Antolatu bidaia

Hiru Erregeen Mahaia

Mendiak eta mendilerroak

Multimedia

Panorámica cima
Valle de Belagua
Panorámica cima Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) Nafarroako Pirinioetan dago, ekialdean, eta nafar mendirik garaiena da. Hona izenaren jatorria: "Aragoiko, Nafarroako eta Biarnoko Bizkonderriko erregeak eser zitezkeen hizketan gailurrean, nor bere agindupeko lurrean jarrita"… Izan ere, Espainiaren eta Frantziaren arteko muga dago gailurrean, antzinako hiru erresuma horiek bat egiten zuten tokian.

Mendizale askok jotzen dute mendi arrokatsu horretara, Linzatik, Belaguatik edo Laskundik igota. Nafar mendizaleen ohiko bidea Belaguako txokotik (Mata de Haya) abiatzen zen, Artaparretatik, eta lau ordu pasatxo behar ziren; bertako paisaiek lau eszenatoki desberdin erakusten dituzte: Belaguako ibarreko behealdearen baretasuna, pagadiaren ospela, Larreriako eta Hoya de La Solanako larreak, eta gailurraren harkaitza.
 
Errepide berriak egin dira egun, ordea, eta Linzako txokotik abiatzen den bidea da aukeratuena, errazagoa eta laburragoa baita. Bitxikeria gisa, beraz, esan daiteke Aragoitik doala igoera nafar enblematiko horren zati gehien-gehiena, Mahaiako lepoa iritsi arte ez baita nafar lurrik zapaltzen. 
Edozein dela ere hartutako bidea, igoera ez da paseo hutsa; sasoiko egon behar da, eta mota horretako igoeretan beharrezkoa den guztia eraman behar da.
 
Erronkaribar
 
Ez galdu Erronkaribar bisitatzeko aukera. Zazpi herrik osatzen dute, nortasun handi-handikoak, antzina-antzinako usadioen, gastronomia gozoaren eta natura biziaren ondorioz.
[+ ikusi fitxa osoa]

Kokapena

Oharrak

Zailtasun-maila handikoa da igoera, desnibel handia dagoelako eta baldintza metereologikoak muturrekoak eta aldakorrak izan daitezkeelako. Komeni da, beraz, errepideen egoera kontsultatzea eta, neguan zein udaberrian, gailurra igotzeko moduan dagoen galdetzea.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da