Antolatu bidaia

Iruñeko zezen-plaza

Besterik

Multimedia

Visita a la Plaza de Toros
icono pie de fotoVisita a la Plaza de Toros
Corrales de la Plaza de Toros de Pamplona
icono pie de fotoCorrales de la Plaza de Toros de Pamplona
Encierro de San Fermín
icono pie de fotoEncierro de San Fermín

Eguraldia

Visita a la Plaza de Toros Iruñeko zezen-plaza 1922an inauguratu zen, eta nazioarteko ospea du sanferminetako entzierroak direla-eta; oraingo honetan, aukera paregabea eskaintzen digu: estreinako aldiz sartzea barnealdean, eta bertatik bertara ezagutzea festaren nondik norakoak eta zezen-plaza horretan urtero uztailaren 6tik 14ra bitarte bizitzen den emozio hunkigarria. Hura ezagutzeko, bi modu dituzu: bisita gidatu baten bidez, edo modu indibidualean audiogida baten bitartez.

Ibilbidea kalejoiaren bukaeran hasten da, plazarako sarreran. Hiru hormatan proiektatutako dokumental batek irudien eta soinuen bitartez hurbilduko zaitu entzierroaren aurreko une hunkigarrietara; horrela, hesia nola jartzen duten ikusiko duzu, kaleak nola garbitzen duten urez, santuari eskainitako kantuak eta gainerako errituak, eta, bukatzeko, bertatik bertara ikusiko duzu lasterketaren tentsioa eta lasterkariak eta zezenak plazan sartzen diren unea.

Hurrengo geralekua plazako hondarra da; puntu horretatik, harritu eginen zaitu hutsik dagoen plazaren handitasuna. Haren historia ezagutuko duzu, nola egin eta nola handitu zen gaur egungo plaza izatera iritsi arte; orain 20.000 ikusle sartzen dira, eta, hortaz, munduko laugarren handiena da.

Bisitak ukuiluetara bideratuko zaitu. Zezenaren lurraldean sartuko zara hor, haren intimitatean. Bideo batek haren jaiotza erakutsiko dizu, nola bizi den larreetan eta nola bilakatzen den zezen.

Hurrengo aretoan, beste proiekzio bat erakutsiko dizute, zeinak plazan lanean aritzen diren langileen egunerokoaren berri emanen baitizu, baita zezenketa bat osatzen duten uneen berri ere; eta horren guztiaren osagarri, erakusketa-panelak eta tamaina errealean disekatutako Jandilla bat ere, Coquinero izenekoa.

Zaldien patiotik barna, kaperara iritsiko zara, "isiluneen eta beldurren lekura", non toreroak beren baitan biltzen baitira hondarrera atera aurretik.

Eta berriz ere disekatutako beste zezen bat izanen duzu, irudi gogoangarria eraman nahi izanez gero; oraingo honetan Miura bat da, Agujeta.

Bisita berezi bat, Iruñeko arimaren parte bat erakutsiko dizuna.

Ba al zenekien...?

Las primeras corridas de toro en Pamplona, tuvieron lugar en la plaza del Castillo, con una estructura de cuatro tablas que cercaba el improvisado ruedo. En 1843, se construyó la primera plaza de toros de Pamplona, pero no fue hasta 1922, que se construyó en la ubicación actual.

Kokapena

Ordutegia

Verano:

  • Del 17 de junio al 27 de julio: cerrado.
  • Del 28 de julio al 31 de agosto: de lunes a domingo, de 10:30 a 19:45.
  • Del 1 al 21 de septiembre: de martes a sábado, de 10:30 a 19:30. Domingos y festivos, de 10:30 a 14:30. Lunes, cerrado.

Otoño:

  • Horario habitual hasta el 31 de octubre: de martes a sábado, de 10:30 a 19:30. Domingos y festivos, de 10:30 a 14:30. Lunes, cerrado.
  • Horario habitual del 1 al 15 de noviembre: de martes a domingo, de 10:30 a 14:30. Lunes, cerrado.
  • Puente de El Pilar (del 12 al 14 de octubre): horario sin cambios.
  • Puente de noviembre (del 1 al 4 de noviembre): horario sin cambios.  

PREZIOAK

Precio entrada: 6,00 €

Oharrak:

  • Niños (6-12 años): 3€
  • Niños (0-6 años): gratuito
  • Jubilados (+ de 65 años): 5€
  • Estudiantes (con carnet joven): 4€
  • Grupos (+ de 20 personas): 5€

Bisita gidatua

Deskripzioa:

La visita empieza con el visionado de un video del encierro. Seguidamente, se pasa a la zona de los corrales y a las cuadras, para ver otro vídeo sobre la vida del toro. A continuación, se visitará el patio de caballos, la capilla y el cuarto del toreo, para finalizar el recorrido en el ruedo.

Bisitaren prezioa: Incluido en el precio de la entrada.

Enpresa kudeatzailea: Plaza de Toros de Pamplona - Casa de la Misericordia

Ordutegia - Otoño:

  • Hasta el 31 de octubre: de martes a domingo y festivos, a las 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00 y 18:00.
  • Del 1 al 15 de noviembre: para grupos concertados.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa