Bideak

* 2.Erronkari eta Zaraitzu

Valle de Belagua

Nafarroako ipar-ekialdeko muturrean, Pirinioetako ibar ezagunenetako bi daude. Erronkari da malkartsuena, eta Gayarre, almadiak, transhumantzia eta Erronkari JD duen gazta ditu ezaugarri nagusi. Herri harriztatuak bisitatzeko aukera izanen dugu bertan, baita Belagua ibar ikusgarria zein Larrako mendigune karstikoa ere. Zaraitzu Erronkari ibarrarekiko paralelo dago. Ezagutu beharrekoa da hango herri ezagunena, Otsagabia, eta handik abiatuta sartzen da Nafarroako beste mugarri turistiko batean, hots, Iratiko oihan zoragarrian.   Merezi du, halaber, ibarreko beste herrietan galtzea, adibidez, Ezkaroze herriburuan.

Ibilbidearen iraupena (gutxi gorabehera): Egun bat, izartxo batez (*) markatutako alternatibak sartu gabe.

Ba al zenekien...?

Hiru Errege Mahaia -2.428 metro-  Nafarroako mahairik garaiena dela, eta Hiru Behien Tributua, 1375ean sortu zena, Europako tradiziorik zaharrena dela.

Valle de Belagua

Valle de Belagua

Valle de Belagua

Valle de Belagua

Mausoleo de Julián Gayarre

Mausoleo de Julián Gayarre

Isaba

Isaba

Museo de Julián Gayarre

Museo de Julián Gayarre

Almadieros

Almadieros

Ochagavía

Ochagavía

Queso de D.O Roncal

Queso de D.O Roncal

* 2.Erronkari eta Zaraitzu

GOIZEAN

Erronkari

Pirinioetan bertan dago, iparraldetik Frantziarekin eta ekialdearekin Huescarekin muga eginez; Erronkarin ongi errotutako tradizioak daude, hala nola Hiru Behien Tributua edo Almadiaren eguna, baita paisaia ikusgarriak ere, adibidez Belagua edo Larrako karsta; halaber, gastronomia gozo-gozoa eta etxe eder-ederrak topatuko dituzu han. Han dago mendi-estazio bat iraupen-eskian aritzeko. Hegoaldetik iparraldera, bisitatu behar dituzunak:

Burgi

Lanbideen bideko 4 kilometroak egin ditzakezu, eta, izenak adierazi bezala, honako elementu hauek aurkituko dituzu bidean: Erdi Aroko zubi bat, almadia bat, ogi-labe bat, txondor bat, elur-zulo bat eta garai bateko zerrategi bat.

Erronkari

Julián Gayarre tenorraren sorlekua; hantxe daude bere museo-etxea eta bere mausoleoa, Mariano Benlliure eskultorearen lan onenetako bat.

Bestalde, ibarreko Natura Interpretatzeko Zentroa ere herrian dago. (+info)

Isaba

Rodeada de montañas, merece la pena pasear por sus calles empedradas y observar las casas señoriales de piedra y madera que las flanquean, con empinados tejados a dos o cuatro aguas. La mejor fotografía la obtendrás desde el punto más alto del pueblo, el mirador del castillo y en la Casa de la Memoria, podrás conocer la historia e identidad del valle.  (+info)

 

En dirección a Francia puedes escaparte a ver el dolmen de Arrako.

Uztárroz

El Museo del Queso y la Trashumancia te desvelará todos los secretos de estos dos mundos tan ligados al valle.

Belagua ibarra eta Larrako karsta

Belagua ibarrean, ingurumen-balio handiko paisaia zoragarri horretan,  ugari dira leizeak, basoak, ur-jauziak, mendi garaiak eta garai batean artzain erronkariarrek erabilitako bordak. Halaber, Larrako Natura Erreserba ere hurbil dago, Europako paisaia karstiko ikusgarrienetako bat; han, pinuak sortzen dira labanen antzera zorroztutako harkaitzetan. Hango bidexketako batean ibiltzea duzu hura ezagutzeko modurik onena. [+ info].

