andelos
Olite
Olite
Museo de la viña y el vino. Olite
Museo de la viña y el vino. Olite
Parque Natural de Urbasa-Andía
Parque Natural de Urbasa-Andía
Museo y yacimiento arqueológico Villa de Arellano
Museo y yacimiento arqueológico Villa de Arellano
Museo de la Trufa en Metauten
Museo de la Trufa en Metauten
Estella-Lizarra
Estella-Lizarra
Bodegas Piedemonte. Olite
Bodegas Piedemonte. Olite

Nafarroako Erdialdea gurpil-aulkiarekin

Ostiral goizean

Arellanoko museo eta aztarnategi arkeologikoa

Eman hasiera asteburuari Arellanoko museo eta aztarnategi arkeologikoa ezagutuz. Estalitako aztarnategi ikusgarria da, eta Inperioko luxuzkoenen gisako villa eder bat dago bertan, bere garaian atsedenerako, erlijiorako eta ardoa egiteko erabili zena.  Goitiko pasabide baten bidez aztarnategi osoa ikus ahal izango duzu eta eroso ibili ahal izango zara gurpil-aulkiarekin. Kanpoaldean komun egokituak daude.

Ostiral arratsaldean

Andelosko museo eta aztarnategi arkeologikoa

Arellanotik Mendigorriara joan eta Andelosko museo eta aztarnategi arkeologikoa bisita dezakezu. K.o. II. mendeko hiri bikaina da eta egin diren indusketetan aurkitutako pieza garrantzitsuenak ikusteko aukera ematen duen museo bikaina dago bertan. Hiriko kaleetan paseatu eta lehen eskutik jakin ahal izango duzu nola bizi ziren garai hartako nafarrak. Eta ez utzi bisitatu gabe hiriaren ur-hornidurarako sistema bikaina. Paregabea bihurtzen du aztarnategia! Ibilbide osoa kanpoan egiten da legar trinkotuko bidezidorren bidez. Aztarnategia laua da, oro har, baina lekuren batean laguntza behar izan liteke eskuko aulkiarekin bazoaz.

Baliteke aukera horren ordez Lizarra hiri ederra bisitatzea nahiago izatea. Lizarrako hirigune historikoko kaleetan, Foru plazan edo kale Nagusian barrena erromes artean paseatzea oso atsegina da.  Kale gehienak oinezkoentzakoak dira, erosoak gurpil-aulkiekin ibiltzeko. Denda eta taberna erakargarriak aurkituko dituzu.

Larunbat goizean

Piedemonte upategira

Ardoaren kulturak eskualdean duen presentzia aprobetxatzea nahiago baduzu, zoaz Erriberri Erdi Aroko hirian dagoen Piedemonte upategira.
Upategiak bisita gidatuak egiteko aukera ere eskaintzen du, zirkuitua hainbat ardoren dastaketa komentatuarekin amaituz. Bisitetan erakusketa-galerian jarritako obrak ere ikus ditzakezu edo dendara joan eta bertako produktuak erosi langile espezializatuen aholkuekin. Upategiak ibilbide irisgarria du, eta komun egokitua.
Ingurune ikusgarri batean bazkaldu nahi baduzu, Erriberriko Paradorera joatea gomendatzen dizugu. Koilararekin jateko edo delicatessen ogitartekoen askotariko eskaintza dastatzeko aukera izango duzu.  Eraikina irisgarria da eta komun egokitua du.

Larunbat arratsaldean

Olite

Umeekin joaten bazara, Erriberri bisitatu gabe utzi ezin duzun herria da. Errege Jauregia bisitatuz, umeek Erdi Arora bidaiatuko dute irudimenarekin. Hirigune historikoan paseatuz eta Mahastiaren eta ardoaren museoa bisitatuz, arratsalde bikaina igaroko duzue. Hirigune historikoa oinezkoena da eta, oro har, zoladura leuna eta uniformea du. Horrek aukera ematen du gurpil-aulkiarekin ibiltzeko. Jauregian erdiko patioa soilik bisita daiteke gurpil-aulkiarekin arrapala bidez sartuta. Eskuko aulkiarekin joaten bazara, laguntza beharko duzu, baina merezi du ikustea. Ardoaren museoa Paradore nazionalaren ondoan dago. Igogailu bidezko sarbidea duten hainbat solairutan banatutako aretoetan ardoaren sekretuak eta historia ezagutu ahal izango dituzu. Erakusketak instalazio interaktibo eta elementu ugari ditu. Aukera emango dizute zentzumen guztiekin gozatzeko. Gainera, eraikin berean turismo-bulegoa daukazu herriko eta inguruko leku interesgarri eta gune garrantzitsuei buruz informatzeko. Behar izanez gero, komun egokitua daukazu.

Igande goizean

Boilurraren museoa

Metautengo Boilurraren museoa bisitatuz hasiko dugu eguna, proposatzen dituzten esperientzia eta lantegietan parte hartzeko aukerarekin. Horien artean ezagunena museoari erantsitako finka batean egiten den boilur-esperientzia da. Aulkiarekin lur malkartsuan ibiltzea zaila egiten bazaizu, museoaren inguru zolatuetan ezkutatuz egokitzen dute jarduera, zuk ere aukera izan dezazun boilur-bilatzaile aditua izateko. Bisitaren amaieran dastaketa gozoa egiteko aukera izango duzu. Zentrora arrapala bidez sartzen da eta bere osotasunean da irisgarria. Desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako komuna du.

Igande arratsaldean

Urbasa-Andia Natur Parkea

Natura gustatzen bazaizue, Urbasa-Andia Natur Parkea leku bikaina da paseatzeko eta inguruneaz gozatzeko: baso hostoerorkorrak, batez ere pagoak, mendiko larreak eta harkaitz-azaleratzeak.
Gurpil-aulkian ibiltzen diren ume nahiz helduentzako, itsuentzako eta abarrentzako prestatutako 800 m-ko bidezidor irisgarria gomendatzen dizugu. Bidezidorrak ez du ia desnibelik eta atseden hartzeko eserlekuak eta erliebezko eta braillez idatzitako informazio-panelak daude. Urte-sasoiaren arabera, baliteke zoladura guztiz uniformea ez izatea eta eskuko gurpil-aulkiarekin mugitzen bazara kontuz ibili behar izatea.  Bidezidorrean ez dago komun egokiturik.
Urbasatik Olaztira joatea gomendatzen dizugu. Irisgarritasunaren alde apustu egin duen landa-inguruneko herri txiki eredugarria da. Pintxo-ibilbidea egin dezakezu herriko tabernetan. Gehienak irisgarriak dira zero kotan edo arrapala bidez eta batzuek komun egokitua dute.