Bideak

* 9. Artaxoa, Orbaibar, Uxue, Erriberri eta La Oliva

Castillo de Olite

Nafarroako Erdialdea da, paisaia gorabeheratsua nagusi, mahastiz eta lehorreko laborantzaz zipriztinduta, non Pirinioetako mendiek bidea zabaltzen baitiete Erriberako ordokiei. Donejakue bideak ekialdetik mendebaldera zeharkatuta, erromanikoa, gazteluak eta harresiak, eta Erdi Aroko herriak agertzen dira han-hemenka.  Erriberriko gaztelu gotiko aparta; Uxue, Erdi Aroko herri zoragarria; Artaxoako zerko harresitua; La Olivako monasterioa; eta Orbaibar; horra zirkuitu interesgarri horren osagarriak. Hara goaz.

Ibilbidearen iraupena (gutxi gorabehera): Egun bat, izartxo batez (*) markatutako alternatibak sartu gabe.

Ba al zenekien...?

Erriberriko Errege Jauregian, garai hartako monarkia europarretan bezalaxe, animalia exotikoen zoo txiki bat zegoen XV. mendean, lehoi, bufalo, ostruka, zisne eta gamelu edo jirafa batek osatua.

Castillo de Olite

Castillo de Olite

Cerco de Artajona

Cerco de Artajona

Olite

Olite

Almendras garrapiñadas

Almendras garrapiñadas

Ujué

Ujué

Migas de pastor

Migas de pastor

Valdorba

Valdorba

Monasterio de la Oliva

Monasterio de la Oliva

* 9. Artaxoa, Orbaibar, Uxue, Erriberri eta La Oliva

GOIZEAN

Artaxoa

Itxi begiak Iruñetik 30 kilometrora dagoen herrixka horretan, eta errege-erreginak, nobleak, apezpikuak eta aita sanduak bizi ziren iragan batera eginen duzu jauzi. Haren gaineko aldean, XI. mendeko harresi-barrutia altxatzen da, “Zerkoa”, ingurabide batek elkartzen dituen 9 dorre almenadun dituena; haren barnealdean, San Saturnino santutegi-gotorlekua dago, XIII. mendekoa. Hemen dago, baita ere, Nafarroako kultura megalitikoaren erakusgarri garrantzitsuenetako bat: ”Enerizko ataka” eta “Farangorteko La Mina” trikuharriak. (+info)

 

Orbaibarrerako bidean dago Tafalla, eremu hartako zerbitzu-zentroa: artearen arloan, nabarmentzekoak dira Santa Maria eliza, Plaza Nagusia eta ehunka urte dituen jauregi batzuk, adibidez, Feriako markesarena edo Mencorena. (+Info)

 

Aztarnategiak gustuko badituzu, Berbinzanatik 9 kilometrora duzu “Eretas Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa", Kristo aurreko VII. mendeko herrixka bat.

Orbaibar

Ibar sosegatua, isila eta landa girokoa inolako dudarik gabe; haize-errotak eta landa-erromanikoaren adibide ederrak daude han, hala nola Orísoaingo elizako kripta, San Pedro ad Víncula eta Katalaingo Kristo Santuaren ermitak  (Garinoainen) edo  Iratxetako garaia. Gainera, zenbait ibilbide mikologikotan ibiltzeko aukera izanen dugu, eta, ahosabaiaren gozagarri, boilurrak edo ehizaki sendoak izanen ditugu aukeran. (+info)

 

ARRATSALDEAN

Erriberri

XV. mendearen hasieran bururatu zitzaion Karlos III.a Noblea erregeari bere gaztelu-jauregi maitearen silueta lirain eta dotorea egitea; monumentu nazional izendatu zen 1925ean, eta Europako multzo zibil gotiko interesgarrienetako bat da. Herriko hirigunearen heren bat hartzen du kasik.

 

Hango karrika meharretan ibiliz gero, harrizko armarriak dituzten etxetzarrak ikusiko ditugu, zurezko teilatu-hegal eder-ederrak, Erdi Aroko galeriak eta eliza zoragarriak, adibidez Santa Maria eta San Pedro.

Erriberri, gainera, ardoaren hiriburua da; ez joan bertako upategietako bat ikusi eta hango ardoa dastatu gabe; gainera, Nafarroako Mahasti eta Ardoaren Museoa bisitatzeko aukera duzu, hurbilagotik ezagutzeko enologiari buruzko mundu liluragarria. (+info)

Uxue

Hagitz ezaguna da herri hori, bai artzain-apur ospetsuengatik, bai Erdi Aroko multzoaren edertasunagatik;  gainera, behatoki ederra da Pirinioen eta Erriberako ordokiaren gainean..

Karrika meharrak eta aldapa pikoak daude han, eta etxeak modu zentrokidean biltzen dira multzo baten hegalean, Uxueko Santa Maria santutegi-gotorlekua buru dutela. (+info)

 

Handik kilometro gutxira dago San Martin Unx herria –ardo bikaina egiten da han–, eta Erdi Aroko karriketatik muinoaren goiko aldera joanez, Toursko San Martin eliza topatuko duzu, baita bere baitan gordetzen duen kripta erromaniko deigarria ere. (+info)

La Olivako monasterioa

Zarrakazteluko udal-mugartean dago. Espainiako arte zistertarraren adibide jatorretako bat dugu hango eliza erromanikoa; nabarmentzeko modukoak dira hango sala kapitularra, klaustro gotikoa eta XIV. mendeko fatxada. Aberastasun artistikoaz gainera, fraideek herri-hizkuntzan egunero kantatzen dituzten liturgiak entzutera joateko aukera ere ematen dio bisitariari. (+info)

Gastronomia eta erosketak

Ez galdu ehizakiz prestatutako menuak –lagundu bertako ardoaz–, ezta boilurrez egindako plater gozo-gozoak ere. Artzain-apurrak eta almendra garrapiñatuak dira Uxueko produktu tipikoenak. Bukaera gozoa emateko, hartu Tafallako “El Caserío” kafesnezko gozoki ospetsuak, Erriberriko txantxangorriak eta Artaxoako turroi gorrixka ospetsua. y las almendras garrapiñadas son los productos insignia de Ujué. Como broche dulce, deléitate con los conocidos caramelos de café con leche “El Caserío” de Tafalla o con las tortas de txantxigorri de Olite y el afamado turrón royo de Artajona.

JARDUERAK

Kontratatu bisita gidatu bat bide honetako ondare artistikoan sakontzeko, bisitatu upategiak, aritu plater-tiroan, ibili zaldi-gainean edota ibili natura-ibilbideetan zehar, oinez edo bizikletaz. Haietako batzuek Pitillasko aintzira dauden hegaztien behatokira eramanen zaituzte. (+info).