 

Bi puntu horietatik hegoaldera eginez, Belabartze ibar ederra aurkituko duzu; han ur-jauzi polit bat ezagutuko duzu tokiko bidexka batetik barna ibiliz gero.

 

Bi gailur tipiko ere aurkituko dituzu han: Hiru Errege Mahaia eta Ori mendia.

Hiru Erregeen Mahaia mendi izugarria da –2.428 metro–, eta, handik, Pirinioen aurreko mendiak eta Frantziako ibarrak ikusiko ditugu, besteak beste.

Bigarrenak, mendebaldetik hasita “bi mila metro” egiten dituen lehen mendia izateagatik ezaguna den horrek, ikuspegi zoragarria eskainiko digu Iratiko oihanaren gainean, baita Moncayo mendiaren eta Kantauri itsasoaren gainean ere. Eta Pikatuko behatokitik –Erronkari eta Zaraitzu lotzen dituen errepidean eskuineko aldera pixka bat desbideratuz gero–, antzeko panoramika zirraragarria aurkituko dugu, baina oraingoan Iratiko oihanaren eta Ori mendiaren gainean. (+info)

 

ARRATSALDEAN

Zaraitzu

Erronkariren ekialdean dago, eta arkitektura zainduko herrixkaz eta hainbat paisaiaz osaturiko irudi bat eskaintzen du iparraldean, besteak beste Iratiko oihana, edota arroila ikusgarriak hegoaldean, hala nola Irunberri edo Arbaiunen Hona hemen proposatzen dizkizugun zenbait geldialdi:

Otsagabia

Otsagabia: Nafarroako Pirinioetako herri xarmagarri eta pintoreskoenetako bat. Multzo osoak eskaintzen duen estanpa da berez erakargarria: Erdi Aroko zubia, karrika mehar harriztatuak, etxe zainduak ibaiaren alde banatan eta bertako gotorleku-eliza aparta. Han ere ekosistema eta bizi-formak sakonago ezagutzeko aukera izanen duzu, Natura Interpretatzeko Zentroari esker. (+info)

 

Herritik 4 km-ra eta 1.000 metrotik gorako altueran, paisaia oparo batez inguraturik, Muskildako ama birjinaren ermita erromanikoa dago, eta handik  14 km-ra, Larraineko errepidean, Abodiko iraunpen-eskiko pistak aurkituko dituzu. (+info)

 

Ezkaroze

Hiriko herriburuak ere bisitatzea merezi du. Larrez inguraturik eta Zaraitzu ibaiak ureztaturik –amuarrain ugari dago–, goi-mendiko herrien xarma handia atxikitzen jakin du; izan ere, 2 edo 3 solairuko etxe tradizionalak daude, harriz eta zurez eginak, eta tximinia txukunak ikusiko dituzu, kea dariela, teila gorri eta lauez egindako teilatuetan. (+info)



GASTRONOMIA

Aukera zabal eta gozo-gozoa duzu, hala nola Erronkari JDko gazta, artzain-apur tradizionalak eta sendoak, amuarrain frijitua urdaiazpikoarekin, ehizakia, arkumea, eta udaberrikoperretxikoak edo udazkeneko onddoak. Gainera, badira beste produktu batzuk hango menuaren osagarri: hestebete bikainak, hala nola txistorra eta lukainka, edota bertako produktu ekologikoak, adibidez patata, moxala eta bildotsa. Eta bukatzeko, kopatxo bat patxaran, likore nafar peto-petoa.

JARDUERAK

Mendi-ibilaldiak eta BTT egiten ohi dira han. Halaber, Belagua ibarrean iraupen-eskia eta erraketa-bideak egin ditzakezu, eta, Zaraitzu ibarrean, bisita gidatu tematikoak eta Iratiko oihana ezagutu segwayz eta 4x4z.