Bideak

* 3. Bidea Irati, Orreaga/Roncesvalles, Aezkoa eta Eugi

Selva de Irati Oraingo honetan Pirinioetara joanen gara, Nafarroako ipar-ekialdera. Iratiko oihan zoragarria dugu abiapuntu; gero Aezkoako garai bereziak ezagutuko ditugu, eta, ondoren, Donejakue bidetik abiatuko gara, alde horretatik sartzen baita Nafarroan. Elezaharretako eta historia handiko Orreaga ezagutuko dugu; Donejakue bideko herri eder bat ere bai, hau da, Auritz; baita Eugiko urtegia ere, Kintoaren ondoan. Iruñerako sarreran jada eta Ultzama ibaiaren ondoan, ermita fotogeniko bat eta errota zahar bat ikusiko ditugu.

Ba al zenekien...?

Iratiko oihana Europako izeidi-pagadi zabalenetako bat da, baita zainduenetakoa ere.

Selva de Irati

Selva de Irati

Orreaga/Roncesvalles

Orreaga/Roncesvalles

Burguete

Burguete

Eugi

Eugi

Batán de Villava

Batán de Villava

Molino del Batán de Villava

Molino del Batán de Villava

Setas

Setas

Chistorra

Chistorra

* 3. Bidea Irati, Orreaga/Roncesvalles, Aezkoa eta Eugi

GOIZEAN

Iratiko oihana

Nafarroa ekialdeko Pirinioen erdian Iratiko oihana zabaltzen da, Nafarroako baso nagusia, eta, haren baitan, bare, Irabiako urtegia dago. Honako sarbide hauek daude: ekialdetik, Otsagabiatik abiatuta Elurretako Ama Birjinaren ermitaraino heltzen den errepideari jarraituz; edo mendebaldetik, Orbaizeta pasa eta gero abiatzen den pista batetik. Basoa gurutzatzen duten bidexketako batetik joatea da basoan murgiltzeko modurik onena, zure kasa edo gida espezializatuen eskutik. (+info)

 

Denbora baduzu, igo Azpegi aldeko larreetaraino, Nafarroako Pirinioetako panoramika ikusgarriaz gozatzeko, edo, bestela, zoaz Orbaizetako arma-olaren hondakinak ikustera. (+info)

Aezkoa ibarra

15 garai, kultura intereseko ondasun deklaratutakoak, aurkituko ditugu han-hemenka barreiaturik ibar lasai horretan, bereziki Arian, Orbaizetan eta Hiriberrin.

 

Aribetik Garraldara bitarte, ez galdu Beteluko hariztiaren gaineko ikuspegia, Ariztokiko behatokitik.

Auritz

Ia kale bakarreko herri bidezain hori “Pirinioetako lurralde basati demonioenean dago”, Ernest Hermingwayren arabera.  Orreagako ospitaleko burgu gisa sortu zen XII. mendean, eta Donejakue bidea iragaten da haren erditik; kultura-intereseko ondare deklaratuta dago bere alde zahar ederra. (+info)

 

ARRATSALDEAN

Orreaga

Karlomagnoren porrot historikoak eta Errolanen kantuak eman diote ospea Orreagari; Donejakue bidearen atea da Espainian. Mendien artean ezkutaturik, ibiltarien babeslekua eta kulturen arteko topagunea izan da herri txiki hori.  Han, bere multzo monumentalagatik, Andre Mariaren kolegiata nabarmentzen da; erromesentzako ospitalea izan zen garai batean, eta han gordetzen dira Antso VII.a Azkarraren gorpuzkiak. Erdi Aroko arkitekturaren adibide bikaina da, eta bisita gidatu batez ezagutzea gomendatzen dizugu.

 

Denbora izanez gero, igo Ibañeta gainera, Errolan harria ikusteko, eta joan muga-mugan dagoen Luzaide herrira; baserriak ageri dira han-hemenka basoz eta errekaz inguratutako herri horretan, zeinaren nortasuna bidelapurrek, artzainek eta pelegrinek zizelkatua izan den. Hortik, Jorge Oteizak erromesari eskainitako monumentua.

Eugi

Iruñerako bidean, herri txiki hori aurkituko duzu, eta, haren oinetan, Eugiko urtegia; haren inguruan ibil zaitezke ordu eta erdiko bidea eginez, Kintoko pagadi zoragarrian barrena. Hantxe ezkutatzen dira XVIII. mendeko beste arma-ola baten hondakinak; haren historiaren berri jakiteko, bisitatu Olondo interpretazio-zentroa.

Arreko ermita eta Atarrabiako pilategia

Arreko Trinitateak aztarna erromanikoak ditu, eta erromesentzako ospitalea izan zen garai batean; makina bat argazki zein marrazki egin izan diote, oso irudi pintoreskoa baita, Ultzama ibaiaren ur-jauzi txiki baten ondoan egonda. Eta haren inguruan, eraikin historiko bat dago, irin-errota izan zena lehen, pilategi edo oihal-fabrika gero, eta, gaur egun, museoa eta Arga ibai-parkearen sentsibilizazio-zentroa. (+info)

GASTRONOMIA

Pirinioetako ibar horien gastronomia hango bizimoduen isla perfektua da. Ez utzi probatu gabe ehiza larriko plateren bat –sasoia bada–, behiki eta ardikia, pateak, zizak, errellenoa eta Zubiriko txistorra, edota esne-postreak nahiz gazta.

JARDUERAK

Nafarroa Ekialdeko Pirinio guztietan mendi-ibilaldiak, BTT-bideak, eta naturan barnako bide gidatu tematikoak egin ditzakezu; bereziki gomendagarria da oreinen marrualdia udazkenean. Orreagako kolegiatan, arratsaldeko meza bukatuta, erromesak bedeinkatzen dituzte. Eta Atarrabiako pilategian bisita gidatuak eskaintzen dituzte asteburuetan.