Antolatu bidaia

Mirador de Fitero

Behatokiak

Multimedia

Eguraldia


Ospe handiko Fiteroko bainuetxetik 200 metrora dago behatokia, eta ikuspegi bikaina eskaintzen du pinudiak eta mahastiak han-hemenka dituen Alhama ibarraren gainean. Bertara heltzeko, pinu, banku eta zubien artean doan bide atsegina dago, edozeinek egiteko modukoa.
 
Bertako edertasun eta lasaitasunagatik, leku bereziki egokia da familientzat, gauza ugari egiteko aukera baitute bertan: bainuetxeko instalazioetan gozatu -ospe handikoak dira bertako uren gaitasun terapeutikoak-; prestatutako bideren batetik ibili; edo Fitero herrira joan hango Monasterioa ezagutzera -Zistertarrek Iberiar penintsulan eraikitako lehena-.
Fitero herrira joan hango

Kokapena

Nola iritsi eta mugitu

Gustavo Adolfo Bécquer hoteletik 200 metrora dago behatokia.

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da