Bideak

* 7. Eunate, Gares, Lizarra eta Viana

Puente la Reina

Donejakue bidea du gidari ibilbideak; hortaz, izaera historiko-artistikoa du funtsean. Iruñerritik abiatzen da, Errioxako mugaraino, mendebaldeko Nafarroa Erdialdean barna. Erromatar hondakinak, Erdi Aroko zubiak, eliza erromanikoak, monasterioak eta erromes-bideak han-hemenka ageri dira paisaia gorabeheratsuan, mahastiakzein zereal-soro zabalak tartekatuta.  Eunate, Gares, Lizarra eta Viana bisitatu beharrekoak dituzu.

Ibilbidearen iraupena (gutxi gorabehera): Egun bat, izartxo batez (*) markatutako alternatibak sartu gabe.

Ba al zenekien...?

Eunateko Santa Maria ermitak bitxikeria artistiko bat du, Espainiako beste 3 elizarekin partekatzen duena: klaustro exentu txukun bat.

Puente la Reina

Puente la Reina

Los Arcos

Los Arcos

Eunate

Eunate

Viana

Viana

Ruinas romanas de Andelos. Mendigorría

Ruinas romanas de Andelos. Mendigorría

Santo Sepulcro. Torres del Río

Santo Sepulcro. Torres del Río

Gorrín asado

Gorrín asado

Rocas del Puy

Rocas del Puy

* 7. Eunate, Gares, Lizarra eta Viana

GOIZEAN

Erreniegako gaina

Mendi hori Iruñetik 10 kilometrora dago, hegoaldera, eta, haren gainean, Vicente Galbeteren eskultura txundigarri batek gorazarre egiten die Santiagora bidean doazen erromesei. Kobre koloreko txapaz egina dago, eta aro desberdinetako erromesen segizio bat irudikatzen du, han instalatutako erroten lerroa gurutzatzen ari direla. Hortik bertan ageri den inskripzioa: “Haizearen bideak eta izarrenak bat egiten duten tokia...”.(+info)

Eunateko Santa Maria

Herabe eta bakartia ageri da gure begien aurrean Donejakue bideko eliza erromaniko iradokitzaile eta originalenetako bat.  Erromesen ospitalea, argi-gida bidekarientzat, santutegi telurikoa? Bere jatorri ezezagunagatik, baita oinplano oktogonalagatik eta bere klaustro bitxi exentuagatik, ezinbestez bisitatu beharrekoa da Eunate.(+info)

 

Gares

Donejakue bideko kale-herriren adibide bikaina; han, Donejakue bideko bi adarrek egiten dute bat, Orreagatik datorrenak eta Jakatik abiatutakoak.

Karrika harriztatuetatik paseatuz gero, adibidez Gurutze eta Kale Nagusitik barna, eliza ederrak ikusiko dituzu: Gurutzearena eta Santiago eta San Pedro elizak. Bideak zubi erromaniko ospetsu eta dotore batetik uzten du herria. (+info)


Andelos erromatar hiria

Andelos erromatar hiria

Bertako museo arkeologikotik sartuz ezagutzen ahalko duzu erromatar villa hori; Mendigorriatik hurbil dago, eta jendea bizi izan zen han Erdi Arora arte.

Ingeniaritza zibileko obra aparta bat da bere legatu onena, oso ongi zainduta iritsi baita egundaino: hiriaren ur-horniketa. (+info)

ARRATSALDEAN

Lizarra

Donejakue bidearen arrimura sortutako hiri monumentala. XV. mendean “Estella la bella” esaten zioten, eta egun ere halakoa dela esan daiteke. Han jauregiak daude, jauretxeak, elizak –San Pedro de la Rúa, San Migel edo Puyko Andre Maria basilika–, komentuak, zubiak, museoak –Gustavo de Maeztu edo Karlismoarena–, eta eraikin eder-ederrak, “iparraldeko Toledo” izengoitia ekarri diotenak. Lizarrak giroa du, merkataritza bizia, eta harritu eginen zaitu erromesen iragate etengabeak. (+info)

 

Arte erromatarra gustukoa baduzu, zoaz Arellanora, Lizarratik 6 km-ra, han “Musen Villa” museo eta aztarnategi interesgarria aurkituko baituzu, zeina K.o. I. eta V. mendeen artean eraikia dagoen. (+info)

 

Bideari jarraituz, Los Arcosera iritsiko gara, eta, han, Santa Maria eliza dugu bisitatu beharrekoa. XII. eta XVIII. mendeen artean eraikia eta zaharberritua dago, eta nabarmentzekoak dira bere portada platereskoa –Nafarroako Errenazimentuko adibide onenetakoa–, klaustro gotiko berantiarra eta dorre ikusgarri bat.(+info)

 

Los Arcos eta Viana herrien arteko erdibidean, Torres del Ríoko Hilobi Santuaren elizako dorrea begiztatzen da; XII. mendeko erromanikoaren bitxi arkitektonikoa da, oinplano oktogonala duena, bai eta kalifa-jatorriko ganga berezi bat ere, izar-formakoa.(info)

Viana

Lizarratik 32 kilometrora, Viana ageri da muino baten gainean, Donejakue bideko azken herria Errioxara sartu baino lehen. Mugimendu handiko iragan historikoa izan du, eta harresi bat, plaza arkupedun bat eta oinetxe zein jauregi interesgarriak daude han. Hango bitxi artistikoa, dena den, Santa Maria eliza da, eta han gordetzen dira César Borgia aristokrata italiar ospetsuaren gorpuzkiak. (+info)


Gastronomia eta erosketak

Nafarroa guztiko aberastasun gastronomiko handienetakoa dago Estellerrian.

Zapore ugari aurkituko dituzu, hala nola pikillo-piperrak, zainzuriak, barazkien kontserbak, sasoiko potxak, txerrikume errea, Urbasa-Andía aldeko –Idiazabal Jatorri Deitura du– eta Arroitz barietateko oliba-olioa. Eta aukera gozoenen artean, alpargatak, Puyko arrokak, Vianako pastak eta Sartagudako melokotoiak.

Eskualde guztian barna egiten da patxarana eta ardo bikainak ere badaude, hiru Jatorri Deitura hauetakoak:  Nafarroako JD, Errioxako JD eta Cava JD.

JARDUERAK

Bide horretan, ez da faltako bertako ondare-artistiko, historiko eta enologikoari lotutako proposamenik; elizak, museoak eta makina bat upategi ikusteko bisita gidatuak egiteko aukera izanen duzu; upategietan, gainera, katak eta dastatzeak izanen dira bisitaren osagarri.  Halaber, zenbait jarduera egiteko aukera izanen duzu naturan bertan, hala nola mendi-ibilaldiak eta BTT bideak.