Bideak

Erronkari eta Zaraitzu haranak, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat

Almadía en Burgui Arrastoa uzten duten horietako txango bat proposatzen dizugu: asteburua erraketekin Larra-Belagua eta Abodi eski nordikoko estazioetan, Pirinioetako Erronkari eta Zaraitzu haranetan.  Neguko kirolak oso atseginak dira ikusteko desgaitasuna duten eta laguntzailearekin ibiltzen diren pertsonentzat.
Haran horietako tradizioak ezagutuko ditugu protagonistek kontatuta: almadiazainek eta gaztagileek. Iratiko basoaren natura-aniztasunean barneratuko gara Otsagabiatik. Eta Muskildako ermita erromanikoraino igoko gara. Mahaian ez dira faltako Nafarroako mendiko sukaldaritza tradizionalaren zaporea eta jakinduria.

Ba al zenekien...?

Hiru Erregeen Mahaia -2.428 metro-  Nafarroako gailurrik garaiena da, eta Hiru Behien Tributua, 1375ean sortu zena, Europako tradiziorik zaharrena, eta Iratiko basoa Europako pagadi-izeidi handiena eta ongien kontserbatutakoa da.

Almadía en Burgui
Almadía en Burgui
Centro de esquí de fondo de Roncal
Centro de esquí de fondo de Roncal
Roncal
Roncal
Selva de Irati
Selva de Irati
Esquí
Esquí
Selva de Irati
Selva de Irati
Ochagavía
Ochagavía
Queso D.O Roncal
Queso D.O Roncal

Erronkari eta Zaraitzu haranak, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat

Ostiral goizean

Burgui

Aurrena bisitatzea proposatzen dugun harana Erronkarikoa da, Julian Gayarre tenorearen sorlekua. Lehen kontakturako Burgi ezagutzea iradokitzen dizugu. Haranaren sarreran eta Ezka ibaiaren ertzean dago. Hango harri-zolaz estalitako kaleetan “lanbideen ibilbidea” egin dezakezu, 4 km-ko paseo zirkularra. Ibilbide horrek aukera emango dizu hainbat lanbide ezagutzeko: almadiazaina, okina, ikazkina, artzaina edo hargina.  Ibilbidean zehar ingurune eta objektuen hainbat berreraikuntza daude eta braillez idatzitako hainbat panel, web-orri irisgarrietarako eta zeinu-hizkuntza eta azpidatziz hornitutako bideoetarako lotura eskaintzen duten QR kodeekin. Benetako almadia handi bat dago ibai ondoan, gainera igotzeko moduan.

Ostiral arratsaldean

Almadien Museoa

Lanbide ezezagunenetako bat eta, aldi berean, XX. mende erdira arte Erronkari haraneko bizimodua nolakoa zen ulertzeko funtsezkoa almadiazainarena da. Burgiko udaletxean dagoen museoa bisitatzen baduzu, pinudi baten berreraikuntzarekin egingo dizu harrera eta, hortik aurrera, baso-ustiapenaren prozesuari, almadia-eraikuntzari eta ibaian beherako jaitsierari buruzko informazioa emango dizu. Inma, museoko gidaria, azken almadiazainetako baten alaba da. Bizi ezazu Inmarekin nolakoa izan zen mendiko bizimodua, nolakoa zen janzkera eta zein izan zen Erronkariko emakumeen rola. Almadia baten eskalako birsorkuntza eta lanbide burutsu honetara hurbilduko zaituzten hainbat objektu ukitu ahal izango dituzu. Ez ahaztu Inmari galdetzea “Erronkariko enarei” buruz. Haiek bezala, zuk ere itzuli nahiko duzu.

Larunbat goizean

Erraketak Larra-Belaguan

Neguko kirol honek plazer handia ematen die ikusteko desgaitasuna duten pertsonei, erortzeko arriskurik gabe modu librean ibiltzeko aukera ematen baitu erraketek eta makilek ematen duten egonkortasun handiagatik. Nahikoa izango duzu zure laguntzailearen atzetik joatea. Haren urratsen soinuari esker jakingo duzu igotzen edo jaisten ari zareten, biratu egin den edo zuzen jarraitzen duen. Ez dago estropezu egiteko arriskurik elurrak lurra berdintzen duelako. Plazer hutsa da.
Larra-Belagua eski nordikoko zentroak erraketekin ibiltzeko 6,8 km-ko ibilbide balizatuak ditu neguko ibilbideak egiteko paisaia ezin hobean. El Ferial eraikinean aloka dezakezu materiala. Aldez aurretik, kontsultatu egoera meteorologikoa eta errepideena.

