Antolatu bidaia

Marcilla gaztelua

Gazteluak/Jauregiak

Multimedia

Eguraldia

Adreiluzko jauregi-gotorleku gotikoa, harrizko ezponden
gainean egina; mosen Pierres de Peralta nobleak eraiki zuen
1420. urtearen aldera, Karlos III.a Prestuaren erreinaldiaren
azken urteetan.

Lubanarroek bere gotorleku-izaera sendotzen
dute, nahiz eta 1513. urtean Fernando II.a Katolikoak Faltzesko
markesgoa eratu zuenetik gaztelua bertako nukleo eta buru bilakatu, eta izaera gerlaria galdu zuen hein handi batean; izan ere, bizilekua izatea helburu zuen gaztelu-jauregi bihurtu zen.


Eraikina, Interes Kulturaleko Ondare izendatuta dago, eta lauki
formako oinplanoaren gainean dago eraikita; harlanduzko basamentua du, ezpondan egina, eta gainerakoa adreiluzkoa da. Lau zokoetan prisma itxurako dorre sendoak altxatzen dira, eta tarteko beste dorre batzuk ere badaude; nabarmentzekoa da dorre nagusia, aurrealdeko fatxadan.


Barnealdean kapera nabarmentzen da, bere pinturak gorde dituena (XVI. mendea), bai eta arma-patioa ere -horren inguruan zenbait areto daude-. Ezaguna da 1516an gertatutakoa; Ana de Velasco markesak aurre egin zion ausarki Villalba koronelari, eta Cisneros kardinalak agindutako eraistea gauzatzea galarazi zion.

Ba al zenekien...?

Zenbait froga historikoren arabera, gaztelu horretan luzaro gorde izan zen Cid Campeador zaldunaren Tizona ezpata.

Kokapena

Ordutegia

Todo el año: acceso mediante visita guiada.

PREZIOAK

Precio entrada: 3,00 €

Oharrak: incluye la visita guiada.

Bisita gidatua

Enpresa kudeatzailea: Departamento de Cultura del Ayuntamiento 948 713 545.

Ordutegia - Otoño: sábado 10 y domingo 11; a las 12:00. Lunes 12 cerrado.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da

Informazio praktikoa