Antolatu bidaia

Mirador del Cerro de Santa Bárbara

Behatokiak

Multimedia

Eguraldia


Goragune enblematiko batean dago, eta jende guztia joateko modukoa da; bertatik Tutera hiriaren gainek ikuspegi ederra dago, eta, besteak beste, bere ospe handiko baratze-eremua ("la mejana" esaten zaio), Errege Bardearen Natur Parkea eta Ebro ibaia ikusten ahal dira.
Burdinaren II. Arotik bizi izan da jendea bertan, eta Erdi Aroan Antso VII.a Azkarraren bizilekua izan zen errekonkista egin eta gero; Nafarroako Karlos III. Prestuak handitu egin zuen XIV. mendean, eta Cisneros kardinalak suntsitzeko agindu zuen XVI. mendean, Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren. Geroago, jendez hustu eta karlisten gotorlekua izan zen XIX. mendean. Gaur egun, eraikin nagusiak dirau zutik; XX. mendeko 1940ko hamarkadan Jesusen Bihotz Sakratuaren omenez egina den estatua bat dago gainaldean.
 

Kokapena

Ordutegi, data eta prezio orientagarriak. Entitate arduradunarekin baieztatzea aholkatzen da