Antolatu bidaia

Castel Ruiz zentroa

Intereseko eraikin publikoak

Multimedia

Eguraldia

Klaustroaren inguruan garai batean zegoen jesuiten komentua da, gaur egun, Castel-Ruiz eraikina, eta Erriberako hiriburuan antolatzen diren adierazpen kultural interesgarriak egiten dira bertan urte guztian zehar.
 
Tuterako lehen Gramatika Eskola egon zen bertan; eraikina manierista da, XVII. mendekoa, eta batasun bakarra osatzen du San Jurgi elizarekin batera.
 
Patioa -garai bateko klaustroa- bere soiltasunagatik nabarmentzen da; adreiluz egin zen, erdi-puntuko arkuekin hiru solairutan banatuta, behekoa zabalik dagoela eta goiko galeriak itxita. Interesgarriak dira, baita ere, lehen solairura igotzen den eskailera, ganga batean bukatzen dena; beheko solairuko erakusketa-aretoa, ziur aski garai bateko oratorio bat, Andre Mariari eskainia, igeltsu-lan bikainez apaindua dagoena; eta garai bateko komentuaren upategiak, gaur egun kultura-helburuetarako erabiltzen direnak.

Ba al zenekien...?

Organiza exposiciones en su interior.

Kokapena

Wifi gunea 

Ordutegia

Otoño:

  • Horario habitual: lunes a viernes, de 14:30 a 21:00
  • Puente de Todos los Santos: cerrado.
  • Puente de Diciembre: día 5, de 9:00 a 21:00; días 6, 7, 8 y 9, cerrado.

PREZIOAK

Oharrak: entrada gratuita.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa

  • Herria TUDELA
  • Zonaldea Erribera
  • Helbidea Plaza Mercadal 7
  • Web www.castelruiz.es
  • Telefonoa 948825868
  • Estiloa Errenazentista