Bideak

* 8. Zangoza, Xabierko gaztelua, Leire eta arroilak

Castillo de Javier Nafarroa ekialdeko Pirinioen oinetan, eta trantsizio-paisaia baten erdian, harriak eta berdeak elkarri ematen diote eskua 5 bitxi hauek zuri eskaintzeko: Xabierko gaztelua, non gure patroia sortu zen 1502an; Leireko monasterio ederra, eta Zangozako Santa Maria elizako portada erromaniko ikusgarria. Halaber, Arbaiungo arroilaren gaineko ikuspegi ederra izanen duzu Isoko mendateko behatokitik, edo Irunberriko arroilan habiak jartzen dituzten sai arreak ikusteko parada, hango ibilbide ederretik paseatuz gero.

Ba al zenekien...?

San Frantzisko Xabierkoa turismoko patroia da mundu mailan, eta misioen kopatroia, Santa Teresa Jesusenarekin batera.

Castillo de Javier

Castillo de Javier

Cripta del Monasterio de Leyre

Cripta del Monasterio de Leyre

Iglesia de Santa María la Real. Sangüesa

Iglesia de Santa María la Real. Sangüesa

Foz de Arbaiun

Foz de Arbaiun

Foz de Arbaiun

Foz de Arbaiun

Foz de Lumbier

Foz de Lumbier

Foz de Lumbier

Foz de Lumbier

Pochas

Pochas

* 8. Zangoza, Xabierko gaztelua, Leire eta arroilak

Mañana

Foz de Arbaiun

Se trata de una reserva natural ubicada en la entrada al Pirineo por el valle de Salazar. Un extenso desfiladero de imponentes paredes verticales que se suceden a lo largo de casi 6 km, en las que anida una gran colonia de buitres leonados. Si quieres inmortalizarla con una buena instantánea, asómate al balcón voladizo del Mirador de Iso, la vista es impresionante. (+info)

Foz de Lumbier

Otra reserva natural, labrada por el río Irati, en la que es posible realizar un bonito paseo de 1.300 metros de longitud siguiendo el trazado de una vía verde que discurre paralela al río. En las paredes de los acantilados también existen buitres que en muchos momentos veremos sobrevolando la foz. (+info)

Para conocer más a fondo estos dos bellos cañones, acércate al Centro de Interpretación de las Foces de Lumbier.

Zangoza

Aragoiko mugatik hurbil dago Zangoza, Donejakue bidean bertan. Hango zubi metalikoa pasa eta berehala aurkituko duzu hango altxorrik preziatuena: Santa María eliza, erromanikoaren adibide gorena eta monumentu nazionala. Harriz egindako benetako erretaula bat. Gainera, hauek ere nabarmentzen dira: Santiagoko eliza, Vianako printzearen –Erdi Arokoa- eta Vallesantoro –teilatu-hegal barroko zoragarria du– jauregiak, baita Karmengo eta San Frantzisko komentuak ere. (+info)

 

Erdi Aroa erakargarria iruditzen bazaizu, bi aukera interesgarri dituzu. Oibarren, gal zaitez hango karrika harriztatuen labirintoan eta ikusi hango jauretxeak, arkuak, portxeak eta zenbait garaitako eraikinak. Oharkabean, San Pedro eliza erromanikora iritsiko zara; muino baten gainean dago, herriaren gainean nabarmenduta. (+info) Galipentzu Zaharra Erdi Aroko talaia bat da, X. mendekoa, eta, handik, ikuspegi ederra izanen duzu: Aragoi ibaia, Pirinioak, Mendialde Beherea, Zangoza eta Uxue ingurua. Ez galdu San Salbatore elizako kripta, Iberiar penintsulako zazpi erromanikoetako bat.

 

Eta aztarnategi erromatarrak gustuko badituzu, joan Ledeara, –II. eta IV. mendeen artean eraikia–  edota Santa Criz, aztarnategira, Eslaba aldean, han gordetzen baitira I. eta II. mendeen artean une gorena ezagutu zuen erromatar hiri baten hondakinak.

 

ARRATSALDEAN

Xabierko gaztelua

X. mendean eraiki zen arroka biziaren gainean, eta Nafarroako patroi San Frantzisko Xabierkoaren sorlekua da; kristandadeko misiolari garrantzitsuenetako bat izan zen. Gurutzatu hango zubi altxagarria eta aurkitu pixkana-pixkana hango dorre handiak, ziegak, kanoi-zuloak eta gezileihoak. Interesgarriak dira, baita ere, Kristo Santuaren kapera eta hango pintura gotikoak –heriotzaren dantza ageri da–, bakarrak Espainian. Urtero, gazteluak milaka nafar biltzen ditu martxoaren hasieran, “Xabierraldi” esaten zaion erromesaldi ospetsu batean. (+info)


Leireko San Salbatore monasterioa

Leire mendiaren hegalean, eta Esako urtegiaren gaineko ikuspegi ederra eskainita altxatzen da monasterio hau;  Nafarroako lehen errege-erreginen mausoleoa da, eta altxor bikainak gordetzen ditu bere baitan, hala nola XI. mendeko kripta bat, ganga gotikoa edo “Porta Speciosa”, XII. mendeko portiko erromaniko zoragarria.

Entzun beharrekoa duzu abadiako fraide beneditarrek egunero-egunero interpretatzen dituzten kantu gregorianoen melodia. (+info)

 

Gastronomia eta erosketak

Nafarroako gastronomiaren adibide ona ere bada Zangoza, eta bereziki ezagunak dira hango potxak, etxeko hestebeteengatik eta gozogintzako espezialitate batzuengatik, gorringozko gloriengatik. Gainera, Nafarroako JDko ardoak ere ekoizten dira Zangoza aldean, Mendialde Beherea esaten zaion eremukoak, baita likoreak ere, Leireko monasterioan egiten dena, kasu.

JARDUERAK

Makina bat jarduera egin ditzakezu bide horretan: mendi-ibilaldiak, BTT, hipika, Irati ibaian behera jaistea baltsaz eta kanoaz, hegaldiak parapentez eta delta hegalaz Arangoiti mendiko gailurretik, edo ultra-arin batera igo eta hegaldi turistikoak egin Irunberriko hegaldi-zentrotik abiatuta.