Goiza erraketekin ibiliz igaro ondoren indarberritzeko modurik onena mahaiaren bueltan da, dudarik gabe. Erronkarin hainbat jatetxe dituzu mendiko zapore guztia duten bertako produktuez gozatzeko.  Jaki oso gomendagarriak dira salda, artzainaren ogi-mamiak, arkume-saiheskiak edo behi-okela txingarretan, eta esnearekin egindako edozein postre. Aipamen berezia merezi du Erronkari jatorri izendapeneko gaztak, Nafarroako ardi latxaren esnearekin egindakoak.

Larunbat arratsaldean

Erronkari haraneko

Arratsaldearen lehen zatia Nafarroako lur garaietako bizimodua ulertzeko beste lanbide bat ezagutzeko erabil dezakezu: artzaina eta gaztagilea. Uztarrozen dagoen Museoan ikusgai izango dituzu Erronkariko gazta tradizionala egiteko eta ganaduarekin lan egiteko erabiltzen ziren lanabes guztiak. Salmenta-aretoan azalduko dizute nola egiten den jaki bikain hori. Gero dastatzeko aukera izango duzu eta baita oroigarririk zaporetsuena eramateko ere.
Goiza erraketekin ibiliz igaro ondoren indarberritzeko modurik onena mahaiaren bueltan da, dudarik gabe. Erronkarin hainbat jatetxe dituzu mendiko zapore guztia duten bertako produktuez gozatzeko. Jaki oso gomendagarriak dira salda, artzainaren ogi-mamiak, arkume-saiheskiak edo behi-okela txingarretan, eta esnearekin egindako edozein postre. Aipamen berezia merezi du Erronkari jatorri izendapeneko gaztak, Nafarroako ardi latxaren esnearekin egindakoak.

Arratsaldearen bigarren zatirako, haranez aldatzea eta Zaraitzu haran harrigarri eta hurbila ezagutzea proposatzen dizugu. Uztarrozetik 20 bat km-ra dago Otsagabia. Naturaren Interpretazio Zentroan haran hauen maketa bikaina dago. Pixka bat luzatuz, eskuen bidez haran horietan barrena ibili ahal izango zara. Zentroko gidarien azalpenei esker, herrien kokapena, Iratiko basoarena edo Abodi mendilerroarena ezagutuko dituzu. Hegan ari diren hegaztien eskalako erreplikak daude, paraje horietan bizi diren espezieak bereizten ikas dezazun. Entzun 10 hegazti-espezieren kantua, esaterako, bertako okil gibelnabarrarena edo oilagorrarena. Arreta eskaintzen duen taldea prestatuta dago desgaitasuna duten pertsonak tratatzeko eta ikusi edo ukitu ezin duzun guztiaren berri emango dizute. Galdetu eta ikusiko duzu.

Igande goizean

Erraketak Iratiko basoan

Frantziako mugatik oso hurbil gaude, Abodiko estazioan. Erraketak jantzita, Iratiko basoaren hegoaldeko mugaren zati bat igarotzen duen pista balizatuan ibil gaitezke. Ezin deskribatuzko bake- eta askatasun-sentsazioa Europako bigarren pagadi-izeidi handienaren erdian.  Pikatuako aduana ohiaren eraikinean aloka ditzakegu erraketak eta makilak eta ibilbideei buruz informatu.

Igande arratsaldean

Muskildako Andre Mariaren ermita

Ermita de Nuestra Señora de Muskilda
Ibilaldiari lekurik garaienean amaiera emateko, Muskildako Andre Mariaren ermita erromanikora hurbiltzea proposatzen dizuegu. Bisitarako erreserba egiten baduzu, Ione Villanuevak erromanikoko mirari honen sekretu guztiak kontatuko dizkizu. Gainera, Ionek bere lantegian egiten dituen taillen erakusketa miretsi ahal izango duzu eskuekin ukituz. Intxaurrondoaren eta haritzaren egurrak armarri-, erloju-, liburu- edo kutxa-forma hartzen du. Goi-erliebezko zurezko koadro bat dute, eta bertan hauteman ahal izango duzu ermita berezi horren forma. Ione hantxe bizi izan da umetatik. Zaraitzuko bizimoduaren entziklopedia hunkigarria da.